06
abr
2021
- Planificación ambiental
Ihobek eguneratu egin du erakundeen karbono-aztarnaren kalkulagailua
Karbono-aztarnaren kalkulagailua UNE EN ISO 14064-1 nazioarteko arauan dago oinarrituta, horixe baita Eusko Jaurlaritzak aukeratutako estandarra, beraren nazioarteko izaeragatik. Tresna berriak, emisio faktoreak eguneratzeaz gain, funtzionaltasunak areagotu ere egin ditu.
Karbono-aztarna kalkulatzeko tresna praktiko hau aurretiko urrats bat da ingurumen-aztarnaren kalkulurako. Karbono-aztarnaren bertsio eguneratuak baditu, gainera, erabilerarako eskuliburu bat eta tutorial bat, haren erabilera errazteko.
2019ko edizioaren berritasunen artean, honako hauek azpimarratu behar dira: emisio faktoreen eguneraketa; xurgapen faktoreak MITECOren tresnarekin lerrokatzea; edo funtzionaltasunak gehitzea, hala nola berokuntza globalaren potentzialaren eguneraketa desberdinen erabilera, emaitzen berri jasoko duen erregistro edo sistemaren arabera.
Tresna honen bidez jasotako informazioa baliagarria da Espainiako Gobernuaren Trantsizio Ekologiko eta Erronka Demografikorako Ministerioaren Karbono-aztarnaren, konpentsazioaren eta karbono-dioxidoa xurgatzeko proiektuen erregistroan modu boluntarioan sartzeko.
Gainera, bere emisioak konpentsatu ditzake, karbono aldetik neutroa den erakunde bihurtuz, dela ekarpen ekonomiko bat eginez xurgapena lortzen duten proiektuei , dela CO2 kantitate baliokidea murriztuz.
Karbono-aztarna kalkulatzeko tresna praktiko hau aurretiko urrats bat da ingurumen-aztarnaren kalkulurako. Karbono-aztarnaren bertsio eguneratuak baditu, gainera, erabilerarako eskuliburu bat eta tutorial bat, haren erabilera errazteko.
2019ko edizioaren berritasunen artean, honako hauek azpimarratu behar dira: emisio faktoreen eguneraketa; xurgapen faktoreak MITECOren tresnarekin lerrokatzea; edo funtzionaltasunak gehitzea, hala nola berokuntza globalaren potentzialaren eguneraketa desberdinen erabilera, emaitzen berri jasoko duen erregistro edo sistemaren arabera.
Tresna honen bidez jasotako informazioa baliagarria da Espainiako Gobernuaren Trantsizio Ekologiko eta Erronka Demografikorako Ministerioaren Karbono-aztarnaren, konpentsazioaren eta karbono-dioxidoa xurgatzeko proiektuen erregistroan modu boluntarioan sartzeko.
Neurtzea, murriztera zuzendutako lehen urratsa
Aztarna kalkulatu eta gero, erakundeak jarrai dezake BEG emisioak murrizteko prozesuarekin: lehenik eta behin, identifikatu behar du zer eremutan jardun dezakeen ahalmen handiagoz; gero, berriz, atxikitako emisioak murrizteko ekintzak inplementatu behar ditu.Gainera, bere emisioak konpentsatu ditzake, karbono aldetik neutroa den erakunde bihurtuz, dela ekarpen ekonomiko bat eginez xurgapena lortzen duten proiektuei , dela CO2 kantitate baliokidea murriztuz.
Fuente: Ihobe