Pasar al contenido principal
19 dic 2024
  • Planificación ambiental

Eusko Jaurlaritzak eta hiru foru-aldundiek osatzen duten Hondakinak Koordinatzeko Organoaren bilera

Eusko Jaurlaritzak eta hiru foru-aldundiek osatzen duten Hondakinak Koordinatzeko Organoaren bilera

Hondakinak Koordinatzeko Organoak (HKO) lehen bilera egin du Bizkaiko Teknologia Parkean dagoen Bizkaia Waste Lab eraikin berrian. Organo horrek Euskadin arlo horretan eskumena duten lau administrazioak biltzen ditu: Eusko Jaurlaritza eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiak.

Mikel Jauregi sailburuak adierazi duenez, “hondakinen arloan erronka handiak ditugu aurrean, eta erronka partekatuak dira; urratsak elkarrekin egiten jarraitzeko garaia da, eta, horretarako, lau administrazio publikoen konpromisoa eta ekarpena funtsezkoak dira”

Bilera Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburu Mikel Jauregik zuzendu du, eta Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Bizkaiko foru-diputatu Arantza Atutxak, Ekonomia Garapeneko eta Jasangarritasuneko Arabako foru-diputatu Saray Zaratek eta Jasangarritasuneko Gipuzkoako foru-diputatu Jose Ignacio Asensiok hartu dute parte. Haiekin batera, Ingurumeneko sailburuorde Josu Bilbao, Ingurumen Kalitatearen zuzendari Javier Agirre eta Ihobe-Eusko Jaurlaritzaren ingurumen-jarduketarako sozietate publikoko zuzendari nagusi Alexander Boto izan dira bileran.

Hondakinak Koordinatzeko Organoak aurrera egin nahi du hondakinen arloko lau euskal administrazioen arteko plangintza koordinatu eta erantzunkidean. Zehazki, HKO plangintza horren barruan lantzen ari den bi erronka handiak honako hauek dira: alde batetik, euskal herritarrengan konponketa eta berrerabilera sustatzea, 2030. urterako hondakinen sorkuntza % 15 murrizteko; eta, bestetik, hondakinen kudeaketa optimizatzea, urte horretarako zabortegira joaten diren hondakinak % 85 murrizteko. Ildo horretan, jakinarazi da Eusko Jaurlaritzak hondakinak tratatzeko instalazioen etorkizuneko LPSa zehazteko lizitazioari hasiera emango diola 2025ean, gaur egun birziklatu ezin diren hondakin-korronteen birziklatze-tasa hobetzeko.

Mikel Jauregi sailburuak azpimarratu duenez, "hondakinen arloan erronka handiak ditugu aurrean, eta erakunde guztien artean modu partekatuan ekiteko erronkak dira. Nolanahi ere, baikorrak izateko datuak ere baditugu. Adibidez, azken bost urteetan % 49 murriztu ditugu zabortegira joaten diren hondakinak. Urratsak elkarrekin egiten jarraitzeko garaia da, eta, horretarako, lau administrazio publikoen konpromisoa eta ekarpena funtsezkoak dira”.


Fuente: Ihobe

También te puede interesar

07 abr 2026
  • Planificación ambiental
El 16 de abril arrancan los Ekosteguna-Jueves de Ecoeficiencia de Ihobe, jornadas técnicas para profesionales en activo
26 mar 2026
  • Planificación ambiental
El informe de Coyuntura Ambiental de Euskadi muestra en 2025 avances en aire y descarbonización, y señala retos en agua y biodiversidad
10 feb 2026
  • Planificación ambiental
La industria vasca acelera su transición hacia la sostenibilidad, según el último Ecobarómetro Industrial de Ihobe
26 nov 2025
  • Residuos
  • Planificación ambiental
Josu Bilbao, viceconsejero de Medio Ambiente: “cada vez reciclamos más y depositamos menos en vertedero”