Pasar al contenido principal
16 jun 2021
  • Planificación ambiental
  • Economía circular

Eusko Jaurlaritzak lau milioi euro bideratzen ditu ingurumena babesten duten enpresa-inbertsioak diruz laguntzera

Eusko Jaurlaritzak lau milioi euro bideratzen ditu ingurumena babesten duten enpresa-inbertsioak diruz laguntzera
Eusko Jaurlaritzak, ingurumenarekin duen konpromisoaren garapenean, duela urte batzuetatik, Euskadiko enpresetan ingurumen-inbertsioak –ekoizpen-sistemetan hobekuntza teknologikoak sartzeko bide ematen dutenak– sustatzeko dirulaguntzen programen betearazpena sartu du bere politikan. Gaur argitaratutako agindua Euskadiko ingurumen-kalitatea babesteko helburu horretan kokatzen da, eta Eusko Jaurlaritzak iaz onetsi zuen “2030 Euskadiko Ekonomia Zirkularraren Estrategia” betetzen laguntzen du.

Informazioa EHAAn argitaratu da, gaur, eta eskabideak aurkezteko epea bihar hasiko da

Laguntza horien zuzkidura ekonomikoa bikoiztu egin da 2020ko deialdiaren aldean; orduan, bi milioi eurokoa izan zen. EGEFen (Eskualde Garapeneko Europako Funtsa) laguntza diruz lagundutako zenbatekoaren % 50 izango da.

Dirulaguntza jaso dezaketen jarduerak


Urriaren 27ko 202/2015 Dekretuak ezartzen duenez, laguntzak ingurumena babestera bideratuko dira, honako ildo hauetan:

a) Ingurumena babesteko Batasunaren arauetatik haragoko inbertsiorako laguntzak, edo, Batasunaren araurik ezean, ingurumenaren babes-maila handitzen dutenak.

b) Batasunaren etorkizuneko arauetara aurretiaz egokitzeko laguntzak.

c) Ingurumen-azterlanetarako laguntzak.

d) Hirugarrenek sortutako hondakinak birziklatzeko eta berrerabiltzeko inbertsioetarako laguntzak, baldin eta metatze-baldintzak betetzen badira:
  • Inbertsioa beste enpresa batzuek sortutako hondakinak murriztera bideratzen da.
  • Beste egoera batzuetan, birziklatutako edo berrerabilitako material tratatuak ingurumenarekin hain errespetuzkoa ez den modu batean ezabatu edo tratatuko lirateke.
  • Laguntzek ez dituzte zeharka libratuko kutsaduraren arduradunak Batasunaren legeriaren arabera beren gain hartu behar duten karga batetik edo ohiko enpresa-kostutzat jo behar den karga batetik.
  • Inbertsioaren efektu bakarra ez da birziklapenerako materialen eskaria areagotzea, material horien bilketa areagotzea baino.
  • Inbertsioak teknikaren egungo egoera gaindituko du.
e) Lur kutsatuak oneratzeko laguntzak, kutsaduraren erantzulea identifikatu ezin bada, edo birgaitzearen finantzaketaren arduraduntzat ezin bada legez hartu, «nork kutsatu, hark ordaindu» printzipioaren arabera.

f) ETEentzako laguntzak, ingurumen-arloan aholkularitza-zerbitzuak emateko.

Laguntzarako ildo guztiak 2020 Euskadiko Ingurumeneko IV. Esparru Programaren balioekin bat datoz; zehazki, pertsonen osasuna eta etorkizuneko belaunaldiekiko konpromisoa babestea bilatzen dute.

Fuente: Ihobe

También te puede interesar

14 may 2026
  • Economía circular
Ihobe publica una guía para anticipar y gestionar los riesgos de transición de las empresas hacia una economía sostenible
07 may 2026
  • Economía circular
Seis industrias vascas refuerzan su apuesta por la economía circular aplicando el nuevo Manual Práctico de Excelencia en Remanufactura de Ihobe
30 abr 2026
  • Economía circular
Euskadi analiza sus flujos de materiales y constata su dependencia exterior en recursos clave para la industria
16 abr 2026
  • Economía circular
Asegurar el suministro de materiales, aumentar la autosuficiencia e impulsar productos sostenibles europeos, claves en la economía circular de Euskadi para 2026