Pasar al contenido principal
29 sep 2023

Klima-erronkei anbizioz heltzeko Europa lehiakor baten beharra aldarrikatu du Arantxa Tapiak Regions 4 Batzordearen aurrean

Klima-erronkei anbizioz heltzeko Europa lehiakor baten beharra aldarrikatu du Arantxa Tapiak Regions 4 Batzordearen aurrean
Eskualdeek garapen iraunkorraren lidergoan duten paper aitortuagoa eta aktiboagoa aldarrikatu du Tapiak, eta garapen-eredu horrek justizia-printzipio bat bete behar duela nabarmendu du, inor atzean ez uzteko.

Trantsizio energetiko-klimatikoak zorrotza eta handinahia izan behar du ezarritako helburuak betetzeko orduan, Europa osoaren eta Europako eskualde guztien garapen ekonomiko, teknologiko eta industrialari kalterik egin gabe.

Ildo horretan, Industriako Ministroen Kontseiluak aste honetan bertan hartutako erabakia babesten duela berretsi du, Europa lehiakorra beharrezkoa delako, berrikuntzatik klima-helburuak betetzen laguntzeko.

Eskualdeetako Lantaldeko Ingurumen Batzordearen topaketa


Europako Eskualdeen Lantaldeko (COR) Ingurumen, Klima Aldaketa eta Energia Batzordea (ENVE) Malagan bildu da, eta 100 kide inguruk, horien artean Euskadi, EBren egungo agintaldiko klima- eta ingurumen-gai garrantzitsuak eztabaidatu dituzte. Hala nola, Europako Itun Berdearen eta Hidrogeno Bankuaren gobernantzari buruzko irizpenak onartu eta COP28rako funtsezko gaiak aztertu dituzte, eta Dubaiko hitzorduari begira adostutako adierazpena ere onartu dute: Towards a Local Governments and Municipal Authorities (LGMA) position for the UNFCCC COP28. Regions4 nazioarteko sareak eta Euskadik, topaketaren anfitrioi gisa, bat egin dute adierazpen horrekin.

Gaur egun, eztabaida ofizialek ez dute kontuan hartzen eskualdeen ikuspegia ezta ahotsa, nahiz eta beren gobernuak izan, tokiko administrazioarekin batera, arintze-neurrien % 70 eta Parisko Akordioaren konpromisoetan aurrera egiteko egokitzapen-neurrien % 90 betearazteaz arduratzen diren erakundeak.

Horregatik, aurkeztutako manifestuak gobernantza globalaren bilakaera eta alde anitzeko adostasun berri bat eskatzen du, estatuez gain, eskualdeko eta tokiko agintariak, gizarte zibila eta sektore ekonomikoak barne hartuko dituena, nazioz gaindiko erakundeekin lankidetza estuan. Munduko gobernantzaren etorkizuna lankidetzan, deszentralizazioan eta multilateralismo inklusiboan oinarritzen da; "horrela bakarrik lortuko da trantsizio justu hori".

Aldarrikapen horiek IPCCren seigarren txostenean eta Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Konbentzioaren (CMNUCC) Global Stocktake laburpenean ere islatzen dira. Bi dokumentuek azpimarratzen dute estatuetako gobernuak atzeratuta daudela beren konpromisoak betetzean, eta, aldi berean, eskualdeek klima-anbizio handiagoa dutela nabarmentzen dute.

Horregatik, gaur egun Euskadi buru duen Regions4 Garapen Jasangarriaren aldeko Eskualde Gobernuen Sarea bezalako eragileek funtsezko zeregina izan beharko dute multilateralismo berri honetan.

Kata Tüttö Budapesteko alkateorde eta ENVEko presidenteak gidatu du gaurko jardunaldian, non Arantxa Tapia sailburuak, Regions4ko presidente gisa, parte hartu duen. Lia Montalti Emilia-Romañako (Italia) Under2 Coalition sareko ordezkariak ere parte hartu du bertan, Euskadik garrantzi handia duen nazioarteko bi sare nagusiak.

Fuente: Ihobe

También te puede interesar

02 nov 2026
  • ESG
14 agentes intermedios de PYME Circular Euskadi se suman a BasquESG para acercar la sostenibilidad a las pymes vascas
29 oct 2026
  • Acción ciudadana
ASTEKLIMA 2026 moviliza 130 actividades para impulsar la acción climática y la transición energética en Euskadi
29 oct 2026
  • Sostenibilidad local
Se publica la nueva convocatoria de ayudas para que las entidades locales impulsen actuaciones de desarrollo sostenible en Euskadi
26 oct 2026
  • ESG
El Gobierno Vasco presenta la iniciativa BasquESG en el III Congreso Catalunya Circular