Pasar al contenido principal
27 mar 2025
  • Sostenibilidad local

Ihobek eta Orkestrak lehiakortasunari eta jasangarritasunari buruzko ezagutza bultzatzeko aliantza berritu dute

Ihobek eta Orkestrak lehiakortasunari eta jasangarritasunari buruzko ezagutza bultzatzeko aliantza berritu dute

Ihobe sozietate publikoak eta Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuak lankidetza hitzarmen berria sinatu dute. Hitzarmena indarrean egongo da 2028ra arte, eta helburua izango da aurrekontu berdeen, Administrazio Publikoak trantsizio energetiko-klimatikoa bultzatzeko tresna ekonomiko, finantzario eta fiskalak erabiltzeko moduaren eta pareko gaien inguruko ikerketa proiektuak elkarrekin garatzea.

Alexander Boto Ihobe-Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoko zuzendari nagusiak eta Mari Jose Aranguren Deustu Fundazioko Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuko zuzendari nagusiak lankidetzarako esparru akordio berria sinatu dute, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saileko ingurumen eta klima politikaren helburuak lortzen laguntzeko.

Akordioak Eusko Jaurlaritzaren ingurumen eta klima politikaren helburuak lortzen lagundu nahi du

Hitzarmenak bi erakundeetarako konpromisoak ezartzen ditu. Orkestrak aurrez ezarritako lan ildoetan eskatzen den informazioa aztertzeko eta biltzeko konpromisoa hartzen du, bai eta bi aldeek adosten dituzten txostenak egiteko eta Ihobek sustatutako ekimenetan parte hartzeko konpromisoa ere. Ihobek, bestalde, Orkestrak Euskadiren lehiakortasunari eta jasangarritasunari buruz egiten dituen azterketak bideratzeko eta finantzatzeko konpromisoa hartzen du, txostenetan egindako lana aitortuz.

Hitzarmena sinatu ondoren, Alexander Boto Ihobeko zuzendariak “erakunde publiko eta pribatuen arteko lankidetza akordioak egitearen garrantzia” adierazi du. Nabarmendu duenez, “Orkestra Institutuak ezagutza eta esperientzia garrantzitsua ematen du ingurumen politika eraginkorrak eta proiektu berritzaileak hobeto inplementatzeko. Lankidetza hau lagungarria izango da ingurumen erronkei ikuspegi integral eta estrategiko batekin aurre egiteko; hala, euskal gizarte osoari mesede egingo dion garapen jasangarria sustatuko dugu."

Horrez gain, Mari Jose Aranguren Orkestrako zuzendariak adierazi du akordioak indartu egiten duela Orkestrak Euskadin lehiakortasuna eta jasangarritasuna bultzatuko dituen ezagutza sortzeko duen konpromisoa: “Ihoberekin lankidetzan aritzeak aukera emango digu tresna ekonomiko eta finantzarioak trantsizio energetiko-klimatiko eraginkor baterako funtsezko palanka nola izan daitezkeen aztertzen jarraitzeko, trantsizio energetikoa bizkortzen duten tresna berritzaileak diseinatuz, euskal enpresa sarearen lehiakortasuna arriskuan jarri gabe".

Hitzarmen berria 2028ra arte egongo da indarrean

Azken batean, Ihobek eta Orkestrak beren estrategiak batzeko erabakia hartu dute, gure herriarentzat eta erakundeentzat lehiakortasun balio jasangarria handitzeko.

Lankidetza sendotua

Orkestra eta Ihobe 2017tik ari dira elkarrekin lanean jasangarritasunaren eta ekonomia zirkularraren esparruan. Duela gutxi Euskal industriarako lehengai kritikoak eta funtsezko metalak txostena argitaratu dute, non enpresa sareak, sare zientifiko-teknologikoak eta Administrazio Publikoak elkarrekin hartutako hainbat tresna aurkezten diren, Euskadiko ekonomiarako giltzarri diren lehengai kritikoen eta metalen hornidura faltari lotutako arazoei irtenbideak eskaintzeko. 
 


Fuente: Ihobe

También te puede interesar

15 ene 2026
  • Sostenibilidad local
Las entidades locales vascas ponen en marcha más de un centenar de proyectos para actuar en la mejora ambiental de su entorno
24 sep 2025
  • Sostenibilidad local
Nueva convocatoria de ayudas para que las entidades locales impulsen la transición sostenible en Euskadi
18 sep 2025
  • Sostenibilidad local
El proyecto europeo LIFE OCTOPUS evalúa sus avances en un primer encuentro en Varsovia
17 sep 2025
  • Sostenibilidad local
El Gobierno Vasco presenta la nueva orden de ayudas a entidades locales que realicen acciones de desarrollo sostenible