Euskadi Garbia Ihoberen proiektua da, eta Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak sustatu edo koordinatzen dituen hondakinen prebentzioaren arloko herritarrei zuzendutako ekimen guztiak biltzen ditu.
Zure kontsumoa, zure inpaktua
Euskadiko Hondakinen Prebentziorako Europako Astea 2025 azaroaren 22tik 30era bitartean egingo da. Edizio honetan, tresna elektriko eta elektronikoen hondakinen sorrera izango da ardatza, Europan azkarren hazten ari den hondakin-fluxuetako bat. Ezagutu produktu mota horiek nola kudeatzen dituzun, galdetegi erraz honi erantzunda.
Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea (EWWR, bere ingelesezko siglengatik) Europan urtero gauzatzen den ekimen bat da. Europako Batzordearen sostenguarekin, azaroaren azken-aurreko edo azken astean egin ohi da.
Bere helburua da herritarrak baliabideen kudeaketa jasangarriaz eta hondakinen murrizketaz kontzientziatzea, besteak beste honako hau sustatuz:
- Hondakinaren prebentzioa
- Kontsumoaren murrizketa
- Produktu eta materialen berrerabilera
- Hondakinen birziklapena
Aste horretan, administrazio publikoek, enpresek, ikastetxeek, elkarteek eta herritarrek milaka jarduera antolatzen dituzte Europa osoan. Ekintza horien artean, tailerrak, garbiketa komunitarioak, informazio-kanpainak, erakusketak eta beste hainbat egon daitezke.
EWWRren edizio bakoitzak gai espezifiko bat hartzen du ardatz nagusitzat; 2025ean -azaroaren 22tik 30era izango da-, gailu elektriko eta elektronikoen hondakinak (GEEH) jorratuko dira bereziki.
Euskadin, Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearen (EWWR) koordinatzailea Ihobe da, hau da, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa.
Nork parte hartu dezake?
Euskadin, Hondakinak Prebenitzeko Europako Astean (EWWR) askotariko eragileek parte hartu dezakete:
- Administrazio publikoek: Udalek, aldundiek, mankomunitateek, etab.
- Elkarteek eta GKEek
- Enpresek/industriek
- Ikastetxeek: Eskolek, institutuek, unibertsitateek, etab.
- Herritarrek, oro har
Nola parte hartu
- Helburua da ekintza bat definitzea eta azaroaren 22tik 30era bitartean gauzatzea, herritarrak sentsibilizatzeko baliabideen kudeaketa jasangarriaz eta hondakinen murrizketa eta kudeaketaz.
- Garatu beharreko ekintza deskribatzen duen formularioa bete.
- Parte-hartzea eskatzeko, eragileek ekintza deskribatzen duen formularioa bete eta bidali behar dute ewwr@ihobe.eus helbidera. Ihobek laguntza-zerbitzu bat jartzen du interesatutako eragileen eskura, izena emateko prozesua ahalik eta gehien errazteko. Eragileek egin behar duten gauza bakarra da euren jardueraren deskribapen txiki bat helaraztea.
- Ekintza bat europar eskalan inskribatzea, berriz, zuzenean egin daiteke Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearen webgune ofizialean: www.ewwr.eu.
- Ekintza azpimarragarrienak aitortza bat jasoko dute EAEren eremuan. Euskadin aukeratutako hautagaitzak EWWR Europar Sariak jasotzeko aukera izango dute.
Egutegia
- Izena emateko epearen hasiera: 2025eko irailak 1
- Izena emateko epearen amaiera: 2025eko azaroak 9, egun hori barne sartuta
- Hondakinak prebenitzeko Europako astea: ekintzak azaroaren 22tik 30era bitartean gauzatuko dira
- Aitortza Euskadin: 2025eko abenduaren lehenengo hamabostaldian
- Aitortza Europan: 2026ko ekainaren lehenengo hamabostaldian

2025eko gai nagusia
Gailu elektriko eta elektronikoen hondakinak (GEEH):
“Konekta ezazu balioa, deskonekta ezazu hondakina!”
Zure kontsumoa, zure inpaktua.
Ezagutu nola kudeatzen dituzun zure tresna elektriko eta elektronikoak.
Gaur egun, gailu elektriko eta elektronikoen hondakinak (GEEH) azkarren hazten den hondakin-fluxuetako bat da, mota askotako gailuak baitaude: telefono mugikorrak, ordenagailuak, telebistak, hozkailuak, lanparak, etab.
