Pasar al contenido principal
02 jun 2020
  • Ecodiseño
  • Economía circular
  • Corporativo

2 Milioi enpresei bideratuta, ingurumena babesteko inbertsioetarako

2 Milioi enpresei bideratuta, ingurumena babesteko inbertsioetarako

Gobernu Kontseiluak onartu egin du Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren, Iñaki Arriolaren, agindua; horren bidez, ekitaldi honetarako diru-laguntzak deitu dira, enpresei zuzenduta, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko.
 Aginduak honako diru-laguntza ildo hauek aurreikusten ditu:

a) Ingurumenaren babesaren arloan Europar Batasunaren arauak gainditu edo arauditik eza egonez gero babesa areagotu ahal izateko inbertsioetarako laguntzak.
b) Batasunaren etorkizuneko arauetara aurretiaz egokitzeko laguntzak.
c) Ingurumen-azterlanetarako laguntzak.
d) Hirugarrenek sortutako hondakinak birziklatzeko eta berrerabiltzeko inbertsioetarako laguntzak.
e) Lur kutsatuak oneratzeko laguntzak, ezin bada identifikatu kutsaduraren erantzulea, edo ezin bada legez hartu birgaitzearen finantzaketaren arduraduntzat, «nork kutsatu, hark ordaindu» printzipioaren arabera.
f) ETEentzako laguntzak, ingurumen-arloan aholkularitza-zerbitzuak emateko.

Deialdirako aurrekontu-zuzkidura 2 milioi eurokoa da; 1.110.000 euro prozedura arruntaren bidez esleitutako proiektuetarako esleitzen dira, eta gainerako 890.000 euroak, prozedura sinplifikatuaren bidez esleitutako proiektuetarako. Laguntza horiek Eskualde Garapeneko Europako Funtsarekin batera finantzatzen dira.

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian agindua argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Esleipen-prozedura bakoitzean hartzen den ebazpena gehienez sei hileko epean eman eta jakinaraziko zaie interesdunei, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.


Fuente: Ihobe

También te puede interesar

22 jul 2026
  • Corporativo
Ihobe se incorpora a BAIC para impulsar la innovación ambiental basada en datos e inteligencia artificial
16 jul 2026
  • Corporativo
Ihobe actualiza su Plan de Contratación y refuerza su compromiso con la transparencia
16 jul 2026
  • Economía circular
EFRAG incluye la herramienta Climate & Circularity Calculator de Ihobe en la segunda edición de su informe de mapeo de herramientas digitales
08 jun 2026
  • Comunicación ambiental
  • Corporativo
Las soluciones naturales en la educación ambiental, la medición ambiental e IA, y cómo contar el cambio climático, ejes temáticos de los cursos de verano 2026 de Ihobe