Pasar al contenido principal
18 may 2020
  • Residuos
  • Economía circular

Ihobek mila bat tona ebakin plastiko berrerabiltzeko ekonomia zirkularreko proiektu bat diruz lagundu du

Ihobek mila bat tona ebakin plastiko berrerabiltzeko ekonomia zirkularreko proiektu bat diruz lagundu du
Auria enpresak jasotako dirulaguntza EAEko industrian ekodiseinuko eta ekonomia zirkularreko proiektu berritzaileak egiteko laguntza-programaren esparruan eman da, Europako Eskualde Garapenerako Funtsak finantzatuta.

Auria Solutions Vitoria enpresa automobilgintzako osagaien TIER 1 motako enpresa bat da. Ekoizten dituen produktu nagusiak ibilgailuetarako zoruak (aurrekoak eta atzekoak) eta alboetako panelak dira. Produktu horiek plastiko desberdinen geruzez ekoizten dira, eta horiek banantzen zailak dira, alegia, nekez birzikla daitezke. Hala, ekoizpen-prozesuan ebakin handiak botatzen dira zabortegietara, birziklatze-prozesu egokirik ez dagoelako. Ohiko ekoizpen-egoeran, 3.000 tona ebakin botatzen dira urtean.

AURIAk pasa den otsailean hasitako proiektua ProTIER deitzen da, eta 2020. urtean baliabide materialak optimizatzeko eta material berrerabilgarriak zabortegira botatzea ekiditeko konponbide berritzaileak bilatzea izango du xede. Horretarako, GAIKER zentro teknologikoarekin lankidetzan arituko da, Basque Research and Technology Alliance-ko kidea berau (BRTA), baita ZICLA ingurumeneko aholkularitza-enpresarekin ere.

ProTIER proiektuak helburu bat baino gehiago ditu. Lehena, urtean 1.000 tona material berreskuratzea, AURIAk ekoizten dituen zoru eta panel berrietan berrerabiltzeko. Horretarako, materialen gaikako bereizketa optimizatuko da, lantegian bertan erabiltzeko. Abiapuntua ehotze- eta bereizketa-prozesua izango da (AURIA egun garatzen ari dena), enpresa hornitzaileetatik eskuratutako materiala erabilita.

Gainera, ebakinak balio handiko beste sektore batzuetan –esaterako, altzarigintzan– aplikatzeko moduak ikertuko dira, birziklatze mekanikoaren aldean berrerabilera indartzeko.

Fuente: Ihobe

También te puede interesar

15 oct 2026
  • Economía circular
78 industrias vascas impulsan la innovación en economía circular con las ayudas 2026
07 oct 2026
  • Economía circular
Ihobe aborda los requisitos de información, sostenibilidad y trazabilidad asociados al Pasaporte Digital del acero en un Ekosteguna- Jueves de Economía Circular
21 sep 2026
  • Economía circular
Ihobe retoma los Ekosteguna-Jueves de Economía Circular con una nueva programación hasta final de año
16 sep 2026
  • Economía circular
Euskadi impulsa el proyecto Basque Zirkular Metals con el objetivo de liderar la nueva industria circular del acero en Europa