Mota horretako hondakinek materialen nahasketa konplexu bat dute, eta horietako batzuk arriskutsuak dira eta ingurumen- eta osasun-arazo larriak sor ditzakete, modu egokian kudeatzen ez badira.
Gailu elektrikoen kontsumoa, bilketa, tratamendua eta birziklapena -haien bizitza erabilgarriaren amaieran- hobetzea lagungarria izan daiteke baliabideen efizientzia handitzeko eta ekonomia zirkularrera zuzendutako trantsizioa sostengatzeko. EWWRren asmoa da haien bilketa, tratamendua eta birziklapena sustatzea, ekonomia zirkularragoaren bidean aurrera egiteko.
Gailu elektriko eta elektronikoen hondakinak murrizteko keinuen adibide praktikoen berri jakin nahi baduzu, txosten hau kontsulta dezakezu: ’52 keinu klima-aldaketaren aurrean’’
Hondakin elektriko eta elektronikoen hondakinak, zenbakitan
- Arazoa: 2022an -urte hori da Europako Batzordearen datuak dituen azkena-, EBko merkatuan 14,4 milioi gailu elektriko eta elektroniko (GEE) merkaturatu ziren, guztira.
- Gailu elektriko eta elektronikoen kontsumoaren ondorioa: 2022an, GEEHen sorrera inoizko handiena izan zen, zeren mundu osoan 62 milioi tona sortu baitziren guztira. Europan, 5 milioi tona GEEH bildu ziren, hau da, 11,2 kilo pertsona bakoitzeko. Bildutako 5 milioi tona horietatik, 4,5 milioi tona balorizatu ziren, eta 4 milioi birziklatu eta berrerabilerarako prestatu ziren.
- Euskadin kontsumitutakoa eta sortutakoa: Euskadin, 2022. urtean, 60.587 tona GEEH komertzializatu ziren, hau da, 6,97 kg pertsona bakoitzeko. Kantitate horretatik, 15.239 tona bildu ziren, GEEHen % 82,1 balorizatu zen, eta % 76,8 birziklapen eta berrerabilera bideratu zen.
2009an ekimenari atxiki zitzaionez geroztik, Euskadi lurralde aktiboenetako bat izan da Hondakinak Murrizteko Europako Astean, Ihobe – Eusko Jaurlaritzako ingurumen jarduketarako sozietate publikoaren koordinazioaren bidez.
Gero eta parte-hartze handiagoa
- 2009az geroztik, Euskadin 2.000 ekintza baino gehiago sustatu dira, administrazio publikoen, ikastetxeen, enpresen, elkarteen eta herritarren inplikazioarekin.
- Urtero 150 eta 250 ekimen bitartean aurkezten dira, eta horietako asko hautagaitza gisa aukeratu izan dira Hondakinak Prebenitzeko Europako Sarietarako.
Europar aitortzak
- Euskadik europar izendapen eta sari batzuk lortu egin ditu zenbait ediziotan, erakutsitako ikuspegi berritzaile eta kolaboratiboagatik nabarmenduz.
Jorratutako gaiak
Urtez urte, kanpainek hainbat gai jorratu dituzte, hala nola:
- 2024, elikagaien xahuketa
- 2023, edukiontziak
- 2022, moda zirkular eta jasangarria
- 2021, ehunen eta gailu elektronikoen berrerabilera
- 2020, hondakin ikusezinak
2024: Gaia: “Elikagaiak xahutzea gustu txarrekoa da”
Hondakinak Murrizteko Europako Astearen (EWWR) 2024ko edizioa azaroaren 16tik 24ra bitartean egin zen, “Elikagaiak xahutzea gustu txarrekoa da” lelopean; ekimenak 12.700 ekintza baino gehiago bildu zituen, Europa osoan, hondakinen prebentzioa, berrerabilera eta birziklapena sustatzeko. Euskadin, 225 proposamen jaso ziren. Elika Fundazioaren sostenguarekin Euskadin aitortu ziren bost jarduerak honako hauek dira:
- Bizkaia Repara (Bizkaiko Foru Aldundia). Kanpaina honek produktuen konponketa sustatzen du, deskontu-bonuen bitartez; era horretan, kontsumo arduratsuko eredu baten alde egiten du, objektuen bizitza erabilgarria luzatzeaz batera.
