31
may
2023
- Corporativo
Lan-eskaintzak Ihoben
Iragarkia argitaratuta agertuko da Campo y Ochandiano enpresaren webgunean. Eskabideak aurkezteko epea 2023ko ekainaren 16an amaituko da.
Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak, Ihobek, bi lan-eskaintza zabaldu ditu:
Lanpostu bakoitzaren eginkizunak, baldintzak eta eskaintzak baloratzeko irizpideak esteketan deskribatzen dira.
Ihobe Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailari atxikitako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa da. Lurzoruaren babesean, ekonomia zirkularrean, klima-aldaketan, biodibertsitatean eta iraunkortasunean espezializatutako sustatzailea da, eta ingurumena hobetzeko lan egiten du, ingurumen-irizpideak politika publikoetan txertatuz.

- Eraldaketa digitaleko proiektu-teknikaria.
Eskatutako profila eta hautagaitzak aurkezteko bidea: https://www.campo-ochandiano.com/#/ofertas/detail/134406.
- Komunikazioko eta marketineko proiektu-teknikaria.
Eskatutako profila eta hautagaitzak aurkezteko bidea: https://www.campo-ochandiano.com/#/ofertas/detail/134405 Ref. 6534.

Fuente: Ihobe