11
feb
2021
- Planificación ambiental
Ihobek foro bat antolatu du 2021erako lan-ildoak erakunde hornitzaileei komunikatzeko
Ihoberen Erakunde Hornitzaileen Foroa modu birtual egingo da, otsailaren 19an, 10:00etan. Edizio honetan, Sozietate Publikoaren legegintzaldi honetako lan-ildoak eta 2021erako Kudeaketa Plana emango dira ezagutzera, bai Ihobek eta bai Euskadiko eragile sozioekonomikoek dituzten ezagutza- zein sostengu-behar estrategikoak azpimarratuz.
Ekitaldian parte hartuko dute Ihobeko zuzendari nagusi Alexander Boto Basteguietak eta enpresa horretako sailetako zuzendaritzen arduradunek: Klima-ekintza, Ekonomia Zirkularra, Ingurumen-jasangarritasuna eta Idazkaritza nagusia. Zuzendaritza horiek ekitaldi honetarako aurreikusitako kontratazioak aurkeztuko dituzte, eta baita Plan Estrategikoan eta Kudeaketa Planean definitutako lan-ildoak ere, Ihobek horien bidez trakzionatuko baititu bere interes-taldeak.
Ordu eta erdiko iraupena izango duen topaketa Euskadiko aholkularitza-enpresei zuzenduta dago bereziki, eta modu birtual egingo da TEAMS plataformaren bitartez.
Ihoberen 2021eko Erakunde Hornitzaileen Foroa:

- Eguna: Ostirala, 2021eko otsailak 19
- Lekua: TEAMS (birtuala)
- Ordua: 10:00etan
Fuente: Ihobe