Pasar al contenido principal
10 oct 2022
  • Sostenibilidad local

Udalsarea 2030eko Lurzoruen Talde Iraunkorrak Euskadiko Lurzorua Babesteko 2030erako Estrategiaren udal-ekintzak eta -politikak gauzatuko ditu

Udalsarea 2030eko Lurzoruen Talde Iraunkorrak Euskadiko Lurzorua Babesteko 2030erako Estrategiaren udal-ekintzak eta -politikak gauzatuko ditu

Udalsarea 2030eko Lurzoruen Talde Iraunkorrak urriaren 18an, asteartean, egingo den lehen lan-bilerarekin hasiko du bere ibilbidea, eta bertan 17 eragilek hartuko dute parte. Helburu nagusia Euskadiko Lurzorua Babesteko 2030erako Estrategiaren udal-ekintzak eta -politikak hedatzea izango da.


Udalerriek kudeaketa jasangarrirako lehentasunezko jardun-eremuak identifikatuko dituzte, eta, zenbait tresna garatuko dituzte elkarlanean lurzoruaren funtzioak babesteko eta lurzoruaren mehatxuak murrizteko, kutsadura, artifizializazioa, materia organikoaren galera eta lerradurak, beste batzuen artean.


Gainera, talde iraunkorrak erantzunak emango dizkie lurzoruaren kudeaketari buruzko informazio-beharrei, bai eta udaletako hainbat kudeaketa-eremutako profesionalek, hala nola hirigintzakoek, nekazaritza eta abeltzaintzakoek, basogintzakoek eta ingurumenekoek, eskatzen dituzten jardunbide egokiei ere.

Eusko Jaurlaritzak joan den ekainean onartu zuen Euskadiko Lurzorua Babesteko 2030erako Estrategia.

Dokumentu horren izaera integralak Euskadi Europako lurralde aitzindarietako bat bihurtzen du arlo horretan, oso eskualde eta herrialde gutxik baitituzte antzeko kudeaketa-politikak. Orain arte Suitza, Eskozia, Gales edo Holandan soilik garatu dira.


Lurzorua Babesteko Estrategiaren arabera, Euskadiko lurzoru guztiak modu jasangarrian kudeatuko dira 2050erako, eta, horrela, lurzoruaren osasuna eta funtzioak bermatuko dira epe luzera, etorkizuneko belaunaldiek erabil ditzaten. Esparru horretan, toki-erakundeek, estrategia lantzeko prozesuan, lurzoruaren kudeaketa jasangarrian duten zereginaren garrantzia aitortu zuten, hirigintzan, klima-aldaketan edo baliabide natural horren erabileretan dituzten eskumenetatik abiatuta.


Lantaldea partaidetza berriei irekita dago, eta Udalsarea 2030ek parte hartzeko gonbita egiten die interesa duten udalerriei eta eskualde mailako erakunde berriei.


Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan udalsarea2030@ihobe.eus helbidearen bitartez.



Fuente: Ihobe

También te puede interesar

24 jun 2026
  • Cambio climático
  • Sostenibilidad local
Udalsarea 2030 presenta la herramienta hiriZAIN para integrar la salud y la acción climática en la planificación urbana
16 jun 2026
  • Cambio climático
  • Sostenibilidad local
Euskadi se prepara frente al calor con cerca de medio millar de refugios climáticos en todo el territorio
15 ene 2026
  • Sostenibilidad local
Las entidades locales vascas ponen en marcha más de un centenar de proyectos para actuar en la mejora ambiental de su entorno
24 sep 2025
  • Sostenibilidad local
Nueva convocatoria de ayudas para que las entidades locales impulsen la transición sostenible en Euskadi