- Hondakinetatik modara Euskadi (Duara Elkartea). Hiru euskal hiriburuetan egindako lehiaketa sortzailea, non taldeek arropak diseinatu baitzituzten zaramara botatako materialekin. Proiektuak berrerabilera sustatzen du modaren sektorean.
- Shame-Lotsa-Vergüenza (Garazi Sánchez, surflaria). “Vergüenza” (lotsa) dokumentalean oinarritutako proiektua, itsas kutsaduraren inguruan sentsibilizatzen duena. Eskola-tailerrak, surf klaseak eta hondartzen garbiketa hartzen ditu barne.
- Maestro García Rivero ikastetxea (Bilbo). Elikagaien xahuketaren murrizketan zentratutako hezkuntza-ekimena, ikasleei zuzendutako jarduera praktikoekin eta kontzientziazio-ekintzekin.
- Eroski. Enpresa-proiektua, elikagaien xahuketa bere establezimenduetan murriztearen alde egiten duena, sentsibilizazio-kanpainen bidez eta produktuen kudeaketa hobetzearen bitartez.
Europar epaimahaiak aukeratutako 15 hautagaitza finalisten artean -hiru hautagaitza bost kategorietako bakoitzeko-, Euskadik lortu zuen ekimen bat posizionatzea hiru kategoria desberdinetan, jasangarritasunaren eta ekonomia zirkularrean duen lidergoa erakutsiz.
- Administrazio publikoak: Bizkaiko Foru Aldundia.
- Elkarteak eta GKEak: Duara Elkartea
- Herritarrak, orokorrean: Garazi Sánchez
Sariak banatzeko ekitaldia 2025eko ekainean egin zen, Leeuwardengo (Herbehereak) Circular Summit Fryslân-en; bertan, Bizkaiko Foru Aldundiak jaso zuen Europako lehenengo saria Administrazio Publikoen kategorian.
2023: Gaia: “Edukiontziak”
Hondakinak Murrizteko Europako Astearen 2023ko edizioa azaroaren 18tik 26ra bitartean egin zen, “Ez zaitez biltzen utzi!” lelopean. Hondakinen prebentzioa, berrerabilera eta birziklapena sustatzera zuzendutako 14.000 ekintza baino gehiago bildu zituen Europa osoan. Euskadin, 188 ekintza gauzatu ziren, eta ondoren aipatutako laurak hartu ziren ekintza berritzaileenentzat (oraingoan, ez zen egon herritarren parte-hartzerik):
- Berreskurapena, kontzientziazioa eta mugikorren zein tableten kontsumoaren murrizketa, “Mugikorrak Lurraren alde” kanpainan” (Alboan GKE). Kanpaina honetan egiten dena da erabilerarik gabe dauden mugikorrak eta tabletak biltzea, kontsumo arduratsua sustatzeko eta metal teknologikoak berreskuratzeko xedez.
- Tapoietatik lorategi bertikaletara (Axular Lizeoa ikastetxea) Proposatutako jardueraren ardatza izan zen tailer batzuk egitea, hondakinak prebenitzeko kanpainan, Mazedonia design elkartearen eskutik. Tailer horietan prozesua azaldu zen, tapoien hasierako bilketatik tapoi horietaz baliatuz lorategi bertikalak egin arte.
- Solteko erosketa eta plastikorako alternatibak detergente ekojasangarrietan (Bizi Slowe Granel). Negozio honek egiten duena da detergente ekojasangarrien solteko erosketa ahalbidetzea, plastikozkoak ez diren ontzietan.
- “Reutilizagune”, berrerabilerako eta berreskurapenaren bultzadarako zentroa (Gasteizko Udala). Zentro hau egoera onean dauden eta herritarrek baztertzen dituzten objektuak eta ondasunak berrerabiltzera eta konpontzera dago zuzenduta; horren bidez erraztu nahi da beste erabiltzaile batek gai horiek erabiltzen jarraitzea.
Europar epaimahaiak aukeratutako hautagaitza finalisten artean -hiru hautagaitza bost kategorietako bakoitzeko-, Euskadik lortu zuen ekimen finalista bat posizionatzea 5 kategorien artean. Hala, Gasteizko Udalaren ekimena finalista izan zen administrazio publikoen kategoriaren barruan.
