Pasar al contenido principal
18 ene 2021
  • Ecoinnovación

Espezializazio adimenduneko Europako S3 plataformak Eusko Jaurlaritzaren ekoberrikuntza-programa jarraitu beharreko eredu izendatu du

Espezializazio adimenduneko Europako S3 plataformak Eusko Jaurlaritzaren ekoberrikuntza-programa jarraitu beharreko eredu izendatu du

S3 plataforma dela medio, EBko herrialdeek eta eskualdeek espezializazio adimendunerako ikerketa eta berrikuntza estrategiak (RIS3) aplikatu eta berrikusi ditzakete. Arrakasta izan duten kasuak aipatu plataformaren webgunean argitaratzen dira, aplikatu diren erremintak eta politikak labur azalduta. Europako plataforma horretan argitaratuta, antzeko eskualdeek jardunbide egoki horiek ezagutu eta aplikatzeko aukera izango dute.


S3 plataforma

Plataforman bertan esaten denez, EAEn, arrakastaren gakoa ekoberrikuntza sustatzen garaiz hasi izana da

Esparru horretan lankidetza publiko-pribatu estuan jardunez hamarkada bat igaro ostean, gaur-gaurkoz EAEko 239 industria-enpresa ari dira jardunbide edo eredu zirkularrak aplikatzen, esaterako, ekodiseinua, birmanufaktura, bizi-zikloaren ebaluazioa eta ingurumen-adierazpenak. Zehazki, S3 plataformak hiru egitasmo nabarmentzen ditu: Basque Ecodesign Centerra, 2011z geroztik bizi-zikloaren filosofia txertatzen ari dena EAEko enpresa handienen estrategietan, esaterako, Iberdrolan edo Eroskin; Ekonomia Zirkularreko Berrikuntza Programa, ETEei negozio zirkularreko aukerak sortzen dizkiena 2017az geroztik, frogantza-proiektuen bidez; eta Basque Ecodesign Huba, 5 urte baino gehiago daramatzana zirkulartasuneko enpresa-trebetasunak irakasten gazteei, haien enplegagarritasunaren mesedetan.


EAEko enpresek Eusko Jaurlaritzaren bultzadarekin egindako proiektuei esker, asko dira zirkulartasuneko berrikuntzak txertatzen dituzten enpresak, hala produktuetan nola prozesuetan, eta horiek hobekuntzak ekarri dituzte produktibitatean, materialak eta energia aurreztu direlako.


Europako Batzordeak EAE eredutzat hartu izanak babes erabatekoa ematen dio Euskadiko 2030erako Ekonomia Zirkularraren Estrategiari. 2020ko urtarrilean jarri zen abian, materialen produktibitatea eta material zirkularraren erabilera % 30 handitzeko eta BPGd-ren unitateko sortutako hondakin kopurua % 30 murrizteko helburuekin. Zenbatespenen arabera, konponbide zirkular berritzaile horiei esker, % 6 murriztuko litzateke lehengaien kontsumoa urtero, eta hala 2.000 milioi euro aurreztuko lituzkete enpresek.


Eco-innovation towards a circular economy in the Basque Country


Fuente: Ihobe

También te puede interesar

09 jul 2025
  • Ecoinnovación
Ihobe y Aclima trabajarán conjuntamente para mejorar la gestión de residuos, fomentar la innovación ambiental y fortalecer la competitividad del sector ecoindustrial vasco
07 jul 2025
  • Ecoinnovación
La última reforma fiscal eleva al 35 % la deducción fiscal por la compra de los equipos con menor impacto ambiental recogidos en el Listado Vasco de Tecnologías Limpias
29 may 2024
  • Ecoinnovación
  • Economía circular
  • Ecodiseño
Euskadi volverá a acoger en abril de 2025 el mayor evento sobre economía circular del sur de Europa
17 abr 2024
  • Ecodiseño
  • Ecoinnovación
  • Economía circular
Ihobe abre la edición 2024 del programa de formación en economía circular para profesionales en activo