Pasar al contenido principal
27 mar 2020
  • Corporativo
  • Sostenibilidad local

Ihobek klima-egoeren bisore bat atera du, Euskal Herriko berotze globalaren eragina aztertzeko aukera ematen duena

Ihobek klima-egoeren bisore bat atera du, Euskal Herriko berotze globalaren eragina aztertzeko aukera ematen duena

Klima-egoera desberdinak bereizi behar dira, uholdeek, lehorteek, bero-boladek eta antzeko fenomenoek etorkizunean izango duten portaera ezagutzeko, baita horiek osasunean, azpiegituretan, naturan, ekonomian eta bestelako esparruetan izango duten eragina ezagutzeko ere. Aplikazio berri horren bidez gaur egungo klima ikus daiteke, baina, era berean, klima-aldaketaren eraginez etorkizunean izango dugun klima ere ikus daiteke. Aldi desberdinak ikus daitezke: 2011-2040; 2041-2070; 2071-2100. Gainera, tenperaturari lotutako aldagaiak kontsulta daitezke, adibidez: tenperatura (maximoak eta minimoak, batezbestekoak, bero-boladak eta gau tropikalak) edo prezipitazioa: batez besteko prezipitazioak, euri-jasak eta egun lehorrak.

Euskal Herri osoak, klima-aldaketaren eraginpean, gaur egun duen eta etorkizunean izango duen klima ikusteko aukera ematen du


Aplikazioak iragazki batzuk ere baditu, kontsulta zehatzagoa egin ahal izateko: herri bateko kontsulta, auzo jakin batekoa, ingurumen-intereseko espazioetakoa, edo erabiltzaileak zehaztuko duen zona jakin batekoa.

Bestalde, aukeratu den zona horretan tenperaturak edo prezipitazioak zein bilakaera izango duen ere ikus daiteke, urtez urte, eta grafikoen bidez; are gehiago, datu horiek Excel formatuan jaitsi daitezke.

Aplikazioak deskargak egiteko eremu bat dauka; bertan, profil aurreratuagoa duten pertsonek eguneko datu-serieak jaitsi ahal izango dituzte, gaurtik hasi eta 2100. urtera arte, formatu desberdinetan.

Aplikazioan RCP 8,5 izeneko egoerarekin agertzen da ordezkatuta klima, Klima Aldaketaren Gobernuarteko Taldeak definitu duen egoera kaltegarriarekin bat datorrena. Erregionalizazio-teknika batzuen bidez atera dira klimari buruzko datuak, espazioaren bereizmen handia lortuz (1 kilometro x 1 kilometro) eta eguneroko datuak jaitsiz.

Tenperaturaren igoerak



Egoeren emaitza garrantzitsuenek erakusten dute tenperaturak ia gradu bat egin duela gora 1971-2016 urteen artean. Aurreikuspenen arabera, XXI. mendean zehar tenperaturek gora egiten jarraituko dute, tenperatura maximoek minimoek baino gehiago gainera. Egoeraren eta ereduaren arabera, tenperaturaren igoera hori 1,5ºC eta 5ºC artekoa izango da; mendearen amaieran igoera nabarmenagoa izango da egoera txarrenerako.

Ondorioz, batez besteko tenperaturei eta tenperatura altuei lotuta dauden adierazleek ere gora egingo dute; adibidez, egoera onenean, batez beste 6 edo 7 eguneko bero-boladak egongo dira (orain 3 egunekoak izaten dira) eta, egoera txarrenean, 10 eta 12 egunekoak. Beste alde batetik, 35ºC-tik gorako tenperaturen egun kopurua orain 2 badira, gero 18 izango dira egoera txarrenean, eta gau tropikalen kopurua (20ºC-tik gorako tenperaturak daudenean) orain 2 dira baina 25 izango dira egoera txarrenean.

Ereduen arabera, urteko prezipitazio osoa pixkanaka murrizten joango da, baina Euskadiren iparraldeko erdian murrizketa hori soilik izango da esanguratsua mendearen amaieran. Gaur egun Euskal Herri osoan dagoen urteko kopurua % 10-% 20 inguru murriztuko da mendearen amaieran. Aurreikuspen hauek daude: aldi beroak eta lehorrak gehituko dira eta gero prezipitazio handiko aldiak etorriko dira.


Tutoretza-bideoa



Fuente: Ihobe

También te puede interesar

08 jun 2026
  • Comunicación ambiental
  • Corporativo
Las soluciones naturales en la educación ambiental, la medición ambiental e IA, y cómo contar el cambio climático, ejes temáticos de los cursos de verano 2026 de Ihobe
27 mar 2026
  • Corporativo
Ihobe impulsa 639 acciones en municipios y moviliza a más de 2.200 empresas en 2025 para avanzar en la transición energético-climática de Euskadi
15 ene 2026
  • Sostenibilidad local
Las entidades locales vascas ponen en marcha más de un centenar de proyectos para actuar en la mejora ambiental de su entorno
09 dic 2025
  • Corporativo
Solicita tu ejemplar del calendario Ihobe 2026