2022: Gaia: “Ehun zirkular eta jasangarriak”
Hondakinak Murrizteko Europako Astearen 2022ko edizioa azaroaren 19tik 27ra bitartean egin zen, “Hondakinak ez daude modan” lelopean. Hondakinen prebentzioa, berrerabilera eta birziklapena sustatzera zuzendutako 16.000 ekintza baino gehiago bildu zituen Europa osoan. Euskadin, 120 ekintza gauzatu ziren, eta ondoren aipatutako bostak hartu ziren ekintza berritzaileenentzat:
- Laboratorium museoa eta ekonomia zirkularra (Bergarako Udala). Erakusketa honek bidaia bat proposatzen du etxeko hondakinak birziklatzeko eta berrerabiltzeko, eta hondakinak baliabide bihurtu dituzten arrakasta-kasu errealak erakusten ditu.
- Vintage Bilbao Ekitaldia (Open Gunea). Proiektua ekonomia zirkularrean zegoen oinarrituta; izan ere, kontsumo jasangarri eta kontzientea sustatzen zuen, eta arropa hori pertsona askoren esku jarri zuen; horri esker, baliozko produktuak ez ziren hondakin bihurtu.
- Neuk (Neuk). Moda kontsumitzeko forma berri baten proposamena, hots, munduarentzat jasangarriagoa den eta kontsumitzailearentzat merkeagoa den forma berri baten proposamena. % 100ean jasangarria eta kalitate handikoa den arropa edo osagarri baten lehenengo salmenta batez, proposatzen dugu arropa horien bizitza erabilgarria luzatzea, trukatu, bildu eta pertsonalizatu daitezkeen adabaki moduko diseinuekin.
- Material birziklatuz egindako panel akustikoak (St. George’s British International School). Proiektu honetan, eskuoihal zaharrak eta material zatiak bildu dira, eta gero panel akustikoak betetzeko eta estaltzeko erabili dira, gure jantokirako, horren bidez kutsadura akustikoa murrizteko.
Europar epaimahaiak aukeratutako hautagaitza finalisten artean -hiru hautagaitza, bost kategorietako kategoria bakoitzeko-, Euskadik lortu zuen hautagaitza batek europar saria irabaztea. St. George’s British International School finalista izan zen ikastetxeen ekimenen kategorian.
2021: “Ehunen eta gailu elektronikoen berrerabilera”
Hondakinak Murrizteko Europako Astearen 2021eko edizioa azaroaren 20tik 28ra bitartean egin zen, “Komunitate zirkularrak” lelopean. Hondakinen prebentzioa, berrerabilera eta birziklapena sustatzera zuzendutako 12.000 ekintza baino gehiago bildu zituen Europa osoan. Euskadin, 122 ekintza gauzatu ziren, eta ondoren aipatutako bostak hartu ziren ekintza berritzaileenentzat:
- Espaloi Jasangarria (Axular Lizeoa). Proiektu honen ardatza da espaloi jasangarriak inplementatzea; izan ere, espaloi horiek plastikozko botilen eta material birziklatuen nahasketa batez sortu dira, eta hori lagungarria da ingurumenaren kontserbaziorako eta ekonomia zirkularrerako, bere komunitatean.
- Ikusten duzuna baino askoz ere gehiago (Arabako Foru Aldundia). Kanpaina hau garatu eta gauzatzearen helburua zen Arabako herritarrak hondakinak modu egokian kudeatzeko beharraz sentsibilizatzea eta Europar Batasunak ezarritako helburuak betetzen laguntzea.
- Ordenagailu eramangarriak, tabletak eta mugikorrak gaika biltzea eta berreskuratzea (Reciclanet Hezkuntza Elkartea). Berreskuratutako materiala Reciclanetek kudeatu zuen, Ekonomia Zirkularraren printzipioen arabera, material hori berregokituz, geroago dohainik emateko edo prezio sozialean saltzeko, arrazoi ekonomikoengatik arrakala digitaleko egoeran dauden pertsonei, dela bertokoak dela emigranteak.
- Garbiguneak (UVESCO). Ingurumenaren kontserbazio eta zaintzarekin hartuta duen konpromisoaren barruan, Uvescok garbiguneak saltoki batzuetan sortzean zentratutako proiektu bat gauzatu zuen; helburua zen bezeroek euren hondakinak eraman ahal izatea bertara, haien birziklapena bermatuz.
Europar epaimahaiak aukeratutako hautagaitza finalisten artean -hiru hautagaitza, bost kategorietako kategoria bakoitzeko-, Euskadik lortu zuen hautagaitza bat bigarren postura iristea. Axular Lizeoak lortu zuen bigarren postu hori, ikastetxeen ekimenen barruan.
