Pasar al contenido principal
14 nov 2024
  • Sostenibilidad local

43 euskal proiektuk elikagaiak alferrik galtzeari aurre egin nahi diote, Hondakinen Prebentziorako Europako Astea dela eta

43 euskal proiektuk elikagaiak alferrik galtzeari aurre egin nahi diote, Hondakinen Prebentziorako Europako Astea dela eta

“Elikagaiak xahutzea gustu txarrekoa da” lelopean, Hondakinen Prebentziorako Europako Astea azaroaren 16tik 24ra egingo da aurten, herritarrak hondakinak murriztearen garrantziaz sentsibilizatzeko eta hondakin jasangarriagoak kudeatzeko jardunbideak sustatzeko. Elika Fundazioak egindako ikerketa berrien arabera, Euskadin urtean 111 kilo elikagai galtzen dira alferrik pertsonako, eta horietatik 40 kilo elikagai jangarriak dira.

Euskadik Hondakinen Prebentziorako Europako Astea bultzatuko du azaroaren 16tik 24ra, Ihoberen koordinaziopean, Europako hainbat herrialdetan egingo duten bezala

Euskadin aurkeztutako 200 hautagaitzen artean hautaketa prozesu bat egingo da orain. Aurki jakinaraziko da zein diren kategoria bakoitzeko Euskadiko proiekturik onenak –ikastetxeak, elkarteak, administrazio publikoak eta enpresak–, eta Ihobek horiek proposatuko dizkie Europako erakunde antolatzaileei, Europako Batzordeak urtero deitzen duen Europako sarirako hautagaitza gisa.

Elika Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioaren laguntzari esker, Ihoberen nahia da Hondakinen Prebentziorako Europako Astearen edizio hau baliagarria izatea kontsumo arduratsuko jardunbideak finkatzeko eta balio nutritiboa duten eta bestela alferrik galduko liratekeen elikagaiak berriz erabiltzea sustatzeko.

“Elikagaiak xahutzea gustu txarrekoa da” leloa aukeratu dute ekimenaren edizio honetarako, eta baliabide jasangarriei eta hondakinen kudeaketari buruzko sentsibilizazio ekintzak ezagutarazi, sustatu eta ezartzea izango dute helburu, astebetez

Familia jarduerak Ekoetxea Sarean

Hondakinen Prebentziorako Europako Astearekin bat eginez, Ekoetxea - Euskadiko Ingurumen Zentroen Sareak hainbat jardun egingo ditu, kontsumo ohitura jasangarriagoak sustatzeko eta elikagaiak alferrik galtzeko joera murriztearen garrantziaz kontzientziatzeko.

Ekoetxea Sareak “Elikagaiak xahutzea gustu txarrekoa da” aurkeztu du, elikagaiak alferrik galtzearen arazoari eta ingurumen inpaktuari buruz hausnartzera gonbidatzen duen familia esperientzia paregabea. Txoko interaktiboen zirkuitu baten bidez, hondakinak murriztearen garrantziaz sentsibilizatzeko diseinatutako proba eta jarduerez gozatu ahal izango da.

Esperientzia hau eskuragarri egongo da toki eta egun hauetan: azaroaren 16an, larunbata, Ekoetxea Azpeitian; azaroaren 17an, igandea, Ekoetxea Txingudin; azaroaren 23an, larunbata, Ekoetxea Meatzaldean; eta azaroaren 24an, igandea, Ekoetxea Urdaibain. Izen emateak www.ekoetxea.eus helbidean egin daitezke.

Ekoetxea Sareak hainbat jardun egingo ditu, kontsumo ohitura jasangarriagoak sustatzeko eta elikagaiak alferrik galtzeko joera murriztearen garrantziaz kontzientziatzeko

Horrez gain, Ekoetxea Txingudik, Ekopatrulla Irun eta Recicla-Birziklaturekin lankidetzan, hondakinen bilketa koordinatuko du azaroaren 16an, larunbata, 10:00etatik 13:00etara, Plaiaundiko Parke Ekologikoan, “Let’s Clean Up Euskadi!” ekimenaren esparruan. Irungo erdigunetik minutu gutxira dagoen espazio natural hau Txingudiko paduren funtsezko gunea da, bertan dagoen aniztasun biologikoagatik, klima aldaketaren moteltzaile lanak egiten dituelako eta naturarekin gozatzeko eta konektatzeko leku aproposa delako. Hala ere, lurzorua, ura eta airea kutsatzen duten hondakinak daudenez, espazio kaltebera ere bada, eta horrek kalteak eragiten ditu floran, faunan eta ekosistemaren orekan.


Fuente: Ihobe

También te puede interesar

15 ene 2026
  • Sostenibilidad local
Las entidades locales vascas ponen en marcha más de un centenar de proyectos para actuar en la mejora ambiental de su entorno
24 sep 2025
  • Sostenibilidad local
Nueva convocatoria de ayudas para que las entidades locales impulsen la transición sostenible en Euskadi
18 sep 2025
  • Sostenibilidad local
El proyecto europeo LIFE OCTOPUS evalúa sus avances en un primer encuentro en Varsovia
17 sep 2025
  • Sostenibilidad local
El Gobierno Vasco presenta la nueva orden de ayudas a entidades locales que realicen acciones de desarrollo sostenible