Pasar al contenido principal
01 mar 2022

Ihobe eta nazioarteko 50 aditu baino gehiago, Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokian

Ihobe eta nazioarteko 50 aditu baino gehiago, Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokian
Mugaz gaindiko topaketa baliatu zuten OPCCk lau arlotan gauzatu beharreko ekintzak zehazteko, hain zuzen ere: klima, naturagune erresilienteak, egokitutako mendiko ekonomia eta lurraldea. Era berean, Batzorde Teknikoak Europaren zenbait finantzazio-aukera aztertu zituen, Klima Aldaketaren Pirinioetako Estrategiaren 2030eko Plan Eragilea osatzen duten klimarekin lotutako proiektuak gauzatzeko.

Sortu zenetik, OPCCren xedea izan da klima-aldaketaren gaineko segimendua egitea Pirinioetan, eta fenomenoa ulertzea, lurraldea ondorioetara egokitzeko. Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publiko Ihobek Behatokiaren Batzorde Teknikoan parte hartzen du Euskadiren ordezkari, eta organo hori ekintzak lantzen ari da Klima Aldaketaren Pirinioetako Estrategia sustatzeko.

Euskadi CTPn


2022ko otsailaren hasieran, Urkullu lehendakariak Pirinioetako Lan Elkartearen egoitza bisitatu zuen Jacan (Huesca), iazko abenduan erakundearen presidentetza hartu eta gero.

Euskadi Pirinioetako Lan Elkartearen presidentea da 2023 arte

2023ra arte, Euskadi CTPko presidentetzan dagoen bitartean, jorratuko diren helburu nagusiak izango dira desparekotasuna gutxitzea; lurralde eleanitzen ondarea eta aniztasun kulturala indartzea, eskualde bakoitzaren berezko hizkuntzak sustatuz; hiriguneen eta landa-eremuen arteko arrakala digitala gainditzea; eta gazteen parte-hartzea eta garapena bultzatzea, Gazteriaren Europako Urteari begira (2022).

Hitzaldi batean, CTPren aldi horretako lehentasunak azaldu ondoren, lehendakariak adierazi zuen Klima Aldaketaren Pirinioetako Estrategiako helburuak lortzeko lanean jarraitzeko asmoa: azpiegitura eta zerbitzu publiko komunak garatzea; lankidetza sozioekonomikoa; ingurumen-politika eta klima-aldaketarako egokitzapena; eta kultura- eta prestakuntza-trukea.

Fuente: Ihobe

También te puede interesar

02 nov 2026
  • ESG
14 agentes intermedios de PYME Circular Euskadi se suman a BasquESG para acercar la sostenibilidad a las pymes vascas
29 oct 2026
  • Acción ciudadana
ASTEKLIMA 2026 moviliza 130 actividades para impulsar la acción climática y la transición energética en Euskadi
29 oct 2026
  • Sostenibilidad local
Se publica la nueva convocatoria de ayudas para que las entidades locales impulsen actuaciones de desarrollo sostenible en Euskadi
26 oct 2026
  • ESG
El Gobierno Vasco presenta la iniciativa BasquESG en el III Congreso Catalunya Circular