2020: Gaia: “Hondakin ikusezinak”
Hondakinak Murrizteko Europako Astearen 2020ko edizioa azaroaren 21etik 29ra bitartean egin zen, “Zein da zure benetako pisua?“ lelopean. Hondakinen prebentzioa, berrerabilera eta birziklapena sustatzera zuzendutako 10.000 ekintza baino gehiago bildu zituen Europa osoan. Euskadin, 122 ekintza gauzatu ziren, eta ondoren aipatutako bostak hartu ziren ekintza berritzaileenentzat:
- Helmuga proiektua, moda jasangarrirako urratsak (Gipuzkoako Foru Aldundia) Proiektuaren helburua izan zen moda jasangarriko ekimenak bultzatzen laguntzea, kulturaren, migrazioaren eta jasangarritasunaren arloak Gipuzkoako lurraldean uztartuz.
- Ingurumen Hezkuntza Planeta Mugatu batean (Egibide). Ingurumen Hezkuntza eta Kontrola deritzan Heziketa Zikloaren 2. mailako ikasleek erronka bati heldu zioten, ETHAZI metodologiaren baitan, alegia, Ingurumen Hezkuntzako Programa bat diseinatzea, hondakinen sorrera prebenitzeko.
- Ekoizir (Ekomodo). Ekonomia Zirkular eta Sozialeko proiektua, EKOMODOk gidatua, 28.000 botila eta plastikozko tapoien zikloa ixtera zuzendua; hala, proiektuaren bidez, material horiek laneko osagarri bihurtu ziren kooperatibako bazkideentzat, eta, gainera, tokiko enplegua sortu zen, gizarte-tailerretan, bazterketa arriskuan zeuden 13 pertsonentzat.
Material informatikoaren bilketa eta kontzientziazioa (Reciclanet). Konpontzera eta berrerabiltzera zuzendutako material informatikoaren bilketa, Arrakala Digitalari aurre egiteko eta herritarrak Ekonomia Zirkularraren inguruan kontzientziatzeko.
LET'S CLEAN UP EUSKADIKO LORZORUA!
Let’s Clean Up Euskadi! Let’s Clean Up Europe! ekimenaren emaitza da. Hondakinen Prebentziorako Europako Asteak (EWWR) sustatua. 2025eko kanpainaren helburua herritarrak eta parte hartzen duten erakundeak sentsibilizatzea da, lurzoru osasungarria eta hondakinik gabea mantentzearen garrantziaz, pertsonentzako eta ingurumenerako zerbitzu ugariren iturri baita.
Urtero, milioika tona zabor iristen dira ozeano, hondartza, baso eta ingurune naturaleko beste hainbat tokitara. Gure gizarteko ekoizpen- eta kontsumo-eredu ez-jasangarriak, hondakinak kudeatzeko estrategien optimizazio-falta eta herritarren kontzientzia-falta dira arazo honen kausa nagusiak. .
Hainbat erakundek (publikoak, pribatuak, hezkuntzakoak, herritarrak, etab.) ekimen ugari garatzen dituzte hondakinak prebenitzeko. Ekintzen agenda honetan ekimenak kontsulta ditzakezu , non herritar gisa banaka parte har dezakezun, erakunde antolatzaileak horretarako aukera ematen badu.
Denok antolatu edo egin ditzakegu garbiketa-ekintzak enpresa, administrazio publikoa, ikastetxea, elkartea edo, banako-mailan, herritar gisa.


Garbiketa-ekintzak ezarriz gero, littering-ak (hondakinak uztea) sortutako arazoa konpontzen laguntzen duzu, eta ekoiztutako hondakinen kantitateari, prebentzioaren garrantziari eta hondakinen murrizketari buruz kontzientziatzen da.
Urtero, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak Let’s Clean Up Europe! proiektuaren barruko garbiketa-jardunaldiak sustatuko ditu.
Ihobek antolatutako garbiketa-ekintzetan boluntario eta parte-hartzaile gisa izena ematera animatzeaz gain, honako hauek ere gonbidatzen zaituztegu:
- Zuen garbiketa-jardunaldiak egitea.
- Gune degradatuak proposatzea, garbitzeko.
- Agenteei garbiketa-lanak egiten laguntzea.
Europan antolakundetik ezartzen diren gidalerroak Ihobek argitaratutako gida honetan jasotzen dira, baina, kolektiboen aldetik ekintzak antolatzeko kontuan izan behar direnak honako hauek dira, laburbilduta:
- Identifikatu garbitzeko leku problematikoa.
