Pasar al contenido principal
27 nov 2023

PLEri iraunkortasunarekiko eta aldaketa klimatikoaren aurkako borrokarekiko konpromisoa aitortu dio Lehendakariak

PLEri iraunkortasunarekiko eta aldaketa klimatikoaren aurkako borrokarekiko konpromisoa aitortu dio Lehendakariak

PLEren presidentziaren lekukoa Okzitania eskualdeari pasa dio Euskadik, hurrengo bi urteetarako

Osoko Bilkuraren aurrean egindako agerraldian, Lehendakariak eskerrak eman dizkie PLEko gainerako lurraldeetako gobernuei eta erakunde publikoei, euskal presidentziak lekukoa eraman duen bi urte hauetan babesa eskaintzeagatik; era berean, eragile sozial eta ekonomikoen parte-hartzea ere nabarmendu du Lehendakariak, izan ere, “euren lankidetza proiektuen bidez – Lehendakariaren aburuz – Pirinioak topaleku, aurrerapen eta ongizate gune modura finkatzen lagundu dute”.

Gogorarazi duenez, Pirinioetako Lan Elkartea duela 40 urte sortu zen, eta, testuinguru horretan, iraunkortasunarekiko eta aldaketa klimatikoarekiko erakutsitako konpromisoa aitortu dio elkarteari, “konpromiso hori komunitate hau osatzen dugun gobernu guztiok partekatzen dugu”.

Iñigo Urkulluk gogora ekarri duenez, mugako zenbait pasabide itxita daude oraindik, eta baieztatu duenez, “kohesiorik gabe, ez dago Merkatu Bakarrik

”Ekimen nabarmenen artean, mugaz gaindiko igarobide batzuk berriz ireki izanagatik pozik agertu da Iñigo Urkullu, baina oraindik batzuk itxita daudela gogorarazi du – batik bat, Pirinioetan –, eta hori Europar Batasunaren oinarrizko legeriaren eta Schengengo Hitzarmenaren aurkakoa da, mugaz bestaldeko herritarrei kalte egiten die eta lurralde kohesioa murrizten du.

Zentzu honetan, Espainiako Erresumaren eta Frantziako Errepublikaren artean aurten sinatutako Adiskidantza eta Lankidetza Hitzarmena finkatuko delako konfiantza osoa du, eta, testuinguru honetan, PLEren parte-hartzea aldarrikatu du, bai Mugaz gaindiko Lankidetza Estrategian, bai Mugako Lankidetza Batzordean, aurretik Espainiako Gobernuko eta Frantziako Errepublikako presidenteei eskatu zien modu berean.

Adierazpena eta mahai borobilak


Arratsaldean Osoko Kontseiluak bi mahai borobil antolatu ditu, eta mahai horietan agerian ipini da PLEren ekarpena trantsizio klimatikoan. Lehenengo mahaia Ekintza Klimatikoari eta mugaz zeharkako guneko egokitzapen politika-klimatikoen koordinazioan PLEk izan behar duen rolari buruzkoa izan da.

Bigarren mahai borobilak, “Hidrogeno berriztagarria Pirinioetan. Mugaz gaindiko lankidetzaren indarra” izenekoak, auzo lurralde hauetan H2aren haran handi bat irudikatzeko besteko sinergia dagoela egiaztatu du, H2ren balioaren kate osoa biltzeko modukoa. Ikuspegi honekin, lurralde hauetako presidenteek “Hidrogeno berriztagarria sustatzeko Konpromisoa” sinatu dute, besteak beste, hidrogenoaren ekonomia hedatzeko eta Europa mailan PLEren posizionamendua indartzeko mugaz gaindiko gune bat eraikitzeko.

Ondoren, Presidenteen Adierazpen Komuna sinatu dute, adierazpen horretan Pirinioetako Lan Elkartearekiko euren konpromisoa berretsi dute, eta, horretaz gain, PLEren presidentzia Carole Delga Okzitania eskualdeko presidentearen esku utzi du Lehendakariak, bai eta bere babes osoa eskaini ere.

Fuente: Ihobe

También te puede interesar

16 sep 2026
  • Economía circular
Euskadi impulsa el proyecto Basque Zirkular Metals con el objetivo de liderar la nueva industria circular del acero en Europa
11 sep 2026
  • Ecoinnovación
Un centenar de empresas alavesas apuestan por tecnologías limpias con deducciones fiscales del 35% en el impuesto de sociedades
10 sep 2026
  • Comunicación ambiental
La Escuela de Comunicación Ambiental apuesta por relatos que transformen la preocupación climática en acción
09 sep 2026
  • Planificación ambiental
Irantzu Sádaba (AEMA): “Europa debe orientar la IA y la digitalización para apoyar su transición verde”