26
jun
2023
- Ecoinnovación
Ihobek Ingurumen Jasangarritasunaren arloko Berrikuntzarako Enpresa Kasu Praktikoen Bankuan dihardu Innobasque eta BAICekin elkarlanean
Edizio honen helburua da dibulgazio, sentsibilizazio eta konexio espazio bat sortzea, adimen artifizialaren eta ingurumen jasangarritasunaren arloko joeretara bideratuta. Horregatik, Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia, BAIC, Adimen Artifizialaren Euskal Zentroa eta Ihobe, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa elkartu egin dira jada inplementatuta dauden, emaitzak jasota dituzten eta premiei edo erronkei erantzuteko baliagarriak diren proiektuak aitortzeko, eta, horrela, aukerak aprobetxatzeko eta beste erakunde batzuentzat eredu izateko.
Deialdian parte hartu nahi duten kasu praktiko berritzaileek merkatuan egon beharko dute, 2020tik aurrera amaituta egon beharko dute eta emaitza ekonomikoak eta ingurumenekoak justifikatu ahal izan beharko dituzte, eta berebiziko interesa izan beharko dute ETEen esperientzietan, baita adimen artifiziala eta ingurumen jasangarritasuna uztartzen dituzten erakundeetan ere. Hautatutako kasu guztiek Innobasqueren Kasuen Bankuan egon beharko dute jasota. Azaroan izango den Global Innovation Day 2023 hitzorduan aurkeztuko ditu Innobasquek lan aipagarrienak.
Gainera, Ekoberrikuntza Zirkularreko programaren bidez Ihoberekin aldez aurretik kasu praktikoa landu duten enpresek Ekoberrikuntza Euskadin. 105 industria proiektu, soluzio zirkular berrietarako dokumentuan txertatu ahal izango dute beren kasua, Europako Batzordeak ekoberrikuntzaren arloan jarraitu beharreko adibidetzat jo duena.
Euskadiko edozein erakundek aurkez dezake kasu praktiko bat, bakoitzaren izaera juridikoa, tamaina edo jarduera sektorea edozein izanda ere: enpresa handiak eta txikiak, elkarteak, eragile zientifiko-teknologikoak, ikastetxeak, erakunde publikoak, gizarte intereseko erakundeak, etab. Interesa duten erakundeek webgune honen bidez egin dezakete eskaera. Eskaerak egiteko epea uztailaren 15ean amaituko da.

Fuente: Ihobe