- Gonbidatu zure kontaktuak.
- EWWRren orrian erregistratu ekintza.
- Garbiketa-egunean, bildu eta sailkatu hondakinak ahal bezainbeste.
- Kontabilizatu parte-hartzearen eta hondakinak frakzioka biltzearen emaitzak.
- Partekatu urrezko 3 arauei buruzko ideiak: murriztu, berrerabili eta birziklatu.
- Erabili EWWRren komunikazio-tresnak ikusgarritasun handiagoa lortzeko.
- Egin ekitaldiaren argazkiak eta bideoak sare sozialetan partekatzeko. Erabili #cleanupeuskadi traol-hitza eta bidali ewwr@ihobe.eus helbidera, Euskadiko ekintzen direktorioan sartzeko.
.jpg)

Horrelako ekimenak antolatzeko interesa duten erakundeen eskura jartzen du Ihobek “Let’s Clean Up Euskadi” gida, gure lurraldean egindako ekintzen koherentzia, egokitasuna, kalitatea eta emaitzak ziurtatzeko. Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak, bere orrialdeen bidez, garbitu daitezkeen kokalekuak identifikatzen lagundu nahi du, eta EAE mailako eragile operatiboak sustatu nahi ditu, enpresen, GKEen, administrazio publikoen, ikastetxeen eta, oro har, herritarren parte-hartzea sustatuz.
Zure erakundeak garbiketa-jardunaldi bat egin nahi badu, bete izena emateko eta erantzukizunpeko adierazpena eta bidali ewwr@ihobe.eus helbide elektronikora. Eskaera jaso ondoren, Ihobetik garbiketaren arduradunarekin harremanetan jarriko gara, bilketa-prozesua zehazteko eta zabaltzeko eta irudi-eskubideak formularioak jasotzen direla ziurtatzeko.
Garbiketa-ekintza amaitu ondoren, bete ekimenaren emaitzen inprimakia eta bidali ekintza gauzatzean egindako argazki eta bideoekin batera ewwr@ihobe.eus helbide elektronikora.
Hainbat erakundek (publikoak, pribatuak, hezkuntzakoak, herritarrak, etab.) ekimen ugari garatzen dituzte hondakinak prebenitzeko. Ekintzen agenda honetan ekimenak kontsulta ditzakezu , non herritar gisa banaka parte har dezakezun, erakunde antolatzaileak horretarako aukera ematen badu.
- Promozio kartela
- Parte hartzera gonbidatzeko propaganda kartela
- Emaitzen kartela
- Segurtasun kartela
- Sinadura elektronikoa
- Espezioen prebentzio eta zuzenketa neurriak
Laster, materialak atal honetan eskuragarri egongo dira deskargatzeko. Ordura arte, ewwr@ihobe.eus helbide elektronikora idatzita eska ditzakezu.
Ondoren aurkituko duzun materiala zure ikastetxean LCUE ekintzaren bati aurre egiteko erabili ahal izango duzu.
- “Garbiketa AURREKO quiza”: ikasleei, garbiketa-jardueraren aurretik, jardueraren lekuan aurkituko bide duten hondakin-tipologiari buruzko gogoeta egiteko aukera emango dien galdetegia. Gainera, ikasleen artean egin beharreko eztabaida moduko jarduera-proposamen bat ere jasotzen du.
- “Garbiketa ONDOKO quiza¨: garbiketa-jardueraren ondoren egin beharreko galdetegia, aurreko galdetegian egindako galderak garbiketa-jardueran parte hartu dutenek benetan aurkitu dutenarekin erlazionatzea helburu duena. Era berean, eskolan lan egiteko proposamen bat ere jasotzen du.
- “Nola antolatu garbiketa bat”: lehenago egin ez bada, garbiketa jarduera bati aurre egiteko jarraibideak.
- “Eskolako kita erabiltzeko protokoloa”: garbiketa-lanak errazteko asmoz, Ihobek doako ‘kit’ bat eskaintzen du, eskularru, poltsa eta abarrez osatua, ikasleek hondakinak modu seguruan bil ditzaten. Horretarako, ‘Eskolako kita erabiltzeko protokoloak’ material horiek nola erabil daitezkeen aholkatzen du.
Laster, materialak atal honetan eskuragarri egongo dira deskargatzeko. Ordura arte, ewwr@ihobe.eus helbide elektronikora idatzita eska ditzakezu.






