Pasar al contenido principal
19 nov 2024

Eusko Jaurlaritzako Sozietate Publikoek Hondakinen Prebentziorako Europako Astearekin bat egin dute, mugikorren eta tableten bilketa bat eginez

Eusko Jaurlaritzako Sozietate Publikoek Hondakinen Prebentziorako Europako Astearekin bat egin dute, mugikorren eta tableten bilketa bat eginez

“Mugikorrak lurraldearen alde” kontzientziazio proiektu bat da, mugikorrak sistematikoki berreskuratzeko eta mugikorren kontsumoa murrizteko. Kanpainaren funtsa da erabiltzen ez diren telefonoak eta tabletak jasotzea, berregokitzeko eta ondoren, ahal bada, saltzeko, edo metalak, batez ere urrea eta beste osagai batzuk, berreskuratzen espezializatutako kudeatzaile baimenduei bidaltzeko. Ekintza hau 2025eko urtarrilaren 31ra arte luzatuko da.

7 egitekoak (7R) azpimarratuz: berritzea, birziklatzea, berreskuratzea, birdiseinatzea, murriztea, berrerabiltzea eta konpontzea

Hondakinen Prebentziorako Europako Astearen esparruan, Ihobek eta gainerako erakunde publikoek topaketa bat antolatu dute, eta bertan Alboanek kanpaina aurkeztu die egoitza Bilbon duten Eusko Jaurlaritzako erakunde publiko horietako langileei. Jardunaldian birziklapenaren garrantzia azpimarratu da, bai eta garapen jasangarriarekiko konpromisoa indartzeko beharra ere, ekonomia zirkularraren oinarri diren 7 egitekoak (7R) azpimarratuz: berritzea, birziklatzea, berreskuratzea, birdiseinatzea, murriztea, berrerabiltzea eta konpontzea. Pertsonek zein enpresek eta administrazio publikoek 7Rak praktikan jartzeaz kontzientzia hartzeak zabortegietan amaitzen duten mota guztietako hondakinen bolumena murriztea dakar, baita hondakin elektrikoena eta elektronikoena ere.

Hondakinen Prebentzioaren Europako Astea (EWWR)

Ihobek Hondakinen Prebentzioaren Europako Astearen idazkaritza teknikoaren funtzioa betetzen du Euskadin, non ekimena datorren azaroaren 24ra arte luzatuko baita, igande horretan amaituta. EWWR ekimenak gai bat zehazten du edizio bakoitzerako, eta lelo bat ere zehazten du, mezu bateratuak zabaldu ahal izateko. 2024an elikagaiak xahutzearen arazoa hautatu zen. Oraingo gaia lantzeko, Ihobe Elika-Elikaduraren Segurtasunerako Euskal Fundazioarekin batera aritu da, bai eta Eroskirekin eta Uvescorekin ere, zeinak Basque Ecodesign Centerreko enpresak baitira, eta denek, elkarrekin koordinatuta, hondakinen prebentzioari buruzko mezuak helarazi dizkiete herritarrei, lelo honekin: “Gustu ona ez da alferrik galtzen”


Fuente: Ihobe

También te puede interesar

02 nov 2026
  • ESG
14 agentes intermedios de PYME Circular Euskadi se suman a BasquESG para acercar la sostenibilidad a las pymes vascas
29 oct 2026
  • Acción ciudadana
ASTEKLIMA 2026 moviliza 130 actividades para impulsar la acción climática y la transición energética en Euskadi
29 oct 2026
  • Sostenibilidad local
Se publica la nueva convocatoria de ayudas para que las entidades locales impulsen actuaciones de desarrollo sostenible en Euskadi
26 oct 2026
  • ESG
El Gobierno Vasco presenta la iniciativa BasquESG en el III Congreso Catalunya Circular