Pasar al contenido principal
15 jun 2021
  • Comunicación ambiental
  • Corporativo
  • Planificación ambiental

Irekita dago 2021eko Ingurumen-komunikazioaren Eskolan izena emateko epea, Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroen barruan

Irekita dago 2021eko Ingurumen-komunikazioaren Eskolan izena emateko epea, Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroen barruan
EscuelaComunicacion2021EUSKomunikazioak eta ingurumenak dirudien baino puntu komun gehiago dituzte. Izatez, lehenengoa funtsezko bihurtzen da kontzientziatzerakoan eta bigarrenak sortzen dituen erronkei aurre egiterakoan, bai tokiko mailan eta bai globalki. Bi alor horiei erantzuna emateko eta modu bateratuan heltzeko, 2019an Ingurumen-komunikazioaren Eskola sortu zen, eta aurten bere hirugarren edizioa izango du, “Trantsizio energetiko eta klimatikoa komunikatu” izenburuarekin.

APIA – Ingurumen Informazioaren Kazetarien Elkarteak eta Eusko Jaurlaritzako Ihobe – Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak bultzatuta, Eskola irailaren 8 eta 9an egingo da, eta bi modutan parte hartu ahal izango da: modu presentzialean, Donostiako Miramar Jauregian; eta telematikoki. Ingurumen-komunikazioaren Eskola UPV/EHU - Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroen programazioan jasotako jardueretako bat da, eta izena emateko epea jadanik dago zabalik.

UPV/EHU - Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroen programazioan sartzen da, eta edizio honetarako proposatutako gaia trantsizio energetiko eta klimatikoa da, pandemiak baldintzatutako urte baten ostean

2020. urtea koronabirusaren pandemiak jota igaro ondoren, Europaren susperraldia lortzeko ezinbestekoa da erronka ekologikoak berrikuntzarako aukera bihurtzea. Europako Batzordeak aurkeztutako Itun Berdea hazkunderako estrategia berri bat da, helburutzat duena EB gizarte ekitatibo eta oparo bihurtzea; eraldaketa horri esker, EBk ekonomia moderno, efiziente eta lehiakorra izango du, 2050ean ez du isurketarik izango, eta bere hazkunde ekonomikoa baliabideen erabileratik bereizita egongo da.
Horregatik, hirugarren edizio honetarako planteatutako gaia trantsizio energetiko eta klimatikoa izango da. Ingurumen-komunikazioaren Eskolan klima/energia binomioari helduko zaio, komunikazioaren eta dibulgazioaren ikuspegitik, eta gakoak proposatuko dira horretarako. Beste helburu garrantzitsu bat izango da enpresa, erakunde eta herritarrak ohitura eta jokabideen aldaketan inplikatzearen alde egitea, komunikazioaren eremutik, modu jasangarriagoan bizitzeari eta ekoizteari begira.

Ospe handiko profesionalek gidatutako egitaraua



Trantsizio energetiko eta klimatikoari heldu ahal izateko, beharrezkoa da informazioa hedatzea; horregatik, Eskola saiatuko da hausnarketarako espazio bat sortzen eta ingurumen-erronka nagusien komunikazioaren gako batzuk eskaintzen. Gai horiek tokiko mailan eta estatuan hedatzeko lanean ospe handia duten kazetari eta profesionalak izango dira bi jardunaldietako egitarauaren protagonistak.

Saioak ingurumen-gaien hedakuntzan ospe handia duten kazetari eta profesionalek gidatuko dituzte, eta modu presentzialean zein telematikoki parte hartu ahal izango da

APIAko presidente María García de la Fuente buru izanik, irakasleen artean ibilbide luzeko kazetariak daude, hala nola, Clemente Álvarez (El País), Antonio Cerrillo Jódar (La Vanguardia), José Luis Gallego (El Confidencial, Onda Cero), Teresa Guerrero (El Mundo), Luis Guijarro (Nodos Agentzia), José María Montero (Canal Sur Televisión) eta Miguel Ángel Ruiz (La Verdad).

Halaber, izen handiko profesionalak ere arituko dira saioetan, hala nola Cristina Monge analista ospetsua; Nuria López de Guereñu, EKI Fundazioaren zuzendari eragilea; Andreu Escrivá, Julen Rekondo eta Guillermo Roa dibulgatzaileak, eta Arantza Zugasti, EEE-Energiaren Euskal Erakundeko Komunikazio zuzendaria; Rakel Reyes, Aclimako Komunikazio arduraduna; eta Ainhize Butrón eta Yolanda D. Rodríguez, hurrenez hurren Ihobeko Klima-ekintza eta Komunikazio arloen teknikariak.

Programan honako gai hauek jorratuko dira, beste batzuen artean: klima-aldaketaren, biodibertsitatearen eta osasunaren arteko lotura, ingurumenak tokiko informazioan duen tratamendua, edo komunikazioaren formatu berriak. Hori guztia osatzeko, bi tailer praktiko egingo dira arratsaldean. Irailaren 8koaren gaia kazetaritza eraikitzailea izango da. Kazetaritza Eraikitzailearen Institutuko zuzendari Alfredo Casaresek gidatuko du, eta bertan Impact Hub Donostiako proiektuen arduradun Aitor Morenok ere parte hartuko du. Irailaren 9ko arratsaldeko tailerraren gaia hauxe izango da: nola detektatu informazio-iturria sare sozialetan eta nola jakin zein diren iturri zientifikoak. Tailerra SINC agentziako Eva Rodríguez Nieto erredaktoreak emango du.

Fuente: Ihobe

También te puede interesar

08 jun 2026
  • Comunicación ambiental
  • Corporativo
Las soluciones naturales en la educación ambiental, la medición ambiental e IA, y cómo contar el cambio climático, ejes temáticos de los cursos de verano 2026 de Ihobe
08 jun 2026
  • Comunicación ambiental
  • Corporativo
Las soluciones naturales en la educación ambiental, la medición ambiental e IA, y cómo contar el cambio climático, ejes temáticos de los cursos de verano 2026 de Ihobe
07 abr 2026
  • Planificación ambiental
El 16 de abril arrancan los Ekosteguna-Jueves de Ecoeficiencia de Ihobe, jornadas técnicas para profesionales en activo
27 mar 2026
  • Corporativo
Ihobe impulsa 639 acciones en municipios y moviliza a más de 2.200 empresas en 2025 para avanzar en la transición energético-climática de Euskadi