Pasar al contenido principal
16 may 2020
  • Economía circular
  • Residuos
  • Corporativo

Euskadiko hondakin sanitarioak % 400 hazi dira COVID-19aren ondorioz

Euskadiko hondakin sanitarioak % 400 hazi dira COVID-19aren ondorioz

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak % 350 eta % 400 bitarteko hazkundea erregistratu du sortutako hondakin sanitarioen kopuruan, pisuaren arabera neurtuta, iragan martxoaz geroztik eta aurreko urtearekin alderatuta. Hondakin sanitarioen hazkunde hori bat dator beste autonomia erkidego batzuekin erregistratutakoarekin, eta COVID-19 pandemiaren testuinguruan kokatu behar da.

Hondakin sanitarioen kudeaketarako Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatzen ari den dinamika pandemiaren aurretik zegoen dinamika berbera da, eta EAEko hondakin sanitarioei buruzko martxoaren 3ko 21/2015 Dekretuan ezarritako jarraibideak betetzen ditu, bai hondakinak zentro sanitarioetan biltegiratzeko jarraibideei dagokienez eta bai hondakin sanitarioen kanpo-kudeaketari dagokionez.

Euskadin Eusko Jaurlaritzak baimendutako 4 enpresa daude, hondakin sanitarioetarako instalazioak dituztenak eta hondakin horiek ospitale edo egoitzetan jasotzen dituztenak. Abisua jasotzen dutenean, enpresa horiek haien bilketa antolatzen dute, dela bitarteko biltegiratze-instalazio batera eramateko dela azken tratamenduko planetara zuzenean eramateko. Euskadik bi tratamendu-planta ditu horrelako hondakinen tratamendurako, eta hori ahalbidetzen ari da sortutako hondakinen hazkundeari irteera azkarra ematea. Esterilizatuta daudenean, hondakin horiek uzten diote infekzioso izateari, eta hortik aurrera udal hondakinekin pareka daitezkeen hondakin bezala kudeatzen dira.

Ospitale eta egoitzetan sortutako hondakin sanitarioen kantitatearen hazkunde mardul horren aurrean, Ingurumen Sailak ahalik eta gehien handitu ditu orain dauden instalazio baimendu batzuen biltegiratze-kapazitateak, bilketa eta biltegiratzerako espazio egoki eta nahikoak daudela segurtatzeko. Halaber, autoklabe berri baten instalazioa baimentzeko lanak egiten ari dira, hau da, esterilizazio-planta berri bat, esterilizazioaren bidez tratatzeko kapazitatea handitu ahal izateko oraingo egoerak dirauen bitartean.

"Bidezkoa da aipatzea enpresa horiek, batez ere haien langileek, oso ahalegin handia egin dutela eta azkar egokitu direla hondakinen sorrera mailan gertatutako igoera horri eraginkortasunez erantzuteko, ospitale eta egoitzek une hauetan dituzten zerbitzu-beharrak betez eta lan-kate osoaren funtzionamendu egokia ahalbidetuz", adierazi du Elene Moreno Ingurumeneko Sailburuak.

"Ahalegin horiei esker, Euskadin ez beharrezkoa izan kokagune berririk gehitzea. Edonola ere, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzatik beharrezkoak diren aurretiko lanak egin dira, eta prest gaude erantzun azkar bat emateko zentzu horretan, beharrezkoa izango balitz", esan du Morenok amaitzeko.


Fuente: Ihobe

También te puede interesar

08 jun 2026
  • Comunicación ambiental
  • Corporativo
Las soluciones naturales en la educación ambiental, la medición ambiental e IA, y cómo contar el cambio climático, ejes temáticos de los cursos de verano 2026 de Ihobe
14 may 2026
  • Economía circular
Ihobe publica una guía para anticipar y gestionar los riesgos de transición de las empresas hacia una economía sostenible
07 may 2026
  • Economía circular
Seis industrias vascas refuerzan su apuesta por la economía circular aplicando el nuevo Manual Práctico de Excelencia en Remanufactura de Ihobe
30 abr 2026
  • Economía circular
Euskadi analiza sus flujos de materiales y constata su dependencia exterior en recursos clave para la industria