Pasar al contenido principal
05 mar 2020
  • Corporativo

Euskadi klima-aldaketaren aurka mobilizatuko da berriz ASTEKLIMAren bigarren edizioan

Euskadi klima-aldaketaren aurka mobilizatuko da berriz ASTEKLIMAren bigarren edizioan

ASTEKLIMAren helburu nagusia da herritarrak klima-aldaketaren aurkako konpromiso pertsonalerantz mobilizatzea. “Ekintza guztiak, txikiak izan arren, kontuan hartzekoak dira”, gogoratzen dute Ingurumen Sailetik. Bada, premisa hori errepikatu egingo da Euskadiko bazter guztietan garatuko diren jardueretan, klima-aldaketaren aurkako borrokan pertsona guztien egunerokotasunean sakontzea xedetzat hartuta.

Euskadiko Klima-aldaketaren Asteak doako jarduerak izango ditu publiko guztientzat, herritarren konpromiso pertsonala klima-krisiaren aurrean mobilizatzeko xedez

Oraingoan, ASTEKLIMAk enpresa eta erakundeen ingurumen-ekintza jasangarriei helduko die. Horren adibidea “Erakundeen karbono-aztarna” jardunaldia izango da, Bilbon egingo baita martxoaren 26an, osteguna; Donostian, berriz, ‘Klimaren aldeko eskolarteko Hackathona’  ikasleengana hurbilduko da martxoaren 27an, ostirala, gai horren inguruan duten kontzientziazioa bultzatzeko. Gasteizek tokiko administrazioei begiratuko die martxoaren 25ean, asteazkena, Alkatetzen Klima eta Energiarako Itunaren jardunaldi estatalarekin. Halaber, zinema eta klima-ekintzaren erakustaldiaren lehenengo edizioa abiatuko da, KlimaFest izenarekin, eta baita gazteentzako dinamika berezi bat ere, Novia Salcedo Fundazioak gidatua.

Ekimen guztiak martxoaren 21etik 29ra bitartean gauzatuko dira euskal lurralde osoan, eta, besteak beste, tailerrak, jardunaldiak, hitzaldiak, erakusketak eta ikus-entzunezko ekintzak hartuko dituzte barne

Euskadiko Klima-aldaketaren Astean programatutako jarduera guztiek asmo berbera dute, alegia, euskal herritarren lidergoa eta konpromisoa berrestea klima-krisiaren aurrean. Bederatzi egunetan garatuko diren ekimenak gaurtik aurrera kontsulta daitezke asteklima.eus webgunean, eta barne hartzen dituzte hitzaldiak, tailerrak, jardunaldiak, lehiaketak, erakusketak eta ikus-entzunezko ekintzak. Horien artean, ‘Planetaren Ordua' izenez ezagutzen den ekimena ere badago. Berau martxoaren 28an egingo da, 20:30etik 21:30era, WWF nazioarteko erakundeak bultzatua. Ekimenaren helburua da mundu osoko herritarrak eta erakundeak argi guztiak itzaltzera animatzea, ordu horretan, horren bidez klima-aldaketaren eta biodibertsitate-galeraren aurka kontzientziatzeko.

Irauteko bokazioa duen aste bat

 

ASTEKLIMAren lehenengo edizioa 2019ko martxoan egin zen, eta oso arrakastatsua izan zen parte-hartze aldetik: 6.640 parte-hartzaile, 64 ekitaldi –horien artean, Change the Change Klima-aldaketari buruzko Nazioarteko Konferentzia- eta 47 udalerriren lankidetza. Aste hori abiatzearen bitartez, euskal gizarteak, beraren instituzioek eta beraren enpresek garbi erakutsi zuten klima-aldaketaren aurrean duten konpromisoa. Horregatik, 2020an ATEKLIMAren bigarren edizioa abiatu da, etorkizunerako finkatzeko asmoarekin.

Euskadiko herritarrek klima-aldaketari eta energiari buruz duten pertzepzioaren inguruko lehenengo azterlanaren arabera, euskal herritarren % 90ek uste du klima-aldaketa existitzen dela, eta herritarren ehuneko berbera ados dago helburu handinahiak ezartzearekin, klima-aldaketaren aurka borrokatzeko.

Eusko Jaurlaritzak prestatutako 2018ko Ingurumen Profilaren arabera, Euskadik 18,9 milioi tona CO2 sortzen ditu urtean, 2005ean baino % 26 gutxiago, eta helburutzat hartzen du % 40 murriztea 2030eralp, Klima 2050 – Klima-aldaketaren Euskal Estrategiarekin bat etorriz. Beste herrialde batzuetako berotegi-efektuko gasen per capita emisioekin alderatuta, Euskadi hamalaugarren postuan dago, Alemaniaren atzean eta espainiar batez bestekoaren aurretik.Euskadiko Klima-aldaketaren etorkizuneko Legeak ezartzen duen helburua da karbono-neutraltasuna 2050. urtea baino lehen lortzea gure lurraldearentzat.


Fuente: Ihobe

También te puede interesar

08 jun 2026
  • Comunicación ambiental
  • Corporativo
Las soluciones naturales en la educación ambiental, la medición ambiental e IA, y cómo contar el cambio climático, ejes temáticos de los cursos de verano 2026 de Ihobe
27 mar 2026
  • Corporativo
Ihobe impulsa 639 acciones en municipios y moviliza a más de 2.200 empresas en 2025 para avanzar en la transición energético-climática de Euskadi
09 dic 2025
  • Corporativo
Solicita tu ejemplar del calendario Ihobe 2026
01 jul 2025
  • Corporativo
Ihobe ha actualizado su Plan de Contratación para el segundo semestre de 2025