Pasar al contenido principal
11 oct 2024
  • Economía circular

Ihobek aztertu egingo ditu bizi-zikloaren analisirako tresnaren aurrerakuntzak, Europako lege-esparru berrian

Ihobek aztertu egingo ditu bizi-zikloaren analisirako tresnaren aurrerakuntzak, Europako lege-esparru berrian

Ekonomia zirkularreko adituek urriaren 15ean aztertuko dute Donostian bizi-zikloaren analisirako (BZA) tresnen aplikazioa, Europako Itun Berdearen ondoren garatutako lege-esparru berriari dagokionez. Ihobe sozietate publikoak antolatu du topaketa teknikoa, Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen baitan, eta Euskalitek sustatu du.

Jardunaldiari hasiera emateko, aipatutako sozietate publikoak hitzaldi bat eskainiko du Europako politikak diseinatzeko tresna gisa bizi-zikloaren analisiaren erabilerak izandako bilakaerari buruz. Ondoren, Mauro Cordellak, Europako Batzordeko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko ordezkariak, honi buruz hitz egingo du: “Europako ingurumen-aztarna: egungo egoera eta aurreikusitako erabilera berriak”.

Bestalde, Europako Batzordeko Joint Research Center-eko Sara Blanco Pérezek aztertu egingo du “BZAren eginkizuna eta ingurumen-aztarna, produktu jasangarrien ekodiseinuaren araudi berriaren esparruan”, bereziki, burdinari eta altzairuari dagokienez. Enpresaren ikuspegitik, Maya Ormazabalek, Telefonicako Jasangarritasun zuzendariak, Ecorating proiektua aurkeztuko du. Telefono mugikorren ingurumen-jasangarritasuna neurtzeko aukera ematen duen ebaluazio-sistema bat da, Europako merkatuan dauden gailu gehienetan ezarrita dagoena.

Ecorating proiektua telefono mugikorren ingurumen-jasangarritasuna neurtzeko aukera ematen duen ebaluazio-sistema bat da

Ondoren, produktu industrialetarako produktuaren ingurumen-adierazpenean (EPD ) oinarritutako konparazio-metodologia aurkeztuko da, altzairuaren eta zuraren sektorean aplikatzekoak diren adibideekin, Euskadiko Siderurgia-Siderex Klusterrak eta Baskegurrek aurkeztuta.

Horren atzetik, Ihobek moderatutako eztabaida-mahaia etorriko da, altzairuaren sektorea ardatz izango duena. Bertan, Olarra, Sidenor eta Tubos Reunidos eta Siderex enpresek hartuko dute parte.

Azkenik, Ihobek zehatz-mehatz azalduko ditu Climate & Circularity Calculator (3C) delakoan ezarritako hobekuntzak. Sozietate publiko honek sortutako doako tresna informatikoa da, bizi-zikloaren ikuspegia duten erakunde, produktu eta zerbitzuen ingurumen-jardunaren ebaluazio sinplifikatua egiteko erabiltzen dena.

Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astea abagune aproposa dugu Europar Batasunean kudeaketa aurreratuari buruzko jardunbide egokiak eta esperientziak sustatu, zabaldu eta elkarren artean trukatzeko.

Agenda eta programa hurrengo estekan.


Fuente: Ihobe

También te puede interesar

14 may 2026
  • Economía circular
Ihobe publica una guía para anticipar y gestionar los riesgos de transición de las empresas hacia una economía sostenible
07 may 2026
  • Economía circular
Seis industrias vascas refuerzan su apuesta por la economía circular aplicando el nuevo Manual Práctico de Excelencia en Remanufactura de Ihobe
30 abr 2026
  • Economía circular
Euskadi analiza sus flujos de materiales y constata su dependencia exterior en recursos clave para la industria
16 abr 2026
  • Economía circular
Asegurar el suministro de materiales, aumentar la autosuficiencia e impulsar productos sostenibles europeos, claves en la economía circular de Euskadi para 2026