Pasar al contenido principal
31 mar 2021
  • Comunicación ambiental
  • Corporativo

Ihobek “En verde-Berdean” martxan jarri du, jasangarritasunari eta ingurumenari buruzko podcasta

Ihobek “En verde-Berdean” martxan jarri du, jasangarritasunari eta ingurumenari buruzko podcasta
Ihobek, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak, “En verde-Berdean” aurkeztu du, jasangarritasunari eta ingurumenari buruzko Ihoberen podcasta, bizi-eredu jasangarriagoak lortzeko lan egiten duten pertsonei eta erakundeei ahotsa emateko.

Bego Beristain kazetariak aurkeztutako formatu berri hau jaio da EAEko natura-ingurunearekin eta ingurumen-erronkekin –klima-krisia, biodibertsitatearen galera, natura-ingurunearen kontserbazioa, ekonomia zirkularraren ezarpena, garapen jasangarria...– lotutako esperientziak eta proiektuak zabaltzeko asmoz, beste pertsona eta erakunde batzuk inspiratzeko eta haien arteko sinergiak sortzeko.

“En verde-Berdean” podcastaren lehen atalean Gabi Martínez idazlea eta naturalista izan zen protagonista. Egungo eredu sozioekonomikoa birpentsatzeko eta ingurumena errespetatzen duen eredu jasangarriago baterantz abiatzeko bidean, artearen eta literaturaren munduak egin ditzakeen ekarpenei buruzko gogoetan egin zuen.

Laster, elkarrizketa-gune berriaren atal berriak aterako dira argitara. Hilean behin egingo da, eta gehien erabilitako bi podcast-plataformetan banatuko da: iVoox-en eta Spotify-n.

Fuente: Ihobe

También te puede interesar

10 sep 2026
  • Comunicación ambiental
La Escuela de Comunicación Ambiental apuesta por relatos que transformen la preocupación climática en acción
22 jul 2026
  • Corporativo
Ihobe se incorpora a BAIC para impulsar la innovación ambiental basada en datos e inteligencia artificial
16 jul 2026
  • Corporativo
Ihobe actualiza su Plan de Contratación y refuerza su compromiso con la transparencia
01 jul 2026
  • Comunicación ambiental
El Gobierno Vasco y Ecoembes acercan el reciclaje inclusivo a más de 5.200 personas con discapacidad intelectual