Pasar al contenido principal
12 ene 2021
  • Corporativo

Ihobek 2021eko Kudeaketa Plana onartu du proiektu ekoberritzaileak nabarmen bultzatuta

Ihobek 2021eko Kudeaketa Plana onartu du proiektu ekoberritzaileak nabarmen bultzatuta
Ihobeko administrazio-kontseiluak, Arantxa Tapia sailburua presidente, 2021eko Kudeaketa Plana onartu du. 13,5 milioi euroko aurrekontua du eta bultzada nabarmena emango die ekoberrikuntza-proiektuei. Planak 15 proiektu estrategiko hartzen ditu barnean, tartean, ingurumen-plangintzakoak, enplegu berdea sustatzekoak, ekoetxeen sarearen (ingurumen-hezkuntzako zentroen) kudeaketakoak, lurzoru kutsatuak oneratzeari buruzkoak eta hondakinen kudeaketari buruzkoak (Zero Pollution). Horiez gain, barne-helburu gisa, korporazio-kudeaketa aurreratuan aitzinatzea du xede.

Ingurumen-plangintzan, ekintza nagusia laguntza ematea da, zehazki, hauek egiteko prozesuetan: Ingurumen Esparru Programa berria, Hondakinen Prebentzio eta Kudeaketa Plana, Lurzorua Babesteko Estrategia eta Erosketa eta Kontratazio Berderako Programa. Guztiek ere 2030a dute horizonte.

Bestalde, ekoberrikuntzaren alde egin du irmo apustu Ihobek; aurrekontuaren % 24 izatera igaro da. Horren erakusle dira ekonomia zirkularrean berrikuntzak egiteko enpresa eta tokiko-erakundeei bideratutako laguntzen deialdiak; Klimatek, klima-aldaketako frogantza-proiektuei buruzko programa eta foroa abian jartzea; eta Europako hainbat proiektutan parte hartzea, hala nola ICEBERG (eraikuntza- eta eraispen-materialak berreskuratzeko) zein AGREE (eraikinen birgaikuntzarako) proiektuetan.

Lurzoru kutsatuak oneratzeari dagokionez, kolaborazioa indartu nahi da beste erakunde publiko batzuekin, esaterako, Sprilurrekin eta URArekin. Bestalde, Zero Pollution proiektuarekin, hondakin arriskugabeak kudeatzeko zentroaren eraikuntzari bultzada emango zaio.

Aipamen berezia merezi du Udalsarea 2030 Sareak; 2021ean, trantsizio energetikoari, klima-aldaketari eta zirkulartasunari loturiko ekintzak indartuko ditu EAEko udalerrietan. Azkenik, korporazio-kudeaketa aurreratuan, Ihoberen jarduna Agenda 2030era eta Euskalit kudeaketa aurreratuko eredura egokitzea izango da lehentasuna.

Horrenbestez, Ihobek antolaketa-egitura ere berritu du; hiru arlo tekniko izango ditu –ekonomia zirkularra, klima-ekintza eta ingurumen-jasangarritasuna–, korporazioko idazkaritza nagusi berritu bat, eta estrategia eta berrikuntzako zuzendaritza bat eta aholkularitza juridikoko zuzendaritza bat.

Fuente: Ihobe

También te puede interesar

08 jun 2026
  • Comunicación ambiental
  • Corporativo
Las soluciones naturales en la educación ambiental, la medición ambiental e IA, y cómo contar el cambio climático, ejes temáticos de los cursos de verano 2026 de Ihobe
27 mar 2026
  • Corporativo
Ihobe impulsa 639 acciones en municipios y moviliza a más de 2.200 empresas en 2025 para avanzar en la transición energético-climática de Euskadi
09 dic 2025
  • Corporativo
Solicita tu ejemplar del calendario Ihobe 2026
01 jul 2025
  • Corporativo
Ihobe ha actualizado su Plan de Contratación para el segundo semestre de 2025