Pasar al contenido principal
19 oct 2021
  • Sostenibilidad local
  • Planificación ambiental

A Coruñako Udala, La Titaranya kooperatiba katalana eta Nijmegen hiria Europako Ekintza Transformatzailea 2021 sariaren finalistak izan dira

A Coruñako Udala, La Titaranya kooperatiba katalana eta Nijmegen hiria Europako Ekintza Transformatzailea 2021 sariaren finalistak izan dira
‘Ekintza eraldatzailea’ deritzon saria sustatzen duten erakundeek —Eusko Jaurlaritzak, Danimarkako Aalborg hiriak eta ICLEI iraunkortasunaren aldeko tokiko gobernuen sareak, Europako Eskualdeen Batzordearen (European Committee of the Regions, ECR) eta Europako Inbertsio Bankuaren (European Investment Bank, EIB) laguntzarekin— tokiko jasangarritasunaren aldeko ekimen onenaren saria irabazteko lehiatuko diren hiru udalerri finalisten izenak jakinarazi dituzte: A Coruñako Udala, Tarragonako La Titaranya SCCL kooperatiba eta Nijmegen hiria (Herbehereak) 2021eko Ekintza Eraldatzailea izeneko sariaren finalistak izan dira.

2021ean, Sariaren bosgarren urteurrena izango da. Sari horrek abian diren edo amaituta dauden ekintza eraldatzaileak aintzatesten ditu, Euskal Adierazpenean zehaztutako 15 bideetan inspiratuta, Garapen Iraunkorraren Helburuen eta Parisko Akordio Klimatikoaren ezarpena bizkortzen dutenak.

A Coruñako Udalaren kasuan, proiektu izendatua hiri-baratzeen sare bat da. Sare horren helburua berdeguneak elkarrekin lotzea da, eta, aldi berean, ingurumen-, ekonomia- eta gizarte-onura ugari eskaintzen dizkie bertako biztanleei, biodibertsitatea eta klima-aldaketaren aurreko erresilientzia indartzea barne, aukera ekonomiko berriak eskainiz eta bizimodu iraunkorrak sustatuz.

Bestalde, Titaranya SCCL Tarragonako kooperatibak Valls-eko auzo oso degradatu baten birgaitze fisikorako eta sozialerako epe luzerako estrategia iraunkor bat sortzeko herritarren, interes-taldeen eta gizarte-erakundeen integrazioaren aldeko saria jasotzeko aukera izango du.

Danimarkako Nijmegen hiria, azkenik, finalista da iraunkortasun-estrategien garrantzia azpimarratu eta sustatzeagatik, estrategia horiek ez baitira esklusiboak, baizik eta herritarren parte-hartzea hartzen eta babesten dutenak.

'Ekintza eraldatzailea' deritzon sariak, beste hiri batzuentzako inspirazio-iturri izateaz gain, Europako konpromisoak tokiko errealitate bilakarazten ere laguntzen die tokiko agintariei.

2021eko ‘Ekintza eraldatzailea’ izeneko Europako saria emateko ekitaldia azaroaren 23an izango da, modu birtualean, Eskualdeen Europako Batzordearen bilera batean. Irabazlea zeremonian iragarriko da eta 10.000 euroko saria jasoko du bere hirian, eskualdean edo udalerrian ekintza eraldatzaile bat lagundu edo abian jartze aldera.

Fuente: Ihobe

También te puede interesar

13 jul 2026
  • Planificación ambiental
Ihobe abre las inscripciones de un taller sobre inteligencia artificial aplicada a la evaluación ambiental
24 jun 2026
  • Cambio climático
  • Sostenibilidad local
Udalsarea 2030 presenta la herramienta hiriZAIN para integrar la salud y la acción climática en la planificación urbana
16 jun 2026
  • Cambio climático
  • Sostenibilidad local
Euskadi se prepara frente al calor con cerca de medio millar de refugios climáticos en todo el territorio
07 abr 2026
  • Planificación ambiental
El 16 de abril arrancan los Ekosteguna-Jueves de Ecoeficiencia de Ihobe, jornadas técnicas para profesionales en activo