Pasar al contenido principal
07 oct 2024

Abian da KLIMAMETRAJE gazte mikrofilm laburren lehiaketa, krisi klimatikoaren inguruan inspiratzeko eta kontzientziatzeko

Abian da KLIMAMETRAJE gazte mikrofilm laburren lehiaketa, krisi klimatikoaren inguruan inspiratzeko eta kontzientziatzeko

Abian da urriaren amaierara arte KLIMAMETRAJE ikus-entzunezko mikrofilm laburren lehiaketaren hirugarren edizioa, Ihobek, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak bultzatutakoa, euskal gazteek klima-aldaketak Euskadin dituen eraginen inguruan duten ikuspegia zabaltzeko. Aurten, "Ekintza klimatikoa: ikuspegi berri bat" da gai-ardatza, eta lanek ekintzara pasatzeko ikuspegi berri bat erakutsi beharko dute, klima-aldaketa gutxitzeko eta espero diren eraginetara egokitzeko, motibazio-mezuak barne hartuta.

Lehiaketaren muina da teknologia berrien bidez ikus-entzunezkoen sorkuntza hedatzea, arlo honetako sortzaile gazteen talentuari esker herritarrak aldaketa klimatikoaren larrialdiari eta horren inguruko ekintzei buruz kontzientziatzeko eta mobilizatzeko modu berriak aurkitzeko.

Lehiaketaren muina da teknologia berrien bidez ikus-entzunezkoen sorkuntza hedatzea

Parte hartzeko eskakizunak

KLIMAMETRAJE Euskal Autonomia Erkidegoan bizi direla ikus-entzunezko eta ingurumeneko ezagutzak edo kezkak dituzten 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzat da. Lanak aurkezteko epea urriaren 31n bukatuko da.

Filmek ezin izango dute 30 segundo baino gutxiago edo 3 minutu baino gehiago iraun, eta formatu digitalean egin behar dira. Mikrofilm laburrek lokuzioa izanez gero, euskaraz edota gazteleraz egin ahalko da.

Parte hartzeko, beharrezkoa da Festhome plataformaren bidez izena ematea; parte hartzeko eskaera online betetzea.

Sariak

Aurten, EITB Media taldeak Ihoberekin bat egingo du KLIMAMETRAJEA bultzatzeko, eta lehiaketaren lehen saria emango du, 800 eurokoa. Epaimahaiaren bigarren eta hirugarren sariak 500 eta 200 eurokoak izango dira, hurrenez hurren; publikoak mikrofilm labur onena aukeratuko du, eta horren saria BBK Live 2025erako 5 sarrera izango dira, Last Tour jaialdiaren enpresa antolatzailearen laguntzari esker.

Sariak azaroan emango ditu ikus-entzunezkoen sektorean eta klima-aldaketaren eta haren ingurumen-eraginen azterketan esperientzia duten pertsonek osatutako epaimahaiak.

Hemen kontsultatu daitezke oinarri osoak.

Fuente: Ihobe

También te puede interesar

24 jul 2026
  • Cambio climático
  • Acción ciudadana
ASTEKLIMA 2026 invita a la ciudadanía a descubrir el impacto de sus hábitos sobre el clima y la energía
22 jul 2026
  • Corporativo
Ihobe se incorpora a BAIC para impulsar la innovación ambiental basada en datos e inteligencia artificial
21 jul 2026
  • ESG
La Comisión Europea establece la VSME como referencia para las empresas fuera de la CSRD
20 jul 2026
  • Biodiversidad
El Gobierno Vasco, el Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz y SEO/BirdLife presentan Biodiversidad de las zonas verdes urbanas de Vitoria-Gasteiz, una invitación a redescubrir la naturaleza cercana