Pasar al contenido principal
10 jul 2024
  • Economía circular

Ihobek etiketa ekologikoaren eta EMAS ingurumena kudeatzeko sistemaren sustapenean egiten diharduen lana aitortu du Europako Batzordeak

Ihobek etiketa ekologikoaren eta EMAS ingurumena kudeatzeko sistemaren sustapenean egiten diharduen lana aitortu du Europako Batzordeak

Europako Ingurumena Kudeatzeko Sistemaren (EMAS) bilakaerak euskal erakundeetan egonkortzen eta hazten jarraitzen du, eta 14 jarduera-sektoretan eta ehun bat erregistrotan dago presente


Batasunaren Ingurumen Kudeaketarako eta Ikuskaritzarako Sistema erakundeei beren ingurumen-jarduna hobetzen, energia aurrezten eta baliabideen erabilera optimizatzen laguntzen dien kudeaketa-tresna bat da. Gainera, bere webgunean, EMASen erregistratzearen abantailen ikuspegi orokor bat eskaintzen du, eta irtenbide eraginkorrak partekatu eta sustatzeko gune bat; eta arazo espezifikoak jorratzen dira, zubiak eraikiz tokiko mailan, eskualde mailan eta Estatu mailan dauden ekimenen artean.

Jardunbide egokien eta ekimen politikoen artean, besteak beste, Batzordeak Europar Batasunaren Etiketa Ekologikoa eta EMAS erregistroa Euskadin azken txostena nabarmendu du, Ihobek egina. Txosten horretan Ebren etiketa ekologikoaren eta EMASen arteko sinergiak azpimarratzen dira.

Hazkunde egonkortua Euskadin

Europar Batasunaren (EB) Etiketa Ekologikoaren bilakaerak euskal enpresetan geroz eta gehiago ezartzen ari dela erakusten du, 2023ko emaitzen txostenean ikus daitekeen bezala.

Azken hamarkadan zehar, sistema horrek etikatutako euskal enpresen produktuen kopurua % 283 hazi da eta ziurtagirien kopurua % 239. Ildo beretik, atxikitako enpresen kopurua % 280 hazi da. Era berean, Europako Ingurumena Kudeatzeko Sistemaren (EMAS) bilakaerak euskal erakundeetan egonkortzen eta hazten jarraitzen du, eta 14 jarduera-sektoretan eta guztira ehun erregistrotan dago presente.

Ihoberen txostenaren arabera, gaur egun, EBn EAEko Etiketa Ekologikoa daramaten produktuen kopurua Europa osoan etiketa hori daramaten produktuen % 2,32 inguru da.

Organo eskuduna Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) esparru horietan Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila da, Ihobek babestuta, zeina eskaera horiek izapidetzeaz arduratzen baita.

EMAS Europako Ingurumena Kudeatzeko Sistemaren ziurtagiria jaso duen azken erakundea Ekoetxea Urdaibai zentroa izan da, Ihobek kudeatutako Euskadiko Ingurumen Zentroen Sarekoa. Horrela, aitortu da zentroak definitutako ingurumen-politika bat dagoela, ingurumen-kudeaketa sistema bat erabiltzen dela eta aldian-adlian sistema horren funtzionamenduaren berri ematen dela erakunde independenteek egiaztatutako ingurumen-adierazpen baten bidez.


Fuente: Ihobe

También te puede interesar

14 may 2026
  • Economía circular
Ihobe publica una guía para anticipar y gestionar los riesgos de transición de las empresas hacia una economía sostenible
07 may 2026
  • Economía circular
Seis industrias vascas refuerzan su apuesta por la economía circular aplicando el nuevo Manual Práctico de Excelencia en Remanufactura de Ihobe
30 abr 2026
  • Economía circular
Euskadi analiza sus flujos de materiales y constata su dependencia exterior en recursos clave para la industria
16 abr 2026
  • Economía circular
Asegurar el suministro de materiales, aumentar la autosuficiencia e impulsar productos sostenibles europeos, claves en la economía circular de Euskadi para 2026