Pasar al contenido principal
17 nov 2023

Klimarako eta Energiarako Alkatetza Ituna sinatu duten Euskal Herriko udalerriak elkartu egin dira klima ekintzarekiko konpromisoetan aurrera egiteko

Klimarako eta Energiarako Alkatetza Ituna sinatu duten Euskal Herriko udalerriak elkartu egin dira klima ekintzarekiko konpromisoetan aurrera egiteko
LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuaren helburuetako bat erakundeak eta administrazioak klima aldaketaren arloan elkarrekin lan egin dezatela da. Helburu horrekin, eta udaletan ekintza klimatikoan aurrera egiteko, proiektuko bazkide diren Ihobek eta EEEk, eta Udalsarea 2030ek Klima eta Energiarako Alkatetza Ituna sustatzen dute.

Azaroaren 9an egin zen lan-saioan, proiektuaren arduradunak eta Alkatetza Itunari atxikitako udalerrien ordezkariak elkartu ziren, Itunaren azken berriak jakinarazteko eta udalerriek azken urteetan egin dituzten aurrerapenak jasotzeko.

Hitzarmenari atxikitako 26 euskal udalerrietatik erdiak baino gehiagok Klima eta Energia Jasangarriaren aldeko Ekintza Plana (KEJEP) edo Tokiko Klima eta Energia Plana (TKEP) daukate edo hura garatzen ari dira. Era berean, erdiak inguru bere konpromisoak berritu ditu edo berritu nahi ditu, eta gehienek 2024an aurrerapen-txostena aurkeztu behar dute.

Ihobek eta EEEk, Urban Klima 2050 proiektuaren bidez eta Udalsarea 2030ekin batera, Klima eta Energia Plana duten EAEko udalerrien kopurua handitu nahi dute, helburu hauekin:
  • Euskal udalerriak klimaren neutraltasunerantz eta lurraldearen erresilientziarantz aurrera egiteko konpromiso politikoa sustatzea.
  • Klima-aldaketaren arriskuak arintzen eta murrizten duten ekintza lokalak bultzatzea.
  • Udal politiken eta udalez gaindiko beste politiken artean koherentzia ziurtatzen duen klima gobernantza eredua sustatzea.
  • Tokiko eta eskualdeko erakundeei herritarrak ahalduntzen laguntzea, energia- eta klima-aldaketarako eragile aktibo direlako.

2008an EAEko lehenengo udalerriak Klimaren eta Energiaren aldeko Alkatetza Itunari atxiki zitzaizkion, eta ordutik guztira 26 udalerri sartu dira hitzarmenean. Zehazki, Abanto-Zierbena, Amezketa, Amurrio, Areatza, Balmaseda, Basauri, Bilbo, Derio, Donostia, Durango, Eibar, Errenteria, Gueñes, Hondarribia, Irun, Ispaster, Legazpi, Mungia, Muskiz, Oñati, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Tolosa, Usurbil eta Gasteiz.

Fuente: Ihobe

También te puede interesar

02 nov 2026
  • ESG
14 agentes intermedios de PYME Circular Euskadi se suman a BasquESG para acercar la sostenibilidad a las pymes vascas
29 oct 2026
  • Acción ciudadana
ASTEKLIMA 2026 moviliza 130 actividades para impulsar la acción climática y la transición energética en Euskadi
29 oct 2026
  • Sostenibilidad local
Se publica la nueva convocatoria de ayudas para que las entidades locales impulsen actuaciones de desarrollo sostenible en Euskadi
26 oct 2026
  • ESG
El Gobierno Vasco presenta la iniciativa BasquESG en el III Congreso Catalunya Circular