10
mar
2023
- Ecoinnovación
Ihobek Ekostegunak berreskuratu ditu, euskal enpresetan berrikuntza jasangarria sustatzeko aukera
Martxoaren 23an lehenengo Ekosteguna-Ekonomia Zirkularraren osteguna egin zen. Basque Food Cluster-en instalazioetan izan zen, eta, bertan, klusterrak zuzendutako HONDOR FOOD proiektuaren emaitzen berri eman zen. Proiektu horren helburua elikadura-kateko azpisektoreetako 10 ETEk parte hartu zuten. Ihobek finantzatu du ETE Zirkularra 2021 laguntza-ildoaren esparruan, eta euskal elikakateko enpresen produkzio-prozesuetan sorturiko azpiproduktu organikoak baliozkotzeko aukerak aurkitzeko helburua du; izan ere, hondakin horiek mantenugai eta bioaktibo asko izan ohi dituzte, eta beste sektore batzuetarako baliagarriak izan daitezke, bai eta balio-kateko beste maila batzuetarako ere. Jardunaldian, halaber, elikagai-galeren eta -hondakinen lege-proiektua eztabaidatu zen, eta elikagai-hondakinak murrizteko eta prebenitzeko plan on bat diseinatzeko jardunbide egokiak partekatu ziren.
Ontzien eta bilgarrien ekodiseinua
Hurrengo Ekosteguna-Ekonomia Zirkularreko osteguna apirilaren 20an izango da, eta Habic Euskadiko Ekipamenduaren, altzarien eta diseinuaren klusterraren egoitzan egingo da. Basque Food Cluster-arekin lankidetzan, ontzien eta bilgarrien ekodiseinua estrategia bereizgarritzat azalduko da ontzien eta ontzi-hondakinen abenduaren 27ko 1055/2022 Errege Dekretuaren esparruan.
Sektoreko hamar ETEk hartu dute parte Habic klusterrak sustatu duen ADAPT-ENV proiektuan. Ihoberen ekodiseinua aplikatzeko gidetan oinarritu da erabilitako metodologia, eta lau fase izan ditu: ingurumen-profila ebaluatzea, hobetzeko estrategiak identifikatzea eta lehenestea, horiek aplikatzea eta produktu berriak merkaturatzeko plan bat. Beste alde batetik, Basque Food Clusterak zuzendu duen ONTINFOOD proiektuan elikadura-kateko 10 ETEk parte hertu zuten 3 enpresa laguntzaile handirekin batera. Aplikatutako metodologian ere, Ihoberen ekodiseinuaren gidak erabili dira, eta, ondorio gisa, enpresa bakoitzerako banakako ekintza-plan bat definitu da. Bestalde, zenbait ETEk elkarrekin garatuko dituzten zenbait jarduketa identifikatu dira.
Jardunaldian ondorioztatu da, produktuak ontziratzearen eta biltzearen gaia indarrez sartu dela ingurumenari lotutako agenda politikoan, eta anbizio handiko helburuak planteatu dira, bai murrizteko zein birziklatzeko, bai bigarren mailako materialak erabiltzeko. Ontziak/Bilgarriak EBn erabiltzen den plastikoaren eta paperaren kontsumoaren ia erdia dira, eta hiri-hondakin solidoen heren bat osatzen dute. Bi proiektu hauen helburua da araudi berriak betetzeko aukera emango duen erantzun eko-berritzaile bat aurreratzeko eta emateko gai izatea. Bigarren Ekostegunean izena eman dezakezu une honetatik aurrera.
Hurrengo jardunaldiak
2023 urtean ekuatorera iritsi arte, gutxienez, Ekonomia Zirkularrerako beste lau Ekostegun egitea aurreikusi da:
Ekonomia Zirkularreko Ekosteguna-Ekonomia Zirkularreko osteguna jardunaldien datak eta gaiak Ihoberen agendan argitaratuko eta eguneratuko dira, eta interesdunek ekitaldietan eman ahal izango dute izena. Orokorrean, goizeko 09:30etik aurrera hasiko dira denak, parte hartuko duten pertsonak bertan egon daitezen eta familia-kontziliazio hobea izan dezaten.
Ekostegunek ingurumena euskal enpresen estrategia eta operatibora hurbiltzeko helburua dute, ekoeraginkortasuna, berrikuntza eta jasangarritasuna sustatuz. Administrazioaren eta enpresa aurreratuen arteko lankidetzaren bidez, jardunaldi horiek elkarren intereseko ingurumen-ezagutzaren transferentzia sustatzen dute, enpresak legeria berrira egokitzea errazten dute eta irizpide tekniko-administratiboak partekatzen dituzte. Gainera, puntako enpresen ingurumen-jardunbide onenak ere partekatzen dira, enpresen lehiakortasuna hobetzeko eta hazkunde jasangarria sustatzeko.

- Maiatzaren 11n, AVEQ-KIMIKA, Siderex eta Iraurgi taldeen eskutik Euskadiko ETE Zirkularra ekimenaren barne negozio-eredu berriak identifikatzeko arrakasta izan duten kasuak aurkeztuko dira.
- Maiatzaren amaieran, hilaren 25ean, Erakundearen Ingurumen Aztarnaren erronkak eta aukerak azalduko dira, zenbait enpresen arrakasta-kasuekin, Euskadiko ETE Zirkularraren esparruan garatuak eta Mugikortasun eta Logistika (Ml) klusterrek eta Aclima-k bultzatuak.
- Ekainaren 15ean, Eraikun-eren laguntzaz, etxebizitzen birgaitze jasangarri eta zirkularrari buruzko jardunaldia izango dugu.
- Amaitzeko, ekainaren 22an, , herri-lanetan bigarren mailako materialak nola erabili, Euskal Ingurumen Administrazioari buruzko Legearen 84. artikuluari nola erantzun eta birziklatutako materialen instalazioen kasuak ebatziko ditugu, integratzeko eta obrak gauzatzeko orduan arrakasta izatea bermatzeko, bizi-zikloaren egitekoa hobetzeko asmoz, Ihoberen gida tekniko berri batetik abiatuta "Eraikuntzan material birziklatuak erabiltzeko gidaliburua".

Fuente: Ihobe