Pasar al contenido principal
16 ago 2022
  • Sostenibilidad local

Bilbok 130 klima-babeslekuz osatutako sarea prestatu du herritarrentzat

Bilbok 130 klima-babeslekuz osatutako sarea prestatu du herritarrentzat

Klimaren aldaketa errealitatea da, eta horren ondorioen gero eta ebidentzia gehiago daude. Ikerketa zientifikoek erakusten dutenez, udako hilabeteetan bero boladen kopurua, intentsitatea eta iraupena handitu egingo dira datozen urteetan.

Muturreko bero-gertaera horiek eragina dute pertsonen osasunean, batez ere egoera zaurgarrian daudenen kasuan. Horri aurre egiteko eta muturreko beroak herritarren osasunean dituen ondorio negatiboak arintzeko, Bilboko Udalak, 130 espazioz edo eraikinez osatutako klima-babeslekuen sare bat ezarri du, eta herritarrek muturreko beroaren ondorioak jasateko erabil ditzakete.

Guztira, 130 espazio dira, horietako 64 barrukoak eta 66 kanpokoak, hiri osoan zehar banatuta eta behar bezala identifikatuta. Bilboko Udalak ekipamendu horien kopurua handitzeko lanean jarraitzen du. Ez dira osasun-arreta duten guneak eta baldintza meteorologiko normaletan beste funtzionalitate batzuk betetzen dituzte.

Barruan dauden klima-babeslekuak liburutegiak, gizarte-etxeak, kirol-ekipamenduak, garraio-geltokiak, museoak, erakusketa-aretoak eta merkataritza-guneak dira, besteak beste. Eraikin horiek, oro har, girotuta egoten dira, eta ura eta egonlekuak izaten dituzte, tenperatura altuek eragindako nekea arintzeko eta freskatzeko.

Kanpoko klima-babeslekuak hiriko berdeguneak dira, eta landaretza eta itzala dutenez, pertsonen sentsazio termikoa hobetzen dute, bero egiten duen egunetan babes naturala emanez. Gainera, herrian iturriak eta ura dituzten espazioak beroaren kontrako aliatu onak izan daitezke freskatzeko eta hidratatzeko.

130 klima-babeslekuen kokapen zehatza ezagutarazteko, Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak, leku bakoitza non dagoen erakusten duen mapa duen informazio-liburuxka argitaratu du.

Tenperatura altuak dauden egunetan erabiltzea komeni da, batez ere egoera zaurgarrian daudenen kasuan, umeak, adinekoak eta arnas gaixotasunak dituztenak. Klima-babeslekuak atsedenleku eta babesleku gisa erabil daitezke hirian barrena egiten diren joan-etorrietan, eta, berdeguneen kasuan, baita aisialdirako gune gisa ere.


Fuente: Ihobe

También te puede interesar

24 jun 2026
  • Cambio climático
  • Sostenibilidad local
Udalsarea 2030 presenta la herramienta hiriZAIN para integrar la salud y la acción climática en la planificación urbana
16 jun 2026
  • Cambio climático
  • Sostenibilidad local
Euskadi se prepara frente al calor con cerca de medio millar de refugios climáticos en todo el territorio
15 ene 2026
  • Sostenibilidad local
Las entidades locales vascas ponen en marcha más de un centenar de proyectos para actuar en la mejora ambiental de su entorno
24 sep 2025
  • Sostenibilidad local
Nueva convocatoria de ayudas para que las entidades locales impulsen la transición sostenible en Euskadi