Pasar al contenido principal
18 ene 2025
  • Economía circular

Gazteek eta enpresek talentua eta enplegu berde berriak sustatzeko proiektuak aurkeztu dituzte

Gazteek eta enpresek talentua eta enplegu berde berriak sustatzeko proiektuak aurkeztu dituzte

Gaur amaituko da Euskal Autonomia Erkidegoan talentu gaztea eta enplegu berde berriak sustatzeko programaren lehenengo fasea. Programa Novia Salcedo Fundazioak zuzentzen du eta Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren (Ihobe) laguntza eta, Gizarte Funtsaren bitartez, Europar Batasunaren babeskidetza ditu. Fase honi amaiera emateko tokiko enpresa eta erakundeen eskutik 20 euskal gaztek garatu dituzten proiektuen aurkezpena egingo da.

Ihobek eta Novia Salcedok Euskal Autonomia Erkidegoko gazteak eta langabeak industriak eskatzen dituen enplegu berde berrietarako prestatzeko proiektu baten esleipena jaso zuten iaz, "Basque Green Talent" izenekoa. Proiektuaren kostua, guztira, 2,9 milioi eurokoa da eta erdia (1,1M) Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatzen da.

Programak trantsizio berdeari lotutako lanpostuetarako sarbidea errazten die langabezian dauden 18 eta 29 urte bitarteko pertsonei

"Basque Green Talent" Ihobe sozietate publikoak kudeatzen duen Basque Circular Hub-ek, Euskadiko ekonomia zirkularreko zerbitzu aurreratuen zentroak, sustatutako programa da. Programa honek trantsizio berdeari lotutako lanpostuetarako sarbidea errazten die langabezian dauden 18 eta 29 urte bitarteko pertsonei. Programan, ekonomia zirkularreko proiektuen bidez, neutraltasun klimatikoaren erronkei aurre egiten laguntzen zaie Euskadiko enpresei; programak ekonomia zirkularraren esparruko prestakuntza ematen die arlo horretan hezkuntza arauturako sarbiderik ez duten gazteei eta ekonomia zirkularrean gaitutako profesionalen merkatuaren gero eta eskaera handiagoari erantzuten dio. Programak trantsizio berdeari lotutako lanpostuetarako sarbidea errazten die langabezian dauden 18 eta 29 urte bitarteko pertsonei.

Programan, besteak beste, honako hauek sartzen dira: Novia Salcedo Fundazioak programaren iraupen osoan eskaintzen dituen enplegurako gaitasunei buruzko prestakuntza eta laguntza eta tutoretza; gaitasun berdeei buruzko 60 orduko prestakuntza teknikoa, Ihobek zuzentzen duena; eta gutxienez 6 hilabetez ordaindutako praktikak egitea Bilboko edo Gasteizko Basque Circular Hub-en, ingurumena zaintzeko lanak egiteko edo enpresa bazkideek proposatutako proiektu bati ekiteko.

Programaren bidez euskal enpresekin 300 lanpostu kudeatuko dira 2029ra arte eta lanpostu horiek bete ditzaketen ehunka gazte eta langabetu deitu eta trebatuko dira. Programa euskal enpresek trebetasun berde berriak dituzten langileak erakartzeko duten zailtasuna arintzen saiatzen da, zailtasun horren ondorioz euskal produkzio-sarearen eraldaketa ekologikoa moteltzen ari delako eta horrek, aldi berean, lehiakortasuna galtzea eragiten duelako. Eta, bigarrenik, aldi berean jasangarritasunari lotutako trebetasunekin lanpostu berriak bete ezin izateak eragiten duen kostu-aukeraren galera minimizatzen saiatzen da.


Fuente: Ihobe

También te puede interesar

14 may 2026
  • Economía circular
Ihobe publica una guía para anticipar y gestionar los riesgos de transición de las empresas hacia una economía sostenible
07 may 2026
  • Economía circular
Seis industrias vascas refuerzan su apuesta por la economía circular aplicando el nuevo Manual Práctico de Excelencia en Remanufactura de Ihobe
30 abr 2026
  • Economía circular
Euskadi analiza sus flujos de materiales y constata su dependencia exterior en recursos clave para la industria
16 abr 2026
  • Economía circular
Asegurar el suministro de materiales, aumentar la autosuficiencia e impulsar productos sostenibles europeos, claves en la economía circular de Euskadi para 2026