- Economía circular
- Ecodiseño
Ihobek ekonomia zirkularrari buruzko doako ikastaro berriak eskainiko dizkie jarduneko profesionalei
Prestakuntzaren helburua lehiakortasuna hobetzea da, ikuspegi zirkular eta arduratsuago
ETE Zirkular Euskadi ekimenera atxikitako bitarteko eragile guztiekin lankidetzan antolatu da programa, eta horrek aukera emango du eskari handiena dagoen lurralde historikoetan hainbat ikastaro errepikatzeko. Ikastaro guztiak doakoak eta aurrez aurrekoak izango dira.Jardunean dauden eta interesa duten profesionalek ikasturte bakoitza baino 3 egun lehenago egin dezakete eskaera, atxikitako triptikoan ageri diren izen emateko esteken bidez edo Ihoberen agendaren bidez.
Basque Circular Hub
Basque Circular Hub Euskadiko ekonomia zirkularreko zerbitzu aurreratuen zentroa da, eta Ihobe sozietate publikoak kudeatzen du. Zentro aitzindari hau Eusko Jaurlaritzaren, Gasteizko Udalaren, Bilboko Udalaren, Deustuko Unibertsitatearen, Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU), Mondragon Unibertsitatearen, Lanbide Heziketako Euskadiko Ikerketa Aplikatuko Zentroaren (Tknika), Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritza Eskolaren (Tecnun) eta Novia Salcedo Fundazioaren arteko lankidetza publiko-pribatuaren fruitua da.
Merkatu prospektiba eta prestakuntza aurreratuko zerbitzuak eskaintzen espezializatuta dago, baita joeren analisiaren eta ekonomia zirkularraren arloko ezagutza aditua sortzen ere.
Fuente: Ihobe