- Corporativo
Zabaldu da Birziklatze Zentro Aurreratua besterentzeko eskaintzak aurkezteko epea
Ihobek, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak, prozesua hasi du Zamudioko Torrelaragoiti industrialdean dagoen Birziklatze Zentro Aurreratua (BZA) izeneko higiezina lehiaketa irekiaren bidez besterentzeko. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzearekin batera, 30 egun naturaleko epea irekiko da bihartik, 2024ko urtarrilaren 9tik, aurrera eskaintzak aurkezteko.
Birziklatze Zentro Aurreratua orube eraiki bat da, industria-jardueretarako erabiltzen dena. Bertan, elkarri lotutako hainbat eraikin daude, eta gaur egun hondakinak tratatzeko erabiltzen den konplexu bat osatzen dute. Lizitazioaren gutxieneko prezioa 1.895.209,48 eurokoa izango da, eta ebazteko baldintza gisa ezarri da hondakinak berreskuratzeko eta birziklatzeko jarduerari jarraipena ematea.
GAUR EGUN LIZITAZIO-EPEA ITXITA DAGO
Fuente: Ihobe