Pasar al contenido principal
15 nov 2021
  • Planificación ambiental

Glasgowko COP26ko Akordioari buruzko premiazko balorazioa

Glasgowko COP26ko Akordioari buruzko premiazko balorazioa
Euskadi hitzordu horretan egon zen, gure ekarpenak egin genituen gure eskualde izaeratik, eta jakina, nazioarteko akordioaren balorazioa lantzen ari gara. Bihar Gobernu Kontseiluan partekatuko da balorazio formala, baina, gaur goizean, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak aurreratu ditu ildo nagusiak:

Akordio inperfektu baten aurrean gaude, nahiz eta akordio historiko eta erabakigarria izan, batez ere, bi helbururekin:
  • isuriak murrizteko konpromisoak 1,5 graduko berotze globalaren mugari eusteko
  • garapen bidean dauden eta kalteberak diren herrialdeentzat urtean 100.000 milioi dolarreko helburua lortzea

Eta uste dugu, bere inperfekzioa aitortuta ere, akordio garrantzitsu baten aurrean gaudela.

Zergatik?


1. Inperfektoa, baina historikoa
Munduko potentzia guztiek klima-erronka lehentasunezko gaitzat hartzea lortu da. Esan dezakegu apustu klimatikoa munduko agendaren parte dela. Historian ez zen ezagutzen horrelako akordioen adostasun-maila hain zabala.

2. Inperfektoa, baina anbizio handiagokoa
Parisko Akordioaren helburuen erregelamendua adostu da. Erregelamendu horrek konpromisotik ekintzara jauzi egiteko bidea ematen du, eta herrialde guztiek ekintza-planak onartzea eta inplementatzea eskatzen du.

3. Inperfektoa, baina solidarioa
Herrialde garatuen konpromisoa herrialde kalteberak finantzatzeko. Hori dela eta, planeta honetan gizateriarentzako espazio seguru eta oparoa eskain dezakegula uste dugu. Baina ez da erlaxatzeko astirik izango: oraindik lan gogorra baitago aurretik.

Zer irakurketa egiten dugu Euskaditik, eta nola eragiten digu?


Akordio “inperfektoa” da, baina Euskadi Glasgown ezarritako helburuen aurretik doala onartzen du.

Euskadik 2050erako “zero emisio garbi “egiteko konpromisoa, dagoeneko hartua zuen.

Euskadik berotegi-efektuko gasen emisioak % 45 murrizteko konpromisoa hartua zuen.

Glasgown egindako COP26 goi-bileran adierazi genuen hori, eta Euskadin berretsi dugu orain: Eusko Jaurlaritzak mundu-mailako akordioarekin bat egiten du, hartutako konpromisoak baino urrats bat harago.

COP26ko Akordioarekin bat egiten dugu anbizio handiagoz jokatu nahirik eta gure ekintza areagotzen ari garela erakutsiz.

Arintzeari, bai

Egokitzapenari, ere bai

Horretarako, batez ere: ekintza eta finantzaketa.

Konponbideak bilatzeko eta ekintzak areagotzeko konpromisoa hartzen dugu, dagokion finantzaketarekin.

2022. urtean, Eusko Jaurlaritzaren aurrekontutik 304 milioi izango dira Euskadiko klima-aldaketaren aurkako ekintzarako.



Fuente: Ihobe

También te puede interesar

07 abr 2026
  • Planificación ambiental
El 16 de abril arrancan los Ekosteguna-Jueves de Ecoeficiencia de Ihobe, jornadas técnicas para profesionales en activo
26 mar 2026
  • Planificación ambiental
El informe de Coyuntura Ambiental de Euskadi muestra en 2025 avances en aire y descarbonización, y señala retos en agua y biodiversidad
10 feb 2026
  • Planificación ambiental
La industria vasca acelera su transición hacia la sostenibilidad, según el último Ecobarómetro Industrial de Ihobe
26 nov 2025
  • Residuos
  • Planificación ambiental
Josu Bilbao, viceconsejero de Medio Ambiente: “cada vez reciclamos más y depositamos menos en vertedero”