Pasar al contenido principal
14 jun 2023

Euskadi Regions4 sarearen Batzar Nagusiaren burua izan da, eskualdeek jarraitu dezaten etorkizun erresiliente eta jasangarrira daraman bidea gidatzen

Euskadi Regions4 sarearen Batzar Nagusiaren burua izan da, eskualdeek jarraitu dezaten etorkizun erresiliente eta jasangarrira daraman bidea gidatzen

Garapen Jasangarrirako Eskualde-gobernuen Sarearen urteko Batzar Nagusia gaur egin da, Arantxa Tapia buru izanda, berrogeita hamar ordezkari politiko ingururen parte-hartzearekin

Gure etorkizuna jokoan dago, argi eta garbi. Ezinbestekoa da hausnartzea, baina ez energia- eta klima-trantsizioaren egokitasunaz –zeren berau ezin atzeratuzkoa baita-, baizik eta bertara daraman bidean aurrera egiteko moduaz, trantsizioa bidezkoa eta integratzailea izan dadin, giza dimentsioari lehentasuna eman diezaion, erronka handienak aurrez aurre dituzten ekoizpen-sektoreei alternatibak eskaintzeko, eta eskualdeok jaso egin dezagun merezi eta eskatzen dugun lidergoa”, adierazi du Arantxa Tapiak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburu eta Regions4 sareko presidenteak. Garapen Jasangarrirako Eskualde-gobernuen Sare hori 4 kontinentetako 22 herrialdetako 47 eskualde-gobernuz osatuta dago gaur egun, eta haren burua Euskadi da 2020. urteaz geroztik.

Urtero egiten den goi mailako topaketa horren aurtengo izenburua “Nazio azpiko gobernuen ekintza eraldatzailea etorkizun jasangarri eta erresilienterako aprobetxatzea” izan da, eta bertan errepasoa egin zaie azken urtean eskuratutako lorpenei, Sareak iaz ospatu zuen 20. urtemugaren ostean. Halaber, sareko eskualdeek gogoeta egin dute sareak aurrez aurre izango dituen erronkez, eskualdetako eta nazio azpiko gobernuen ahotsa erabaki handiak hartzen diren lekura eramaten jarraitzeko, klimaren eta biodibertsitatearen agenden arteko sinergiak eta konexioak ezartzeko funtsezkoa den urte batean.

Iaz, Regions4ek 20 urte bete zituen. Urtebete geroago, eskualdeek etorkizunari begira jarraitzen dute, lan-planak, gobernantza eta estrategia konpartitzeaz batera, hori guztia segurtatzeko klima-aldaketaren aurreko ekintzaren lehenengo lerroari entzun egiten zaiola nazioartean.

Eskualdeen rola funtsezkoa da: klima-aldaketa arintzeko neurrien % 75 gidatzera iristen dira, eta klima-aldaketara egokitzeko neurrien % 90 gidatzera

Eskualdeak erakusten ari dira funtsezkoak direla klimaren, biodibertsitatearen eta garapen jasangarriaren alorrean ezarritako helburu globalak lortzeko; izatez, klima-aldaketa arintzeko neurrien %75raino eta egokitze-neurrien % 90raino nazio azpiko mailan daude inplementatuta. Regions4 haien ahotsa da NBEren negoziazioetan, Europar Batasunaren ekimenetan eta eztabaida globaletan, aipatutako alor horietan. 2002an sortu zen, Johannesburgeko Munduko Goi Bileran, Garapen Jasangarrirako Eskualde-gobernuen Sarea gisa (nrg4SD), eta 2019an Regions4 bihurtu zen.

Batzar Nagusi honetan parte hartu duten pertsonen artean, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburu eta Regions4 sareko presidente Arantxa Tapiaz gain, honako hauek ere izan dira: Razan Al Mubarak, Dubaiko COP28rako Goi Mailako Defendatzailea, Abu Dabiko Ingurumen Agentziaren zuzendari nagusia eta UICN-Naturaren Kontserbaziorako Nazioarteko Batasunaren oraingo presidentea; Manuel Pulgar-Vidal, ingurumen-zuzenbidean espezializatutako abokatua, 2011 eta 2016 bitartean Peruko Ingurumen ministroa izandakoa eta UICNk sortu berri duen Klimarako Batzordearen oraingo presidentea; Rafaelle Cattaneo, Lonbardia eskualdeko Nazioarteko eta Europar Harremanetako idazkariordea; Israel García Ochoa, Jaliscoko Ingurumen eta Lurralde-garapen idazkaria; Benoit Charette, Quebeceko, Ingurumen, Klima-aldaketaren aurkako Borroka, Basabizitza eta Parkeen ministroa; edo Jônatas Souza da Trindade, Sao Pauloko Ingurumen idazkariordea, beste ordezkari batzuen artean.

Fuente: Ihobe

También te puede interesar

24 jul 2026
  • Cambio climático
  • Acción ciudadana
ASTEKLIMA 2026 invita a la ciudadanía a descubrir el impacto de sus hábitos sobre el clima y la energía
22 jul 2026
  • Corporativo
Ihobe se incorpora a BAIC para impulsar la innovación ambiental basada en datos e inteligencia artificial
21 jul 2026
  • ESG
La Comisión Europea establece la VSME como referencia para las empresas fuera de la CSRD
20 jul 2026
  • Biodiversidad
El Gobierno Vasco, el Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz y SEO/BirdLife presentan Biodiversidad de las zonas verdes urbanas de Vitoria-Gasteiz, una invitación a redescubrir la naturaleza cercana