Pasar al contenido principal
26 oct 2023

Klima-aldaketak Oka estuarioan duen eragina analizatu du azterketa batek

Klima-aldaketak Oka estuarioan duen eragina analizatu du azterketa batek

KLIMATEK klima-aldaketari egokitzera zuzendutako I+Gko, berrikuntzako eta frogaketako proiektuak egiteko 2020-2021 deialdiaren esparruan egin da azterketa

Txostena —Ihoberen web orrian dago eskuragarri "Klima-aldaketak Okaren estuarioan (Bizkaia) dituen efektuekin eredu bat sortzeko, Euskadiko bestelako estuarioetan hartu beharreko egokitzapen-neurriak zehazte aldera – OKAKLIMA" izenburupean— Urdaibaiko itsasadarraren estuarioan zentratu da, honi buruzko informazio tekniko ugari dagoelako eta naturagune horrek duen balio izugarriagatik, bertan aurkitzen ditugun baliabideen aniztasuna eta originaltasuna direla eta. Egindako azterketa beste estuario batzuetan eta, bereziki, Euskal Autonomia Erkidegokoetan klima egokitzeko hartu behar diren neurrien erreferentzia gisa erabili ahal izango da.

Argitaratutako txostenaren arabera, estuarioaren sedimentazio-erritmoa ez da nahikoa izango itsas mailaren igoera konpentsatzeko

Azterketak erakutsitako emaitzen artean, estuarioko elementu guztien hazkundea aipatzen da, baita euren kota itsas mailaren igoerara egokitzen duten padura naturalena ere. Gainera, IPCCren azken klima-proiekzioen arabera, sedimentazio-erritmoa ez da nahikoa izango itsas mailaren igoera konpentsatzeko; horrek estuarioaren babes naturala murriztuko du kostaldeko higaduraren eta uholdeen aurrean, eta padurak denbora gehiagoz egongo dira urpean, eta horrek eragina izango du gaur egun dauden espezieen bilakaeran eta hedaduran.
Bestalde, iraganean okupatuak edo itxiak izan diren padurak berriz irekitzeak eta lehengoratzeak estuarioan sedimentazio handiagoa izatea ahalbidetzen dutela nabarmendu du, klima-aldaketaren erresilientzia areagotuz.

Ikerketan erabilitako metodologia Euskal Autonomia Erkidegoko beste estuario batzuetan ere aplikatu ahal izango da

Emaitza horiek itsasertzeko eta mareen garraioa Okako estuarioan parametrizatzea lortu duen analisi-metodologia —metodo numerikoen erabileran oinarritutakoa— berritzaile baten bidez lortu dira, hainbat klima-egoeratan estuarioaren uholdea aztertzea lortu da, eta estuarioko elementu morfologikoen (deltak, hondartzak, ubideak, marearteko lautadak eta padurak) bolumenaren epe luzeko bilakaera zehaztea lortu da.

Metodologia definitzerakoan, kontuan hartu dira olatuen, mareen eta emarien serie historikoak, eta berreraikuntza geologiko eta historikoetan oinarritutako itsas mailaren igoera-tasen serieak; horietaz gain, kontuan hartu dira ere Klima Aldaketari buruzko Adituen Gobernu arteko Taldearen (IPCC) proiekzio klimatikoak.

Fuente: Ihobe

También te puede interesar

02 nov 2026
  • ESG
14 agentes intermedios de PYME Circular Euskadi se suman a BasquESG para acercar la sostenibilidad a las pymes vascas
29 oct 2026
  • Acción ciudadana
ASTEKLIMA 2026 moviliza 130 actividades para impulsar la acción climática y la transición energética en Euskadi
29 oct 2026
  • Sostenibilidad local
Se publica la nueva convocatoria de ayudas para que las entidades locales impulsen actuaciones de desarrollo sostenible en Euskadi
26 oct 2026
  • ESG
El Gobierno Vasco presenta la iniciativa BasquESG en el III Congreso Catalunya Circular