Pasar al contenido principal
02 feb 2024
  • Sostenibilidad local

Udalsarea 2030ek Urola Kostako udalerriak bildu ditu eskualdeko beste topaketa batean

Udalsarea 2030ek Urola Kostako udalerriak bildu ditu eskualdeko beste topaketa batean

Udalsarea 2030ek eskualde mailako topaketa egin du Urola Kostako udalerriekin, eta bertan Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako ordezkari politikoek eta teknikariek hartu dute parte.


Udalsarea 2030tik 2026ko Plan Estrategikoaren berri eman zaie bertaratuei, bai eta helburu estrategikoen eta sareak hurrengo urteetan landuko dituen eremuen berri ere: klima eta energia, ekonomia zirkularra eta bioekonomia, erosketa eta kontratazio berdeak, lurzoruen babesa, hondakinen prebentzioa eta kudeaketa, zero kutsadurako ekimenak eta osasunarekin erlazionatutako ingurumen-bektoreak. Era berean, lan-eremuen egoera aurkeztu da erosketa eta kontratazio publiko berdearen, lurzoruen babesaren, klima-ekintzaren, ekonomia zirkularraren, osasunaren eta 2030 Agendaren arloetan.


Udaletako ordezkariek eskertu egin dute topaketa, eta klima-aldaketara egokitzearekin, energiarekin eta eredu izan daitezkeen beste erakunde batzuek proiektuak gauzatzearekin erlazionatutako alderdiengatik interesa agertu dute.


Urola Kostako Udal Elkarteak energiaren arloko informazio-puntua aurkeztu du, enpresek energiari eta klima-aldaketari buruzko aholkularitza izan dezaten. Hori eskualdeko udalerrietatik sustatu da. Urola Kostako 2022-2026 Energia Plana, energia-eraginkortasuna hobetzeko plana eta energiaren eta klimaren mahaia dira ekimena bultzatu duten elementuetako batzuk.


Energiaren arloko informazio-puntuaren helburuak hauek dira: enpresa eta pertsona ekintzaileei energiaren arloko informazioa (betebeharrak, dirulaguntzak, energia motak, etab.) modu gardenean eta zuzenean helaraztea; Urola Kostan energiaren arloan egiten diren ekintzak zabaltzea (analisiak, prestakuntzak, energiari buruzko lan-mahaiak, etab.); eta enpresei lehiakortasuna susta dezaketen gomendioak eta tresnak gehitzea.


Fuente: Ihobe

También te puede interesar

24 jun 2026
  • Cambio climático
  • Sostenibilidad local
Udalsarea 2030 presenta la herramienta hiriZAIN para integrar la salud y la acción climática en la planificación urbana
16 jun 2026
  • Cambio climático
  • Sostenibilidad local
Euskadi se prepara frente al calor con cerca de medio millar de refugios climáticos en todo el territorio
15 ene 2026
  • Sostenibilidad local
Las entidades locales vascas ponen en marcha más de un centenar de proyectos para actuar en la mejora ambiental de su entorno
24 sep 2025
  • Sostenibilidad local
Nueva convocatoria de ayudas para que las entidades locales impulsen la transición sostenible en Euskadi