Pasar al contenido principal
26 may 2020
  • Biodiversidad
  • Residuos
  • Planificación ambiental
  • Corporativo
  • Ecodiseño
  • Sostenibilidad local

“Etxetik ateratzeko unea iritsi da Euskadi jasangarriago batean sartzeko”, Ingurumen Sailaren kanpaina COVID19aren krisitik irteera berdea bultzatzeko

“Etxetik ateratzeko unea iritsi da Euskadi jasangarriago batean sartzeko”, Ingurumen Sailaren kanpaina COVID19aren krisitik irteera berdea bultzatzeko

Etxetik ateratzeko unea iritsi da Euskadi jasangarriago batean sartzekoEusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak, Ihobe sozietate publikoaren bidez, komunikazio-kanpaina bat jarri du abian aste honetan, “Etxetik ateratzeko unea iritsi da Euskadi jasangarriago batean sartzeko” lelopean. Kanpainaren helburua da susperraldi berdea bultzatzea eta herritarren jarrera jasangarriak sustatzea mugikortasunaren, aisialdiaren eta kontsumoaren arloetan, COVID-19ak eragindako krisi larriari aurre egiteko.

Izan ere, kanpainaren helburua da hainbat ohitura sustatzea, hala nola bizikleta eta garraio publikoa gehiago erabiltzea, iraunkortasun luzeagoko produktuak fabrikatzea, jantziak berrerabiltzea, hondakinak behar bezala bereiztea, plastikoa murriztea, erabilera bakarreko ontziak ezabatzea, edo naturaguneetara hurbiltzea, gozatzeko eta babesteko.

“Koronabirusaren krisiak agerian utzi du irtenbide bakarra irtenbide ekologiko atzeraezina dela, pertsonak kontuan hartuko dituena”, gaineratu du Morenok.

“Koronabirusak agerian utzi ditu, alde batetik, gizakiaren ahultasuna, eta, bestetik, sistema ekonomiko globalaren hauskortasuna, baliabideen hornitzaile nagusiari –Planetari– bizkarra emanda bizi delako. Gai izan behar dugu herritarrei azaltzeko zer-nolako garrantzia duten beren erabakiek bidaiatzeko edo kontsumitzeko orduan, barneko interkonexio estua duen ekosistema global batean bizi garelako, eta ekosistema horren mende daudelako gure bizitzak”, azpimarratu du Elena Moreno Ingurumen sailburuorde eta Ihobeko lehendakariak.

Komunitate zientifikoak ohartarazi du harreman estua dagoela klima-aldaketaren eta biodibertsitatea galdu izanaren eta egungoa bezalako gaixotasun berrien agerpenaren artean.

Komunitate zientifiko eta akademikoko ahots ugarik azpimarratu dute azken hamarkadetako klima-krisiak eta biodibertsitatearen galera basatiak COVID-19aren agerpenarekin izan duten lotura estua, eta etorkizunean ager litezkeen beste batzuetako lehena izan daitekeela diote. Hori dela eta, gizarteko hainbat estamentuk –enpresek, erakundeek, komunitate zientifikoak, erakunde zibilek– Europako Batzordeari eskatu diote Europako Itun Berdean aurreikusitako neurriak abian jar ditzan, krisialditik ateratzeko irteera berdea antolatzeko. Europako itun handi horrek proposatzen dituen neurriak dira, besteak beste, inbertsioak handitzea, batez ere mugikortasun jasangarrian, energia berriztagarrietan, eraikinen birgaitzean, ikerketan eta berrikuntzan, biodibertsitatea berreskuratzean eta ekonomia zirkularrean. 


“Krisi hau ezin da aitzakia izan ekonomia suspertzeko proposamen arduragabeak egiteko”, nabarmendu du sailburuordeak. “Sektore produktiboek gizarte eta planeta osasuntsu batekin adiskidetu behar dute aurrerapen ekonomikoa, eta pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko eta lurraldearen karbono-neutraltasuna lortzen laguntzeko neurrietan inbertitzea bultzatzen jarraitu behar dute. Aukera historikoa da euskal ekonomiaren deskarbonizazioa sustatzeko eta ongizatea eta giza osasuna planetaren osasunarekin uztartzeko”.


Fuente: Ihobe

También te puede interesar

08 jun 2026
  • Comunicación ambiental
  • Corporativo
Las soluciones naturales en la educación ambiental, la medición ambiental e IA, y cómo contar el cambio climático, ejes temáticos de los cursos de verano 2026 de Ihobe
23 abr 2026
  • Ecodiseño
Ihobe y EHU impulsan una nueva formación en ecodiseño orientada a la economía circular
07 abr 2026
  • Planificación ambiental
El 16 de abril arrancan los Ekosteguna-Jueves de Ecoeficiencia de Ihobe, jornadas técnicas para profesionales en activo
27 mar 2026
  • Corporativo
Ihobe impulsa 639 acciones en municipios y moviliza a más de 2.200 empresas en 2025 para avanzar en la transición energético-climática de Euskadi