Pasar al contenido principal
19 dic 2023
  • Sostenibilidad local

Ihobek, Emakundek eta Eudelek toki-eremuko klima-aldaketari eta genero-ikuspegiari buruzko proiektu pilotu bat jarri dute abian

Ihobek, Emakundek eta Eudelek toki-eremuko klima-aldaketari eta genero-ikuspegiari buruzko proiektu pilotu bat jarri dute abian
Udalsarea 2030ek eta Berdinsareak –Emakundek eta Eudelek bultzatutako emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako euskal udalerrien sareak–, Ihobeko Klima-ekintzaren Arloarekin eta Emakunderekin batera, klima-aldaketari eta genero-ikuspegiari buruzko proiektu pilotu bat jarri dute abian.


Helburua baliabideak partekatzea eta sortzea da, udal-kudeaketaren eguneroko esparruetan klima-aldaketaren eta berdintasunaren irizpideak bermatzeko gakoak udal-arlo guztietara modu eraginkor eta praktikoan helarazteko. Horretarako, tokiko beharrak sortu beharreko baliabideetara eramango dituzten udaleko eta eskualdeko teknikarien laguntza behar da.


Proiektuaren emaitza gisa, beste udal-zerbitzu eta -arlo batzuetatik klima-aldaketari eta genero-ikuspegiari buruzko funtsezko alderdiak udalen ohiko jardueretan txertatzeko lehen hurbilketa ziurtatuko dituzten dekalogo praktikoak definitu nahi dira.



Abenduaren 12an, bi saiotatik lehena egin zen Eibarko Andretxean. Guztira 14 toki-erakundek, 2 eskualde-erakundek eta 12 udalek hartu zuten parte: Amorebieta-Etxano, Amurrio, Azpeitia, Balmaseda, Gorbeialdeko Kuadrilla, Donostia, Eibar, Ermua, Gernika-Lumo, Hernani, Ispaster, Nerbioi-Ibaizabal Mankomunitatea, Urduña eta Vitoria-Gasteiz. Saio horretan, proiektu pilotua ezagutzera eman zen, tokiko errealitatearen eremuak edo jarduerak identifikatu ziren, baliabideak landu ziren eta aurretik garatutako bi adibide kontrastatu ziren. Lehen saio horretan, tokiko jaiak antolatzeko eta inkestak egiteko orduan kontuan hartu beharreko klimaren eta berdintasunaren arloko irizpideak landu ziren.


Ingurumen eta berdintasun arloetako teknikariek ordezkatu zituzten erakundeak, eta baliabideen lehen bertsioak eta horiek erabiltzeko gakoak sakon landuko diren bigarren saiorako formula berari eustea espero da.

Fuente: Ihobe

También te puede interesar

24 jun 2026
  • Cambio climático
  • Sostenibilidad local
Udalsarea 2030 presenta la herramienta hiriZAIN para integrar la salud y la acción climática en la planificación urbana
16 jun 2026
  • Cambio climático
  • Sostenibilidad local
Euskadi se prepara frente al calor con cerca de medio millar de refugios climáticos en todo el territorio
15 ene 2026
  • Sostenibilidad local
Las entidades locales vascas ponen en marcha más de un centenar de proyectos para actuar en la mejora ambiental de su entorno
24 sep 2025
  • Sostenibilidad local
Nueva convocatoria de ayudas para que las entidades locales impulsen la transición sostenible en Euskadi