Pasar al contenido principal
23 jul 2021
  • Economía circular
  • Planificación ambiental

Ihobek eta Orkestrak euskal enpresek klima-trantsizioaren eta ekonomia zirkularraren aurrean duten lehiakortasuna aztertuko dute

Ihobek eta Orkestrak euskal enpresek klima-trantsizioaren eta ekonomia zirkularraren aurrean duten lehiakortasuna aztertuko dute
OrkestraHitzarmenaren bitartez, entitate horiek –2017tik elkarlanean ari dira– zenbait ikerketa- eta lan-ildo garatuko dituzte. Zehazki, Euskadiko enpresei lehiakorrago izaten laguntzeko bi azterlan egingo dituzte. Horretarako, enpresak, besteak beste, energia-klimaren arloko trantsizioarekin, ekoberrikuntzarekin eta digitalizazioarekin lotutako aldaketetara aurretik egokitzea aurreikusten da.

Hitzarmena bi erakundeetako zuzendari nagusiek sinatu dute (Alexander Botok Ihoberen izenean eta María José Arangurenek Orkestrarenean), eta gehienez ere lau urterako da. Epe motzean, 2021erako bi txosten egitea ekarriko du. Horietako batean, klima-aldaketak enpresa-sektoreen lehiakortasunean eta enpleguan duen eragina aztertuko da (ingurumen-aztarnaren sektorekako analisia).

Era berean, ekoberrikuntzak Europako produktuaren, materialen, eta abarren inguruko politikekin lotuta (ekodiseinuari buruzko zuzentaraua edo ErP, erosketa berdea, industria-isurketei buruzko zuzentaraua…) sortzen dituen aukerei buruzko beste azterlan bat egingo da. Ekoberrikuntzaren lehentasunak etorkizunean lehiakortasuna eta ingurumena hobetzera bideratuko dira.

Datozen urteetan, Ihobek eta Orkestrak enpresen lehiakortasun jasangarriaren inguruko balio handiko bestelako alderdien ezagutzan sakontzeko ahalegina egingo dute

Ekonomia zirkularraren eta digitalizazioaren arteko harremanari buruzko analisi bat egingo da, bereziki industriako balio-kateetako datuen kudeaketan arreta jarriz, Euskadiko ekoberrikuntzaren arloko etorkizuneko ekimenen lehiakortasun-ahalmena ebaluatuko da eta ingurumen-inpaktu handiko material kritikoekiko eta metal giltzarriekiko mendekotasunak Euskadiko ekonomian duen inpaktua aztertuko da.

Hitzarmenean ekoberrikuntzako eskualde-indize bat sortzeko metodologia bat garatzeko aukera barne hartzen da, baita Euskadiko ekonomia zirkularraren arloko negozio-aukerak ikertzea ere.

«Euskal enpresen posizionamendua, ekonomia zirkularrak eskaintzen dituen aukeren aurrean» txostena da bi erakundeek egindako lanetako bat. Txosten horretan, euskal enpresek ekonomia zirkularrari dagokionez zer jokabide duten aztertzen da, baita enpresek beren ekoizpen-prozesuetan metodologia hori barneratuz zer emaitza espero dituzten ere.

Azken finean, Ihobek eta Orkestrak beren estrategiak bateratu dituzte, gure herrialdeak eta bertako erakundeek modu jasangarrian lehiatzeko duten balioa handitzeko asmoz.

Fuente: Ihobe

También te puede interesar

14 may 2026
  • Economía circular
Ihobe publica una guía para anticipar y gestionar los riesgos de transición de las empresas hacia una economía sostenible
07 may 2026
  • Economía circular
Seis industrias vascas refuerzan su apuesta por la economía circular aplicando el nuevo Manual Práctico de Excelencia en Remanufactura de Ihobe
30 abr 2026
  • Economía circular
Euskadi analiza sus flujos de materiales y constata su dependencia exterior en recursos clave para la industria
16 abr 2026
  • Economía circular
Asegurar el suministro de materiales, aumentar la autosuficiencia e impulsar productos sostenibles europeos, claves en la economía circular de Euskadi para 2026