Pasar al contenido principal
22 dic 2020
  • Corporativo

Ingurumena babesteko ohiturak aldatzea da Ihoberen egutegi korporatiboaren proposamena 2021erako

Ingurumena babesteko ohiturak aldatzea da Ihoberen egutegi korporatiboaren proposamena 2021erako
Ihobek, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako ingurumen-jarduketarako sozietate publikoak, bere egutegi korporatiboa argitaratu du aurten ere. 2021 honetan, gure inguruneko ingurumena eta osasuna babesteko gure ohiturak aldatzearen garrantzian oinarritu da.

2020ko parte handi batean jasan dugun COVID-19aren pandemiak ohitura asko aldatzera behartu gaitu gure osasuna eta ingurukoena babesteko: maskara erabiltzea, eskuak garbitzea, telelana, distantzia soziala... dira portaera horietako batzuk.

Ihobek, ildo horiei jarraituz, ingurumenaren osasuna ere garrantzitsua izatea proposatzen du, herritarrek 2021ean bere ohituretako batzuk alda ditzaten.

12 ohitura hauek proposatzen dira urteko hilabeteetarako: garraioko CO2 isuriak murriztea; tokiko produktuak kontsumitzea; ontzi eta enbalaje gutxiago dituzten produktuak aukeratzea; tokiko merkataritzaren aldeko apustua; aparatu elektronikoen erabilera luzatzeko erabakia; hondakin gutxiago sortzea; gure arropa berrerabiltzea; hurbileko oporraldiak aukeratzea; erabilera bakarreko ontziak kentzea; janariak behar bezala aprobetxatzea; berogailuaren erabilera efizientea; eta opari jasangarriak erostea.

Ihobek egutegiaren mahaigainerako eta hormarako bertsioak argitaratu ditu. Erabilgarri dauden 2.000 aleetako asko doan banatuko dira datozen asteetan Ihoberen kanal sozialen bidez: Facebook, Twitter, LinkedIn eta Instagram.

Fuente: Ihobe

También te puede interesar

08 jun 2026
  • Comunicación ambiental
  • Corporativo
Las soluciones naturales en la educación ambiental, la medición ambiental e IA, y cómo contar el cambio climático, ejes temáticos de los cursos de verano 2026 de Ihobe
27 mar 2026
  • Corporativo
Ihobe impulsa 639 acciones en municipios y moviliza a más de 2.200 empresas en 2025 para avanzar en la transición energético-climática de Euskadi
09 dic 2025
  • Corporativo
Solicita tu ejemplar del calendario Ihobe 2026
01 jul 2025
  • Corporativo
Ihobe ha actualizado su Plan de Contratación para el segundo semestre de 2025