Pasar al contenido principal
02 oct 2024
  • Protección del suelo

Ihobe lurzoruen kudeaketa jasangarriko ezagutzaren SOILveR Europako plataforman sartu da

Ihobe lurzoruen kudeaketa jasangarriko ezagutzaren SOILveR Europako plataforman sartu da

Ihobe Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak duela gutxi egin du bat SOILveR plataformarekin. Plataforma horrek helburutzat dauka lurzoruaren kudeaketa jasangarriaren arloko ezagutza trukatzea, Euskadiz gain, Europako ekimen hau osatzen duten 6 herrialde eta eskualdeen artean. SOILveR-en xede nagusia da mugetatik harago ezagutza koordinatzen, kofinantzatzen eta barreiatzen laguntzea, bai eta estatu, eskualde edo toki mailako erabakiak hartzeko ezagutza aplikagarria sortzea ere.

Gaur egun, lurzoruaren osasunaren ebaluazioari eta kudeaketari buruzko hausnarketa egin nahi du plataformak, lurzoruaren zaintzari eta erresilientziari buruzko Zuzentarau proposamenean, eta arlo horretako kasu arrakastatsuak ekartzen ditu.

Ihobe SOILveR plataforman sartzeak eta hor parte hartzeak aukera emango du lurzoruaren kudeaketa jasangarriaren Europako eremuan aditu diren pertsonen eta ingurumen agentzien zuzeneko laguntza jasotzeko. Era berean, Ihobek nazioarteko lankidetza proiektu ekoberritzaileetan parte hartzea erraztuko du, eta 2030erako Euskadiko Lurzorua Babesteko Estrategiaren hedapena bultzatuko da.

Lurzoruaren osasunaren ebaluazioari eta kudeaketari buruzko hausnarketa egin nahi du plataformak


Ihobe plataforman sartu ondoren, 2025eko lehen hiruhilekoan, SOILveR-en urteko aurrez aurreko bilera Euskadin egitea aurreikusten da, eta hori aukera ezin hobea da lurraldeko lurzoruaren kudeaketan eta babesean inplikatutako eragile guztiekin lan koordinatuan sozietate publiko honek duen konpromisoa babesteko.

SOILveR-i buruz


Autofinantzatutako Europako plataforma hau 2018an sortu zen, eta, harrezkero, hainbat eragile sartu ditu bere zuzendaritza batzordean. Gaur egun, hauek daude: ADEME – Trantsizio Ekologikoaren Agentzia (Frantzia), SPAQUE – Lurzoru Kutsatuak Kudeatzeko Agentzia (Valonia, Belgika), SPW – Wallonie Service Public (Valonia, Belgika), Uraren Azpiegitura eta Kudeaketaren Ministerioa (Herbehereak), Swedish Geotechnical Institute (Suedia) eta, 2024ko ekainetik, Ihobe, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa.

SOILveR-ek hainbat ekintza gauzatzen ditu, eta horien artean hauek dira nabarmentzekoak: interes komuneko proiektuak finantzatzeko deialdi bateratuak abiaraztea; adituekin lan egiten duten lantaldeen lidergoa; helburu partekatuak dituzten beste eragile, plataforma eta sare batzuekiko lankidetza; eta barne hausnarketarako guneak sortzea, gero politika publikoak orientatzeko gida, txosten, komunikazio eta dokumentuak argitaratzeko.


Fuente: Ihobe

También te puede interesar

25 may 2026
  • Protección del suelo
Ihobe celebra el I Foro Social de Suelo de Euskadi con la participación de medio centenar de especialistas de diversos sectores económicos
04 dic 2025
  • Protección del suelo
Euskadi su suma al Día Mundial del Suelo
17 feb 2025
  • Protección del suelo
Ihobe acoge la reunión anual de la plataforma europea SOILveR
04 dic 2024
  • Protección del suelo
El Día Mundial del Suelo 2024 se celebra en Euskadi con la recuperación de emplazamientos en desuso para la implantación de nuevos proyectos