Pasar al contenido principal
26 jun 2020
  • Planificación ambiental
  • Residuos
  • Ecodiseño
  • Biodiversidad

Ekoetxea ingurumen-zentroen sareak antolatutako "AZTARNA gutxiago, BIZITZA gehiago” lehiaketako sariak erabaki dira

Ekoetxea ingurumen-zentroen sareak antolatutako "AZTARNA gutxiago, BIZITZA gehiago” lehiaketako sariak erabaki dira

Konfinamenduaren asteetan zehar, hainbat aldiz ikusi zen natura eta biodibertsitatea nola hurbiltzen zen pertsonek lehenago okupatutako espazioetara; Urdaibaiko estuarioan zetazeoak agertzea edo animalia basatiek hiriguneak maiz bisitatzea dira adibide horietako batzuk. Natura-ingurunearen eta biodibertsitatearen hobekuntza hori dokumentatzeko asmoz, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak kudeatutako Ekoetxea zentroen sareak "AZTARNA gutxiago, BIZITZA gehiago" lehiaketa jarri zuen martxan, ingurumenean gizakirik gabe gertatzen ari zena islatzeko.

Herritarren eguneroko jarrerei eta naturarekiko harremanei buruz hausnartzea ere bilatzen zen.

Lehiaketaren ebaluazio-aldia amaitutakoan, epaimahaiak hiru ikus-entzunezko pieza onenak aukeratu ditu, eta horien egileek VORTEX CROSSFIRE II 10x42 prismatikoak jasoko dituzte, natura beha dezaten. Hauek dira sarituak: 


• Donostiako Pilar Rodriguez Medina: bidali zuen argazkian Zurriolako hondartzan mokozabalak ikusten dira, inoiz ikusi gabeko gertaera bat. Epaimahaiak argazkiaren bitxitasuna baloratu du.

• Santurtziko Iñigo Urrutia Diez: berak editatutako bi bideo bidali zituen (bat euskaraz eta beste bat gaztelaniaz), eta bertan, zozo-bikote bati egunero jarraipena egiten die bere leihotik. Epaimahaiak hainbat egunetan egindako lan zehatza baloratu du.

• Jon Zubiaur: Lekeitiotik ateratako bideo bat bidali zuen, non izurde handiak ikusten diren kostatik oso gertu jauziak eginez, eta hori ez da oso ohikoa kostatik hain hurbil.

Halaber, laugarren sari bat, zozketa bidez emana, Usurbilgo Miren Ortuñezi egokitu zaio: pieza bat bidali zuen, plaza batean landareak nola ugaritzen diren erakutsiz. Bertako produktuz osatutako saski bat jasoko du.

Ekoetxea ingurumen-zentroen sareak eskertzen du "AZTARNA gutxiago, BIZITZA gehiago" lehiaketan parte hartzeko argazkiak eta bideoak bidali dituzten pertsona guztien parte-hartzea.

Saritutako lanak hemen ikus daitezke: https://bit.ly/AztgutxBizGehi


Fuente: Ihobe

También te puede interesar

20 jul 2026
  • Biodiversidad
El Gobierno Vasco, el Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz y SEO/BirdLife presentan Biodiversidad de las zonas verdes urbanas de Vitoria-Gasteiz, una invitación a redescubrir la naturaleza cercana
15 jul 2026
  • Residuos
El Órgano de Coordinación de Residuos refuerza la planificación conjunta para avanzar hacia los objetivos de Euskadi 2030
13 jul 2026
  • Planificación ambiental
Ihobe abre las inscripciones de un taller sobre inteligencia artificial aplicada a la evaluación ambiental
10 jul 2026
  • Cambio climático
  • Residuos
La ciudadanía vasca retira más de 9 toneladas de residuos en las acciones de Let’s Clean Up Euskadi!