Pasar al contenido principal
07 dic 2023
  • Sostenibilidad local

Euskadiko hamabi udalerrik hartu zuten parte 2023ko Mugikortasunaren Europako Astean

Euskadiko hamabi udalerrik hartu zuten parte 2023ko Mugikortasunaren Europako Astean

Euskadiko hamabi udalerrik –Amorebieta-Etxano, Bilbo, Donostia, Durango, Eibar, Ermua, Getxo, Hondarribia, Idiazabal, Irun, Leioa eta Gasteiz– hartu dute parte 2023ko Mugikortasunaren Europako Astean, SEMeko Koordinazio Nazionaleko Bulego Teknikoak emandako datuen arabera.


SEM, 2002. urtetik irailaren 16tik 22ra bitartean egiten den Europa mailako ekimena da, eta mugikortasun jasangarriaren balioak sustatzea eta zabaltzea du helburu, tokiko agintariak eta herritar guztiak gure udalerriak gune osasungarriagoak, seguruagoak eta bizigarriagoak bihurtuko dituen mugikortasun jasangarriagoa lortzearen garrantziaz kontzientziatuz.

SEMen edizio honetarako aukeratutako gai nagusia “Energia-eraginkortasuna” izan zen. Energia-eraginkortasuna eta hiri-mugikortasuna estu lotuta daudelako aukeratu da gai hori 2023ko ediziorako.


Ermuak, Getxok eta Leioak neurri iraunkorrak hartu dituztela jakinarazi dute. Ermuaren kasuan, Hiri Mugikortasun Jasangarriko Plana izapidetu eta onartu da; Getxok bizikleten alokairu eta erabilera partekatuko sistema publikoak garatu eta oinezkoentzako kaleak sortu eta hedatu izana jakinarazi du; Leioak, berriz, udalerriko bidegorriak garatu ditu, irisgarritasun orokorra hobetu du eta eskola-bideak sustatzeko ikastetxeekiko harremana indartu du.


Ihobek, Udalsarea 2030en idazkaritza teknikoa den aldetik, duela bi hamarkadatik sustatu du udalerrien parte hartzea ekimen horretan.





Fuente: Ihobe

También te puede interesar

24 jun 2026
  • Cambio climático
  • Sostenibilidad local
Udalsarea 2030 presenta la herramienta hiriZAIN para integrar la salud y la acción climática en la planificación urbana
16 jun 2026
  • Cambio climático
  • Sostenibilidad local
Euskadi se prepara frente al calor con cerca de medio millar de refugios climáticos en todo el territorio
15 ene 2026
  • Sostenibilidad local
Las entidades locales vascas ponen en marcha más de un centenar de proyectos para actuar en la mejora ambiental de su entorno
24 sep 2025
  • Sostenibilidad local
Nueva convocatoria de ayudas para que las entidades locales impulsen la transición sostenible en Euskadi