Pasar al contenido principal
04 nov 2021
  • Planificación ambiental

Euskadik Urban Klima 2050 aurkeztuko du Glasgowko COP26n, eskualde mailako klima-ekintzarako puntako proiektu gisa

Euskadik Urban Klima 2050 aurkeztuko du Glasgowko COP26n, eskualde mailako klima-ekintzarako puntako proiektu gisa
LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuak parte hartuko du Glasgown urriaren 31tik azaroaren 12ra bitartean egiten ari den COP26n. Amaia Barredok, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordeak, datozen urteetarako Euskadiren klima-ekintzarako proiekturik handiena aurkeztuko du ‘Politikak diseinatzetik aplikatzera: klima-aldaketara moldatzeko eskualdeko konponbide berritzaileak’ saioan, azaroaren 9an, asteartean, formatu hibridoan (Europako pabiloia Glasgown – online, streaming emisioa aldez aurretik izena emanda).

Ekitaldi honetan, klima-aldaketari egokitzeko politikak berriztatzeko ekimenak erakutsiko dira (trantsizio klimatiko eta energetikorako eta ekonomia urdinerako); halaber, lurraldeetan inpaktua duten ekonomia eta lurralde mailako gobernantza klimatikoko eredu berrietara aldatzeko inplementazio-proiektuak ere erakutsiko dira. Ekitaldia eskualde mailan puntakoak diren 4 esperientziatan eta haien erreplikagarritasun globalean zentratuko da.

Europar Batasunaren Glasgoweko 2021eko COP26ko ekitaldi paraleloen programaren ekitaldi ofiziala da. Antolatzaileak: Itsasoz Bestaldeko Herrialde eta Lurraldeen Elkartea, Balear Uharteetako Gobernua, Europako Eskualdeetako Lantaldea eta Eusko Jaurlaritza.

Egitaraua


16:00: Ongietorria eta sarrera.

16:10: Itsasoz bestaldeko herrialde eta lurraldeak, eta ekonomia urdin jasangarrira pasatzera zuzendutako urratsak eta bide-orri berria. Sr. Kalistat Lund. OCTAko Presidentearen Ordezkaria, Groenlandiako Nekazaritza, Autosufizientzia, Energia eta Ingurumen Ministroa.

16:20: Balear Uharteetako Gobernuaren egokitzapenerako bide-orria, eta garatutako lehenengo proiektu pilotuak. Sr. Juan Pedro Yllanes. Balear Uharteetako Gobernuaren Presidenteordea eta Trantsizio Energetikoko Sailburua

16:30: Europako testuinguru politikoa tokiko eta eskualdeko ikuspegitik. Sr. Apostolos Tzitzikostas. Eskualdeetako Lantaldeko Presidentea eta Erdialdeko Mazedonia Eskualdeko Gobernadorea, Grezia.

16:40: Euskadin, klima-aldaketara egokitzeko ekintza proiektu kolaboratibo eta eraldatzaile baten bidez gauzatzen da: Life Urban Klima 2050. Sra. Amaia Barredo. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordea.

16:50: Konklusioak.

Izen-ematea Europar Pabilioi osorako egin behar da. Horren ostean, erabaki ahal izango duzu zer ekitalditara joan nahi duzun.

Aldi bereko itzulpena egongo da: ingelesa-frantsesa-gaztelania.



IZEN-EMATEA


Fuente: Ihobe

También te puede interesar

07 abr 2026
  • Planificación ambiental
El 16 de abril arrancan los Ekosteguna-Jueves de Ecoeficiencia de Ihobe, jornadas técnicas para profesionales en activo
26 mar 2026
  • Planificación ambiental
El informe de Coyuntura Ambiental de Euskadi muestra en 2025 avances en aire y descarbonización, y señala retos en agua y biodiversidad
10 feb 2026
  • Planificación ambiental
La industria vasca acelera su transición hacia la sostenibilidad, según el último Ecobarómetro Industrial de Ihobe
26 nov 2025
  • Residuos
  • Planificación ambiental
Josu Bilbao, viceconsejero de Medio Ambiente: “cada vez reciclamos más y depositamos menos en vertedero”