Pasar al contenido principal
06 oct 2022
  • Residuos
  • Economía circular

TECNALIA eta GAIKER zentro teknologikoek ICEBERG Europako Proiektuaren batzar nagusia hartuko dute aste honetan, zeinetan sei euskal erakundek parte hartzen duten

TECNALIA eta GAIKER zentro teknologikoek ICEBERG Europako Proiektuaren batzar nagusia hartuko dute aste honetan, zeinetan sei euskal erakundek parte hartzen duten

Helburua ekonomia zirkularrean oinarritutako soluzio berritzaileak eskaintzea da

ICEBERG proiektu europarra —Innovative Circular Economy Based solutions demonstrating the Efficient recovery of valuable material Resources from the Generation of presentative End-of-Life building materials ingelesez— Europako Batasunak finantzatzen du, Horizon 2020 Ikerketa eta Berrikuntzako Esparru Programaren barruan (869336 kontratua). Eraikuntzan gehien erabiltzen diren materialen zirkulartasunari heltzea proposatzen du, eraikuntza- eta eraispen-hondakinak (EEH) berreskuratu eta birziklatzetik hasi eta produktu iraunkorragoak garatzeraino.

IcebergHelburua berrerabiltzeko sistema eta teknologia berritzaileak diseinatu, garatu eta baliozkotzea da, balio handiko material berreskuratuak –ezpurutasun gutxikoak (% 8 baino gutxiago)– eta fidagarriak sortzeko. Industria mailako balioztapena Europako hainbat tokitako sei azterketa-kasuren bidez egingo da, besteak beste, hurrengoak hartuko dituena: hormigoiaren, zeramikaren, zuraren, igeltsuaren, apar isolatzaileen eta material superisolatzaileen zirkulartasuna. Gainera, eraikuntza-sektoreko hondakinetatik ateratako material birziklatuen konfiantza eta onargarritasuna hobetu nahi dira.

BANANTZEKO UNITATE MUGIKORRA


Gaiker zentro teknologikoak hilabeteak daramatza EEHak automatikoki bereizi eta sailkatzeko unitate mugikorra garatzen. Kasu honetan, Lezama Demoliciones, Serikat eta Viuda de Sainz euskal enpresek parte hartzen dute beren ezagutza emanez eta alderantzizko logistikarako euskarri-tresnak garatzen lagunduz, eta irtenbide guztiak balioztatuz tokiko azterketa baten kasuan (proiektuak aurreikusten dituen 6 azterketa-kasuetatik bat Euskaditik zuzenduko da).

Parte hartu zuten 35 erakundeetako ordezkariek bisita bat egin zuten atzo Gaiker-en instalazioetara, sentsore hiperespektralen eta adimen artifizialeko algoritmoen bidez materialak automatikoki ezagutzeko taldea ikusteko. Industria mailan, LENZ Instruments ari da ekipamendua martxan jartzen, eta hurrengo hilabeteetan zenbait azterketa-kasutan balioztatuko da, besteak beste, Viuda de Sainz enpresan.

ICEBERG


Proiektuak lau urteko iraupena izanen du eta 15.667.498 euroko aurrekontua. Horietatik, 12.997.935 euro Europar Batasunak jarriko ditu. Proiektuaren lehen erdian, EEHetatik datozen materialen trazabilitatea, identifikazioa, bereizketa, birziklatzea eta berrerabilera hobetzeko tresnak eta teknologiak ari dira garatzen. Proiektuaren bigarren zatian soluzio horiek sei azterketa-kasutan demostratuko dira, eta haien eragin ekonomikoa, ingurumenekoa eta langileen osasunekoa aztertuko dira.

Informazio gehiago:  www.iceberg-project.eu


Fuente: Ihobe

También te puede interesar

15 oct 2026
  • Economía circular
78 industrias vascas impulsan la innovación en economía circular con las ayudas 2026
07 oct 2026
  • Economía circular
Ihobe aborda los requisitos de información, sostenibilidad y trazabilidad asociados al Pasaporte Digital del acero en un Ekosteguna- Jueves de Economía Circular
21 sep 2026
  • Economía circular
Ihobe retoma los Ekosteguna-Jueves de Economía Circular con una nueva programación hasta final de año
16 sep 2026
  • Economía circular
Euskadi impulsa el proyecto Basque Zirkular Metals con el objetivo de liderar la nueva industria circular del acero en Europa