Pasar al contenido principal
19 jun 2024
  • Cambio climático

Euskadik isurketak murrizten jarraitzen du ekonomia hazten ari den bitartean

Euskadik isurketak murrizten jarraitzen du ekonomia hazten ari den bitartean

Euskadiko isurketen beheranzko joera mantendu egingo litzateke 2023an: iazko urterako aurreikuspenen arabera, 17 milioi tona inguru izan ziren, 2005. urtearekin alderatuta % 33 gutxiago eta aurreko urtean baino % 8,4 gutxiago.

Ihobek lehenengo aldiz lortu du bere inbentarioko datuak urtebeteko aldearekin bakarrik kalkulatzea


2023ko isurketen aurrerapenak erakusten du, bestalde, hazkunde ekonomikoak ez duela eragin negatiborik ingurumenean: berotegi efektuko gasen isurketek murrizten jarraitzen duten bitartean, BPGk % 1,8 egin du gora, Euskal Estatistika Erakundearen (Eustat) kalkuluen arabera.

2023ko datuak datorren urtean eguneratuko diren arren, dagozkion doikuntza estatistikoekin, agertzen den joera bat dator Eusko Jaurlaritzak emisioei dagokienez markatutako helburuekin eta, zehazki, duela gutxi onartutako Energia Trantsizioari eta Klima Aldaketari buruzko Lege berriarekin, helburu gisa ezartzen baitu isurketak 2005. urtearekiko % 45 murriztea 2030erako.

Jaitsiera orokortua sektore guztietan


Berotegi efektuko gasen isurketetan 2022 eta 2023 artean izandako 1,5 milioi tonako aldea batez ere energiaren sektoreari zor zaio, sektore horretan % 26ko jaitsiera izan dela kalkulatzen baita aurreko urtearekin alderatuta, ziklo konbinatuaren bidezko elektrizitatearen ekoizpena murriztu izanaren eta Ukrainako gerrak eragindako energia-krisiaren aurreko balioetarako joeraren ondorioz. Jaitsierak espero dira industria-sektorean (% 3), garraioan (% 1), bizitegien sektorean (% 18), zerbitzuetan (% 5) eta hondakinenean (% 1) ere.

Sektore arautuen isurketei dagokienez, 2023an % 21 murriztu ziren 2022. urtearekin alderatuta. Azterlanaren ondorioa da murrizketa hori, neurri handi batean, energia elektrikoa sortzeko instalazioetan ere gertatu den jaitsieraren ondorioa izango litzatekeela (% 59 2022. urtearekin alderatuta), EU ETS isurketa guztien % 18 izanik. 2005ean aplikatu zenetik, Euskadik lortu du sektore arautuetan % 49 murriztea berotegi-efektuko gasen isurketak.

Fuente: Ihobe

También te puede interesar

08 jun 2026
  • Cambio climático
Comienzan las obras de la actuación LIFE IP Urban Klima 2050 en el malecón de Zarautz
05 jun 2026
  • Cambio climático
  • Educación ambiental
Ekoetxea Urdaibai inaugura su nueva exposición permanente para comprender las causas y consecuencias del cambio climático en el territorio
21 abr 2026
  • Cambio climático
Euskadi acoge el encuentro europeo de proyectos LIFE sobre acción climática
26 feb 2026
  • Cambio climático
La Comisión Europea respalda el proyecto BIK 2050 para adaptar el entorno de la ría de Bilbao al cambio climático