Pasar al contenido principal
01 jul 2024
  • Ecodiseño
  • Sostenibilidad local

Ekoetxea Urdaibaik EMAS Europako Ingurumena Kudeatzeko Sistemaren ziurtagiria jaso du

Ekoetxea Urdaibaik EMAS Europako Ingurumena Kudeatzeko Sistemaren ziurtagiria jaso du
Ihobek, Ekoetxea sarearen ingurumen-zentroen kudeaketaz arduratzen den sozietate publikoak, Ekoetxea Urdaibairako ziurtagiria jaso ondoren, EMAS ziurtagiria pixkanaka sozietate horren mende dauden beste zentroetara (Meatzaldea, Bizkaian; eta Txingudi eta Azpeitia, Gipuzkoan) zabaltzeko asmoa du.

Ihobek ingurumen-aldagaia aplikatu izan du Ekoetxea sareko jardueren garapenean; hala, zentroetara zabaldu du haren ingurumen-kudeaketako sistemaren metodologia aplikatzea, baina zentro horiek ez zuten ingurumen-kudeaketako sistemarik. 2022az geroztik, Ekoetxea Urdaibaik bere ingurumena kudeatzeko sistema egin, onartu eta ezarri du —orain egiaztatu dena—, EMAS bereizgarria lortuz.

EMAS Europako Ingurumena Kudeatzeko Sistemaren erregistroa "Ihobe sozietate publikoak Ekoetxea Urdaibain egiten duen jasangarritasunerako hezkuntza-jardueraren kudeaketara" iristen da. Irismen horren ondorioz, jarduera hori Busturiako (Bizkaia) Madariaga Dorretxean Ekoetxea Urdaibaik hartzen dituen espazioetan garatuko da.

Horrela, Ekoetxea Urdaibaik ingurumenarekiko zaintza eta errespetua bere eguneroko jardueran integratzeko konpromisoa hartzen du, baita bere inguruari aurrerapen eta jarduera nagusien berri emateko ere. Ingurumena babestearen eta kutsaduraren prebentzioaren alde lan egiten du, ikuspegi jasangarri batetik, eredugarritasunaren bidez eta Ihobeko pertsona guztiak ingurumenaren eta gizartearen hobekuntzan inplikatuz.

Ezarritako Ekoetxea Urdaibairen EMASek ingurumen-kudeaketako talde bat sortzea barne hartzen du eta talde horrek honako helburu hauek izango ditu: ingurumen-hezkuntzako eskaintza eta bisitarien ingurumen-portaera hobetzea, zentroaren efizientzia hobetzea uraren kontsumoan eta elektrizitatearen kontsumoan, eta kudeaketan ingurumen-irizpideak ezartzea. Zuzendaritzak eta gainerako langileek parte hartzen dute eta inplikatzen dira ingurumena kudeatzeko sistemaren bilakaeran, eta hori ezinbestekoa da ingurumena hobetzeko helburuak lortzeko.

Ehun bat erakunde EMAS Ingurumena Kudeatzeko Sisteman


Gaur egun, Euskadiko EMAS erregistroan —Eusko Jaurlaritzak kudeatzen du— 99 erakunde daude inskribatuta, hau da, Europako EMAS erregistro guztien % 2,2 (2023ko ekainera arte, 4.039). Euskadin inskribatutako ia ehun erakundeak 14 jarduera-sektoretakoak dira. Zehazki, manufaktura-industriak eta administrazio publikoak erregistroen % 37 osatzen dute.

Fuente: Ihobe

También te puede interesar

24 jun 2026
  • Cambio climático
  • Sostenibilidad local
Udalsarea 2030 presenta la herramienta hiriZAIN para integrar la salud y la acción climática en la planificación urbana
16 jun 2026
  • Cambio climático
  • Sostenibilidad local
Euskadi se prepara frente al calor con cerca de medio millar de refugios climáticos en todo el territorio
23 abr 2026
  • Ecodiseño
Ihobe y EHU impulsan una nueva formación en ecodiseño orientada a la economía circular
15 ene 2026
  • Sostenibilidad local
Las entidades locales vascas ponen en marcha más de un centenar de proyectos para actuar en la mejora ambiental de su entorno