Pasar al contenido principal
27 mar 2024
  • Ecodiseño
  • Economía circular

Berrindartzea 2024 Programa Zirkularrak gazteen enplegua bultzatuko du, deskarbonizaziorantz aurrera egiteko

Berrindartzea 2024 Programa Zirkularrak gazteen enplegua bultzatuko du, deskarbonizaziorantz aurrera egiteko
Programak edizio honetan daukan asmoa da deskarbonizaziorantz aurrera egitea, euskal enpresetako bizi zikloaren ikuspegia aintzat hartuta, gaikuntza prozesuan dauden gazteekin lankidetzan, Ihobek garatutako Climate&Circularity Calculator doako web tresnan oinarrituta.

Programa honen esparruan, enpresek deskarbonizazioan lan egiteko aukera izango dute, hiru ikuspegirekin:
  1. Erakundearen ikuspegia: Erakundearen karbono aztarna kalkulatzea, deskarbonizazio ibilbidea prestatzea eta lan ildo posibleak lantzea
  2. Produktuaren ikuspegia: Produktuaren karbono aztarna kalkulatzea eta lan ildo posibleak lantzea
  3. Ikuspegi mistoa: Erakundearen karbono aztarna kalkulatzea, deskarbonizazio ibilbidea prestatzea, produktuaren karbono aztarna kalkulatzea eta lan ildo posibleak lantzea

Programa Ihobek garatutako Climate&Circularity Calculator doako web tresnan oinarrituko da, hau da, karbono aztarna, ingurumen aztarna eta erakunde, produktu eta zerbitzuen zirkulartasun adierazleak modu integratuan neurtzeko lehen kalkulagailua.

Azken 10 urteetan erakunde eta produktu metriken kalkuluaren arloko ezagutzatik sortutako tresna da, Ihobek modu integratuan osatua, Basque Ecodesign Centerrek egindako lanari esker, hots, ekodiseinuan eta ekonomia zirkularrean egindako estatuko aliantza publiko-pribatu garrantzitsuena. Haren diseinuari esker, ingurumen ebaluazioak egin daitezke, bai erakundeari dagokionez, bai eta produktu eta zerbitzuei dagokienez ere.

Berrindartzea 2024 Zirkularra maiatzean jarriko da martxan, eta 5 hilabeteko iraupena izango du. Denbora tarte horretan, enpresa bakoitzak gaikuntza prozesuan dagoen gazte bat hartuko du. Gazte horiek praktikaldia egingo dute atxikitako enpresetan. Hala, prestakuntza emango zaie, eta Ihobek emandako tutoretza teknikoa jasoko dute. Prestakuntza eta tutoretza teknikoa Ihobek finantzatuko ditu.

Enpresaren eta gaztearen arteko lankidetza Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak finantzatutako beka baten bidez egingo da, Berrindartzea 2024 Programaren bidez, eta Novia Salcedo Fundazioak bideratuko du.

Programan parte hartu nahi duten enpresek apirilaren 17a baino lehen eman dezakete izena, inprimaki honen bidez.

Programa hau Basque Circular Hub Euskadiko ekonomia zirkularreko zerbitzu aurreratuen zentroaren bidez antolatu da. Ihobe sozietate publikoak kudeatu du, eta honako hauen arteko lankidetza publiko-pribatuaren emaitza da: Eusko Jaurlaritza, Bilboko Udala, Gasteizko Udala, Deustuko Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU), Mondragon Unibertsitatea, Tecnun-Ingeniaritza Eskola (Donostiako Campusa, Nafarroako Unibertsitatekoa) eta Tknika-Euskadiko LHren Ikerketa Aplikatuko Zentroa.


Izen ematea


Fuente: Ihobe

También te puede interesar

14 may 2026
  • Economía circular
Ihobe publica una guía para anticipar y gestionar los riesgos de transición de las empresas hacia una economía sostenible
07 may 2026
  • Economía circular
Seis industrias vascas refuerzan su apuesta por la economía circular aplicando el nuevo Manual Práctico de Excelencia en Remanufactura de Ihobe
30 abr 2026
  • Economía circular
Euskadi analiza sus flujos de materiales y constata su dependencia exterior en recursos clave para la industria
23 abr 2026
  • Ecodiseño
Ihobe y EHU impulsan una nueva formación en ecodiseño orientada a la economía circular