Pasar al contenido principal
23 dic 2020
  • Corporativo

Gorka Belamendia, Salburuako Interpretazio Zentroko koordinatzailea, 2021eko Ingurumen Kazetaritza Sariduna

Gorka Belamendia, Salburuako Interpretazio Zentroko koordinatzailea, 2021eko Ingurumen Kazetaritza Sariduna
Euskal Kazetarien Elkarte eta Elkargoak antolatutako Euskal Kazetaritza Sariak emateko ekitaldian parte hartu du Amaia Barredo Ingurumen sailburuordeak, eta Ingurumen Kazetaritza Saria eman dio Gorka Belamendiari. Salburuako Hezeguneen Interpretazio Zentroko arduraduna da Gorka Belamendia, eta maiz parte hartzen du komunikabideetan.Gorka Belarmendia

Hegaztiekin, espazio naturalekin eta ingurunearekin zerikusia duten gaietan egindako dibulgazio-lana aitortu nahi izan du euskal komunikabideetako ordezkariz osatutako epaimahaiak. Izan ere horixe baita Ingurumen Kazetaritza Sari honen helburua: ingurumenaren arloan espezializatutako profesionalen jarduera saritzea, funtsezko egitekoa baitute euskal gizartean ingurumena errespetatzeko balioak eta jasangarritasunaren kultura sustatzeko zereginean.

Bere mintzaldian, kazetariek informazio zehatza eta testuinguruan kokatua eskaintzeko duten zeregin garrantzitsua azpimarratu du Amaia Barredo sailburuordeak. “Gizarteak, ekonomiak eta, jakina, ingurumenak aurren dituzten erronka handien arteko loturak ulertzeko, inoiz baino beharrezkoagoa da ekitera bultzatuko gaituen informazio egokia”.

Era berean, Covid-19aren pandemiaren eraginez mundu osoa jasaten ari den krisi larria ere aipatu du Barredok, eta azpimarratu du “klima-aldaketaren moduko arazoak, nahitaezko energia-trantsizioa edo ekonomia zirkularreranzko eredu-aldaketa hemen ziren koronabirusa etorri baino lehenago ere, eta ezinbesteko egiten digu erne egotea, gure politikak mantentzea eta are sendotzea eta, zenbaitetan, prozesuak bizkortzea, hobeto prestatuak egon gaitezen”-

Euskal Kazetaritza Sarien 2021eko edizioan saritutako profesionalak izan dira: euskal osasun-langileen kolektiboa, Gizarte Erakundearen kategorian; Mikel López Iturriaga, “El Comidista”, Komunikazio Digitalaren kategorian; José Manuel Alonso, Ibilbide Profesionalaren kategorian; Rosa María Calaf, Adierazpen Askatasunaren kategorian; Luis Calabor, Fotokazetaritza kategorian, eta Zigor Aldama, Euskal Kazetariaren kategorian; haiekin batera, lehen aipaturiko Gorka Belamendia, Ingurumen Kazetaritza kategorian.

Sari horiek Ihoberen, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Saileko Ingurumena Kudeatzeko Sozietate Publikoaren, laguntza dute.

Fuente: Ihobe

También te puede interesar

08 jun 2026
  • Comunicación ambiental
  • Corporativo
Las soluciones naturales en la educación ambiental, la medición ambiental e IA, y cómo contar el cambio climático, ejes temáticos de los cursos de verano 2026 de Ihobe
27 mar 2026
  • Corporativo
Ihobe impulsa 639 acciones en municipios y moviliza a más de 2.200 empresas en 2025 para avanzar en la transición energético-climática de Euskadi
09 dic 2025
  • Corporativo
Solicita tu ejemplar del calendario Ihobe 2026
01 jul 2025
  • Corporativo
Ihobe ha actualizado su Plan de Contratación para el segundo semestre de 2025